Triku arrunt
Triku arrunta (Erinaceus europaeus) triku espezie bat da, ia Europa osoan zehar dena, baita Euskal Herrian ere (izatez, Euskal Herrian bizi den triku espezie bakarra hau da). Beste euskal izenak sagarroi (Ipar Euskal Herrian) eta kirikiolatz, kirikio (Mendebaldean) dira.
Triku arrunt | |
---|---|
Iraute egoera | |
![]() Arrisku txikia (IUCN 3.1) | |
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Chordata |
Klasea | Mammalia |
Ordena | Eulipotyphla |
Familia | Erinaceidae |
Generoa | Erinaceus |
Espeziea | Erinaceus europaeus Linnaeus, 1758
|
Banaketa mapa | |
![]() | |
Datu orokorrak | |
Ernaldia | 34 egun |
Eguneko zikloa | gaueko eta crepuscular (en) ![]() |
Genomaren kokapena | ensembl.org… |
Erinaceinae azpifamiliako kidea da, ugaztun karedun bat. Lehen Insectivoran sailkatzen zen, baina gaur egun taldea berrordenatzen ari da. Beste trikuek bezala, arantza gogorrez osaturiko babesa du gorputzaren inguruan. Arantzak eta ilea arre grisaxkak ditu.[1] Baso inguruetan bizi dira, batez ere sastrakak dauden lekuetan. Lur landatuetan eta hareazko dunetan ere bizi daitezke. Itsas mailatik 2.400 metroko altueraraino bizi dira.