Bernagorri arrunt

Tringa totanus» orritik birbideratua)

Bernagorri arrunta (Tringa totanus) Scolopacidae familiako hegazti zangaluzea da[1], Eurasiako eskualde epeletan bizi dena. Euskal Herrian neguko pasean ikusten da[2].

Bernagorri arrunt
Iraute egoera

Arrisku txikia  (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
KlaseaAves
OrdenaCharadriiformes
FamiliaScolopacidae
GeneroaTringa
Espeziea Tringa totanus
Linnaeus, 1758
Banaketa mapa
Datu orokorrak
Masa22,3 g (pisua jaiotzean)
129 g (helduen pisua)
Zabalera62 cm
Kumaldiaren tamaina4
Errute denbora24 egun
Bernagorri arrunta elikatzen.
Hegan ari denean hegoertzean zerrenda zuri deigarria azaltzen zaio.

Deskribapena

aldatu

Hegazti limikola ertaina da, 24-27cm arteko luzera eta 47-53 cm arteko hego-zabalera ditu[3]. Kolore arre-grisa du eta ugalketa garaian marroi kolore biziagoa hartzen du, sabelaldea beti ere argiagoa da. Ipurtaldea zuria du[4]. Dena dela gorputz osoan orbain txiki ilunen lerroak ikusten dira. Hanka gorri-laranja biziak ditu, hortik bere euskarazko izena. Moko zorrotza ere gorria du baina iluntzen doa muturrean.

Hegan ari denean hegoen ertzean marra zuri zabal bat azaltzen zaio[4]. Buztana abaniko gisa zabaltzen du.

Habitata

aldatu

Kostaldeko eta barnealdeko hezegunetan ikusten da, beti ere landaretza ugaria baldin badago. Padurak, aintzirak, gatzagak okupatzen ditu eta ubide artifizialetan ere agertzen da[3].

Elikadura

aldatu

Ornogabe akuatikoak jaten ditu, moluskuak, krustazeoak eta poliketoak gehienbat[3]. Tarteka landare jatorriko elikagaiak ere jaten ditu dieta osatzeko[4].

Ugalketa

aldatu

Apirila eta uztaila artean izaten du ugaltzeko garaia. Dentsitate handiko koloniak eratzen ditu, habiak elkarren ondoan ezarriz[5]. Lurrean egiten du habia, landare artean ezkutatuta eta belarrez estaltzen du. 3-5 arrautza jartzen ditu, krema edo arre kolore finekoak eta orbain ilun asko dituztenak. 25 egunetan zehar txitatzen ditu eta txitak jaiotzen direnean 25-35 egun behar dituzte erabat garatzeko[3].

Taxonomia

aldatu

Carl von Linneok deskribatu zuen 1758 urtean, bere Systema naturae liburuan[6][7]. Sei azpiespezie ezagutzen dira[8]:

  • Tringa totanus craggi (Hale, 1971), Txinako ipar-mendebaldean bizi da.
  • Tringa totanus eurhina (Oberholser, 1900), Tajikistan, India iparraldean eta Tibeten bizi da.
  • Tringa totanus robusta (Schioler, 1919), Islandian eta Faroetan bizi da.
  • Tringa totanus terrignotae (Meinertzhagen & Meinertzhagen, A., 1926), Mantxurian eta Txina ekialdean bizi da.
  • Tringa totanus totanus (Linnaeus, 1758), Europan bizi da.
  • Tringa totanus ussuriensis (Buturlin, 1934), Siberia hegoaldean, Mongolian eta Ekialdeko Asian bizi da.

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Pereira, Sérgio Luiz & Baker, Alan J. (2005): Multiple Gene Evidence for Parallel Evolution and Retention of Ancestral Morphological States in the Shanks (Charadriiformes: Scolopacidae). "Condor" 107(3): 514–526. DOI:10.1650/0010-5422(2005)107[0514:MGEFPE]2.0.CO;2 PDF[Betiko hautsitako esteka]
  2. «Kuliska eta bernagorrien fideltasun itzela negu pasako lekuetara. - Urdaibai Bird Center» www.birdcenter.org (Noiz kontsultatua: 2019-12-29).
  3. a b c d «Archibebe común» SEO/BirdLife.
  4. a b c «Archibebe Común» www.pajaricos.es (Noiz kontsultatua: 2019-12-29).
  5. Cadbury, C. J.; Green, R.; Allport, G.. (1987). Redshanks and other breeding waders of British saltmarshes. RSPB Conservation Review. 1:, 37-40 or..
  6. (Ingelesez) Communications, c=AU; o=The State of Queensland; ou=Department of Environment and Science; ou=Corporate. (2014-10-20). «Species profile | Environment, land and water» apps.des.qld.gov.au (Noiz kontsultatua: 2019-12-29).
  7. Linné, Carl von; Salvius, Lars. (1758). Caroli Linnaei...Systema naturae per regna tria naturae :secundum classes, ordines, genera, species, cum characteribus, differentiis, synonymis, locis.. Impensis Direct. Laurentii Salvii, (Noiz kontsultatua: 2019-12-29).
  8. «Wayback Machine» web.archive.org 2009-04-29 (Noiz kontsultatua: 2019-12-29).