Osetiar
Osetiarrak[1] (osetieraz: ирæттæ, irættæ) batez ere Errusiako Ipar Osetia-Alaniako Errepublikan eta Georgiako Hego Osetian bizi den etnia-taldea da. Osetiarrak alanoen ondorengoak dira.
Osetiarrak (Ирæттæ) | |
---|---|
![]() (ezkerraldetik eskuinaldera): Kosta Khetagurov, Gazdanov, Kocojti Arsen, Tokati, Gergiev, Artur Taimazov | |
Biztanleak guztira | |
720.000 | |
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() | |
Hizkuntza | |
Osetiera, errusiera, georgiera | |
Erlijioa | |
Eliza Ortodoxoa batez ere, gutxiengo musulmana. | |
Zerikusia duten beste giza taldeak | |
Eszita, sarmaziar, alano eta ekialdeko iraniar |

Biztanleak Aldatu
Osetiarren multzoa batez ere herrialde hauetan banatuta dago:
- Errusian, 515.000 biztanle
- Hego Osetian, 65.000 biztanle
- Georgian, 38.028 biztanle
- Turkian, 100.000 biztanle
- Armenian, 400 biztanle
Erlijioz, gehienak kristau ortodoxoak dira.
Hizkuntza Aldatu
Osetiera indoeuropar hizkuntzen taldekoa da, iraniar hizkuntzen adarrekoa. Iraniar hizkuntzei dagokienez, osetiera ipar-ekialdean egiten den hizkuntza da. Nolanahi dela ere, iraniar hizkuntzetatik bizirik dauden bi hizkuntzetako bat da osetiera, Tajikistango Errepublikan egiten den yaghnobi hizkuntzarekin batera.
Osetierak dialekto nagusi bi ditu: ironioa, nagusiki iparraldean egiten dena, eta digorioa, batez ere hegoaldean egiten dena. Era berean, azpidialektoak ere baditu, hala nola tualioa, algarioa eta kasanioa. Edozein modutan ere, iparraldeko ironio dialektoa da gehien erabiltzen dena.
Edozein modutan ere, osetiarrek osetieraz gain, errusiera eta georgiera ere egiten dute.