Tskhinvali[1] (ahoskatuta [tsximˈbal]; osetieraz: Цхинвал; georgieraz: ცხინვალი; errusieraz: Цхинвал(и)) Hego Osetiako hiriburua da. Hego Osetiak de facto independentea dela dio, baina de iure Georgia da, eta Georgiak bere lurraldea dela aldarrikatzen du.

Tskhinvali
ცხინვალი
Цхинвал
hiria
Pmt.jpg
Administrazioa
Herrialdea Txantiloi:Herrialde info Hego Osetia, Georgia
Herrialdea Hego Osetia
Izen ofiziala ცხინვალი / Цхинвал / Чъреба
Jatorrizko izena ცხინვალი
Цхинвал
Posta kodea 7300
Geografia
Koordenatuak 42° 13′ 32″ N, 43° 58′ 12″ E / 42.22566°N,43.97007°E / 42.22566; 43.97007Koordenatuak: 42° 13′ 32″ N, 43° 58′ 12″ E / 42.22566°N,43.97007°E / 42.22566; 43.97007
Azalera 7,4 km²
Altuera 860
Demografia
Biztanleria 30.432 (2015)
Green Arrow Up.svg1.768 (2012)
Dentsitatea 4.112,43 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1398
Ordu eremua UTC+04:00
Hiri senidetuak Tiraspol
Matrikula RSO
tskhinval.ru

1934-1961 bitartean hiriaren izena Staliniri izan zen, Iosif Stalinengatik. Osetiarrek hiriari Chreba (Чъреба) ere esaten diote.

Georgiako hiriburu den Tbilisi hiritik 100 km inguru ipar-mendebaldera dago, Liakhvi Handia ibaiaren ertzean. 1998. urtean 42.934 biztanle zeuden Tskhinvalin.

Industria-gunea da Tskhinvali; batez ere egurra ekoizten dute, eta manufaktura-lantegiak daude.

KlimaAldatu

      Datu klimatikoak (Tskhinvali)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 1.9 3.3 7.8 14.2 19.5 22.8 25.2 25.4 21.2 15.8 8.7 4.0 14.2
Batez besteko tenperatura (ºC) -2.6 -1.4 2.8 8.1 13.3 16.6 19.1 19.2 14.9 9.9 4.1 -0.4 8.6
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -7.1 -6.0 -2.2 2.0 7.2 10.4 13.1 13.0 8.6 4.1 0.5 -4.7 3.2
Pilatutako prezipitazioa (mm) 46 46 52 74 97 97 75 66 60 68 65 59 805
Iturria: Climate-data.org[2]

BiztanleriaAldatu

1972. urtean hiriko biztanleetatik, %66 osetiarrak ziren, eta %28 georgiarrak. Hala ere, XIX. mendean oso osetiar gutxi zeuden Tskhinvalin, gehienak juduak eta armeniarrak zirelako.

Gaur egungo egoeraAldatu

1991-1992ko gatazkaAldatu

Hego Osetiak eta Georgiak 1991-1992 urteetan izan zituzten gatazketan Tskhinvali hiria suntsituta geratu zen. Hurrengo hamarkadan nolabait bakean izan ziren, baina hiria txirotzen joan zen, alde biek ez zeukatelako hitzarmen politiko egonkorrik eginda.

2008ko GerraAldatu

Hego Osetiako Gerra 2008koak, abuztuaren 7tik 16ra arte iraun zuen. Hego osetiarrekin batera errusiarrek eta abkhaziarrek jardun zuten alde batetik; beste aldetik, Georgiako armadak jardun zuen.

Hain zuzen ere, Gerra Tskhinvaliko guduarekin hasi zen, eta hiria berriro suntsituta geratu zen, baita hiriko ospitale bakarra ere. Gerora, Georgiako eta Itsaso Beltzeko beste eskualde batzuetan ere borrokaldiak izan ziren. Abuztuaren 12an Dmitri Medvedev agintariak errusiarren jarduera militarrak amaitzeko agindu zuen, eta Europar Batasunak aurkeztutako bake-plana onartu zuen: alde biek gatazka hasi baino lehenagoko kokalekuetara itzuli behar zuten. Edozein modutan ere, Georgiak Errusiaren kontrako salaketa ipini zuen Nazioarteko Justizia Auzitegian. Errusiako Fiskaltzak, era berean, Georgiak egindako hilketak ikertzeko espedienteari ekin zion.

Besteak beste, Errusiak Hego Osetiako eta Abkhaziako independentzia aldarrikatu zuen. Georgiak, Kodori ibarreko eta Abkhaziako eta Hego Osetiako beste leku batzuetako kontrola galdu zuen Gerraren amaieran. Nolanahi ere, herrialde eta lurraldeen arteko harremanetan gatazkak bizirik dirau.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu