Wikipedia guztiek izan beharreko 10.000 artikuluen zerrendan eta rankingean gora egitea da helburua. 2022an artikulu guztiak egin ostean, bi hizkuntza baino ez gaude, une honetan, erronka hori lortu dutenak (serbiera eta gu). Hala ere, ranking orokorrean 20. postuan gaude. Guztiok batera erronkari helduz gero, bost postu egin ditzakegu aurten gora.
Horretarako, gure helbururik handiena artikulu laburrak luzatzea da, noski. Zerrenda honetan 16.000 bytetik gora izan beharko lirateke, idealki, artikulu guztiak.
Hemen daude une honetan laburren diren artikuluak: https://petscan.wmflabs.org/?psid=24521312
Eta, nahi baduzue, hauek dira zerrenda horretaz gain, Hezkuntza Programan ere baditugunak. Hauek hobetzen badituzue, bi zerrenda ari zarete hobetzen aldi berean: https://petscan.wmflabs.org/?psid=24521315