Topic on Wikipedia:Txokoa

Erabiltzaile berriei ongietorria bot batekin emateko proposamena

10
Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Kaixo denoi:

Oraina lankideak Erabiltzaile berriei ongietorria bot batekin emateko proposamena luzatu dit. Badirudi welcome.py script-arekin egin daitekeela (agian scriptean 238 lerroan 'eu': '{{subst:ongietorria}} %s', behar du?)

Dagoen moduan bot-ak erabiltzaile berriari lehen edizioa egiten duen unean ongietorria emango lioke (ez dakit -edit[:#] parametroan 0 pasatu ahal zaion, ediziorik egin gabe ere ongietorria eman dezan).

Aprobak egiteko neure bota erabil dezaket. Bota erabiltzea adosten bada, bot berria sortzea komeniko litzake (Ongietorribot), denbora guztian konektatua dagoena. Prest nago lan honetarako Raspberry Pi bat prestatu eta horretata dedikatua uzteko.

Zer deritzozue?

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Ez ditut honen zirrikituak ezagutzen, baina diseinatzeko prest bazaude, zoragarri, eta eu wikilari komunitateak eskertuko dizu!

Xabier Armendaritz (eztabaidaekarpenak)

 Alde. Hasiberriari ongietorria emateko edizio kopuruari dagokionez, ahal bada lehen edizioa egin aurretik eman beharko litzaiokeela uste dut, ahal den neurrian hasiera errazagoa izan dezan.

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)
Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Egina. Saiakera-eta-huts batzuen ondoren, lortu dut welcome.py oinarritzat hartuta ongietorri.py bota abian jartzea. Dagoen moduan botak 10 minuturo lankide berriren bat erregistratu den begiratzen du, eta hala bada {{Ongietorria}} txertatzen du lankidearen eztabaida orrian. (xehetasun teknikoak hemen).

Honez gain, botak Wikipedia:Ongietorri erregistroa/UUUU/HH/EE (non UUUU urtea, HH hilea eta EE eguna diren) orria sortu/eguneratzen du. Egun baten ez bada lankide berririk erregistratu ez du orririk sortzen.

Eskuz egin behar den gauza bakarra Wikipedia:Ongietorri erregistroa orrian egun bakoitzeko orrirako loturak txertatzea da. Lan txikia, ongietorri automatikoaren truk; neure kontu.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Orain arte ez dut honetan parte hartu, eta agian ongi etorriko zaigu bot hori. Hala ere ia prest dago erabiltzaile berriei ongi etorria emateko sistema berria, gidatuko dituena eta mentore bat esleitu.

Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Aupa @Theklan: Bot horrek Hezkuntza Programakoei ala lankide denei emango die ongietorria? Eta ongietorri hori momentuan emango luke ala welcome.py moduan xxx segundu bakoitzean begiratuta?

Theklan (eztabaidaekarpenak)
Lainobeltz (eztabaidaekarpenak)

Funtzionatzen dit.

Ba orduan ongietorri biak ala bakarra nahiago dugun erabakitzea da. Bakarra nahi badugu, ongietorri.py gelditu egingo dut eta kitto :)

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Beno, momentuz mantendu martxan. Ikusiko dugu nolakoa den erantzuna hau jarri ondoren (eta ea noiz jartzen den)

"Erabiltzaile berriei ongietorria bot batekin emateko proposamena" mezuari erantzun