Tubbataha Uharrien Natura Parkea1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Marrazoa uharien artean

Mota Naturala
Irizpideak vii, ix, x
Erreferentzia 653
Kokalekua  Filipinak
Eskualdea2 Asia-Pazifikoa
Koordenatuak 8°55′N 119°55′E / 8.917°N 119.917°E / 8.917; 119.917
Izen ematea 2009 (XXXIII. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Tubbataha Uharria koralezko uharri atoloia da, Sulu itsasoan kokatua, Palawan uharteko Puerto Princesa herritik 181 kilometrora, Filipinetan. Tubbataha Uharrien Natura Parkea izeneko itsaso babesgunea da, 1988ko abuztuaren 11n sortua. Hasiera batean, 332 km² zituen, baina 2006an Filipinetako lehendakari Gloria Macapagal Arroyok hedadura hirukoiztu zuen, orain 968,24 km² izateraino.

Tubbataha izenak "itsasbeherako uharri luzea" esan nahi omen du sama hizkuntzan.

Uharria bi atoloiek osatzen dute, iparraldekoak (5 km luze eta 3 km zabal) eta hegoaldekoak (16 km luze eta 5 km zabal). Uharriek uhartetxo bana dute erdigunean. Bien artean 8 km zabaleko itsasarte sakona dago.

Fauna eta flora aldatu

Bertako uretan mila arrain espezietik gora aurki daitezke, batzuk galzorian. Adibidez, espezie ugarienen artean daude manta-arraia, pailazo arraina eta sasikareta (carey dortoka). Horregatik, urpekaritza turismo-gune ezaguna da Filipinetan.

Tubbataha hegazti babeslekua ere bada. Bertako uhartetxoetan milaka zanga hankagorri, txenada eta fragatak.

Kanpo estekak aldatu