Filipinetako hizkuntzak

Filipinetan 170 hizkuntza inguru mintzatzen dira, ia denak austronesiar familiakoak. Hizkuntza horietatik guztietatik bi bakarrik dira ofizialak, uhartedi osoan erabiliak: tagaloa eta ingelesa. Gutxienez, hamar nagusitzat hartzen dira eta gutxienez zortzi, koofizialtzat.

Filipinetako hizkuntza mapa

Hizkuntza aniztasunarekin batera, Filipinak alfabetizazio tasa handienetakoa du Asia Ekialdean eta Pazifiko aldean: 10 urtetik gorako biztanleriaren % 90 irakurtzeko eta idazteko gai da. Filipinarrak, oro har, elebidunak dira.

Aspaldi, gaztelania nahiko hedatuta zegoen uhartedian, Espainiar Inperioaren zati baitzen. Hala ere, estimazioen arabera, biztanleriaren % 10ek hitz egiten zuen, batez ere espainiar kolonoek eta filipinar landuek. Egun, gaztelania ia galduta dago, ingelesaren mesedetan, eta 2 milioi filipinarrek baino ez dute mintzatzen. Chavacanoak (gaztelaniaren eta bertako hizkuntzen arteko kreolerak) bizirik dirau ordea, batez ere Zamboangan.

Hizkuntzak aldatu

Hauek dira Filipinetako 18 hizkuntza mintzatuenak:

Hizkuntza Hiztun kopurua Eskualdea
tagaloa -"filipino"a 70 milioi baino gehiago (25 milioik lehen hizkuntzatzat dute) Uhartedi osoan
bisaya 38 milioi (aldaerekin, cebuera barne) Cebu, Bohol, Mindanao eta Negros uharteak
ilokanoa 9 milioi Luzon iparraldean
hiligaynona 7,5 milioi Panay uhartean
bicola 6 milioi Bicol penintsulan
pampangana 2,2 milioi Luzon erdialdean
pangasinana 1,4 milioi Luzon mendebaldean
magindanaoa 1,1 milioi Mindanao hegoaldean
tausuga 1 milioi Sulu
maranaoa 900.000 Mindanao hegoaldean
surigaoa 450.000 Mindanao ipar-ekialdean
kinaraya 400.000
waray-waraya 3 milioi Samar eta Leyte uharteetan
maranaoa 1 milioi Mindanao hegoaldean
surigaonona 600.000
masbatenyoa 530.000 Masbate uhartean
chavacanoa 360.000 Zamboanga penintsulan eta Caviten
ibanaga 320.000 Luzon ipar-ekialdean

Kanpo estekak aldatu