GUI
Erabiltzaile interfaze grafikoak (nazioartean ingelesezko GUI akronimoarekin ezaguna; Graphical User Interface), gailu elektronikoen erabilera zein bistaratzea gaitzen duten erabiltzaile interfaze motak dira. Erabiltzaile interfaze mota hauek, elementu grafikoez baliatzen dira (leihoak, menuak, ikonoak...) eta erabilera esperientzia instintiboagoa eskaintzen dute komando-lerro interfazeen (CLI, Command Line Interface ingelesez) ez bezala.

Interfaze hauek, ordenagailuetan, mugikorretan, bideokontsoletan eta gailu mugikorretan erabiltzen dira batez ere. Hala ere, gaur egun gero eta arruntagoak dira interfaze grafikoak industrietako makinetan zein etxeko gailuetan.
Kanpo estekak Aldatu
Artikulu hau informatikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |