Raspberry Pi

Raspberry Pi 2 Model B v1.1
Mota Zirkuitu-plaka bakarreko Ordenagailu Pertsonalak
Garatzailea Raspberry Pi Foundation
Webgunea www.raspberrypi.org

Raspberry Pi kreditu-txartelen tamaina duen eta zirkuitu-plaka bakarreko ordenagailu pertsonalen serie bat da. Raspberry Pi Foundationek garatzen ditu ordenagailuok Erresuma Batuan, eskoletan konputazio zientzien irakaskuntza sustatzeko asmoarekin. [1] [2][3] Elektronika proiektuetan erabili daiteke, eta mahaigaineko ordenagailuek egiten dituzten lan gehienetarako, kalkulu-orriak, testu prozesua eta bideo-jokoak adibidez. Bereizmen handiko bideoa erreproduzitzeko ere gai da. [3][4]

Raspberry Pi lehen belaunaldia Broadcomen BCM2835 txip bakarreko sisteman (SoC) oinarritzen da. ARM1176JZF-S 700 MHzeko prozesadorea dauka, VideoCore IV GPUa, eta hasieran 256 MBeko RAM memoria zeukan, geroago 512 MBera handitu zelarik (B eta B+ modeloetan).[5] USB bitartez konektatu ahal bazaio ere, Raspberry Piak ez dauka disko gogorrik. Sistema abiarazteko eta memoria iraunkor bezala SD txartela (A eta B modeloetan) edo MicroSD txartela (A+ eta B+ modeloetan) erabiltzen du. [6] B modeloa 2012ko otsailean jarri zen salgai, [7] eta A modeloa -funtzionalitate batzuk prezioaren eta energi beharrizanen alde sakrifikatzen dituena- 2013ko otsailean. [8]

Raspberry Pi fundazioak ARM prozesagailuentzat egokitutako Linux banaketa desberdinak jartzen ditu eskuragarri deskargatzeko. Hauen artean aipagarria Raspbian banaketa, Debianen oinarritua eta Raspberry Piarentzat optimizatua. [9] Beste aukera bat NOOBS irudia deskargatzea edo aldez aurretik instalatua duen txartela erostea da. NOOBS -New Out of Box Software- Linuxen hasiberrientzako egokitutako irudi bat da, Raspberry Pia lehenengoz abiarazterakoan menu bat aurkezten du erabiltzaileak banaketa aukeratu eta era errazean instalatzeko. [10] Programaziorako, Raspberry Pi Fundazioak Python gomendatzen du ikasleentzat. Hala ere, ARM prozesagailuetan konpilatu daitekeen edozein programazio-lengoaia erabili daiteke. C, C++, Java, Scratch, Perl eta Rubyrentzat euskarriak ere modu lehenetsian daude instalatuta Raspberry Pian. [4]

2014an Fundazioak Compute Module modeloa merkaturatu zuen. Compute Modulea sistema txertatuetan osagai bezala erabiltzeko pentsatua dago. BCM8235 txipa dauka oinarri bezala, 512MBeko RAM memoriarekin eta eMMC flash txip batekin. [11]

2015eko otsailean bigarren belaunaldia, Raspberry Pi 2a merkaturatu zen. Hasieran B modeloa bakarrik dago eskuragarri. Broadcom BCM2836 txip bakarreko sisteman oinarritzen da, lau-nukleoko ARM Cortex-A7 CPUarekin eta VideoCore IV nukleo biko GPUarekin; RAM memoria 1 GBkoa da eta beste espezifikazioak lehenengo belaunaldiko B+ modeloaren antzerakoak dira. Salneurriei dagokienez, Raspberry Pi 2ak aurreko belaunaldiko B modeloaren salneurria mantentzen du, 35 $, eta A modeloak 25 $etan jarraitzen du salgai. [12]

2015eko otsailaren 18an bost milioi Raspberry Pi saldu direla adierazi zen Raspberry webgunean. [13]

Hardwarea aldatu

Modeloen arteko desberdintasunak aldatu

Raspberry Pi 2
 
Raspberry Pi 2 Model B
Merkaturatua 2015eko otsaila
Prozesadorea 900 MHz quad-core ARM Cortex-A7
Memoria GB RAM
Media MicroSDHC
Sistema grafikoa Broadcom VideoCore IV
Energia 4.0 W
Konektibitatea 4 USB, Ethernet (RJ45)
Sistema operatiboa Linux (adib. Raspbian, Ubuntu, Android), Windows 10, RISC OS, FreeBSD, NetBSD, Plan 9, Inferno
Salneurria 35$
Raspberry Pi 1
 
Raspberry Pi 1 Model B rev2
Merkaturatua 2012ko otsaila
Prozesadorea 700 MHz single-core ARM1176JZF-S
Memoria 256 MB (A, A+, B rev1)
512 MB (B rev2, B+, CM)
Media SDHC (A eta B)
MicroSDHC (A+ eta B+)
GB eMMC txipa (CM)
Sistema grafikoa Broadcom VideoCore IV
Energia 2.5 W (A), 1.0 W (A+), 3.5 W (B) or 3.0 W (B+)
Konektibitatea USB (A, A+), 2 USB, Ethernet (RJ45) (B ,B+)
Sistema operatiboa Linux (adib. Raspbian), RISC OS, FreeBSD, NetBSD, Plan 9, Inferno
Salneurria 25$ (A), 20$ (A+),
35$ (B, B+), 30$ (CM)


 
1. diagrama: Raspberry Pi B modeloaren bloke diagrama

B modeloa funtzionalitate gehien dituena da; A modeloak funtzionalitate batzuk sakrifikatzen ditu, prezioaren eta energi beharrizanen alde.

  • RAM Memoria: A modeloak eta B rev1 modeloak 256 MB dauzkate, B rev2 modeloak 512 MB, eta bigarren belaunaldiko B modeloak 1 GB.
  • Memoria iraunkorra: A eta B modeloetan SD txartela; A+, B+ eta bigarren belaunaldiko B modeloetan MicroSD txartela.
  • Konektibitatea: B modeloak 3 atazadun USB hub bat dauka, hauetako ataza bat USB-Ethernet egokigailu bati konektatuta dagoelarik -1. diagramako eskuineko 3 blokeak, izatez txip batean integratuak-. Honela, B modeloak 2 USB konektore eta RJ45 Ethernet konektorea ditu; A eta A+ modeloek USB konektore bat bakarrik daukate, zuzenean SoCari konektatuta. Ethernet konexioa erabiltzaileak USB-Ethernet egokigailu bat konektatuta lor daiteke; B+ eta bigarren belaunaldiko B modeloek 5 atazadun USB huba daukan txipa dute, lau konektore USB eta RJ45 Ethernet konektorearekin; WiFi konexioa posiblea da modelo bietan USB Wifi egokigailuen bitartez.

Prozesadorea aldatu

Lehen belaunaldiko Raspberry Pian erabilitako txip bakarreko sistema (SoC) gutxi gorabehera iPhone 3G/3GS smartphoneetan erabilitakoaren baliokidea da. Raspberry Pia Broadcom BCM2835 txip bakarreko sisteman oinarritzen da, hau 700 MHzeko ARM1176JZF-S prozesagailuaz, VideoCore IV GPUaz, eta RAM memoriaz osatzen delarik. Lehen mailako 16 KBeko cachea eta bigarren mailako 128 KBeko cachea dauzka. Bigarren mailako cachea nagusiki GPUak erabiltzen du. SoC-a RAM memoriaren txiparen azpian txertatua dago, beraz aldamena bakarrik gelditzen da begibistan.

Bigarren belaunaldiko Raspberry Pia Broadcom BCM2836 txip bakarreko sisteman oinarritzen da. Hau 900 MHzeko lau nukleoko ARM Cortex-A7 prozesagailuaz, VideoCore IV GPUaz, eta RAM memoriaz osatzen da.

Errendimendua aldatu

Lehenetsitako 700 MHztan operatzerakoan, lehen belaunaldiko Raspberry Piak 0.041 GFLOPSeko errendimendua ematen zuen.[14] PUZari dagokionez errendimendua 1997-1999 urteetako 300 MHztako Pentium IIarenaren antzerakoa da. GPUakGpixel/s edo 1.5 Gtexel/s-ko prozesu grafikoa, edo 24 GFLOPSeko konputazio orokorreko errendimendua ematen du. Raspberry Piaren kapazitate grafikoa 2001eko Xbox kontsolaren baliokidea da.

LINPACK nodo bakarreko konputazio benchmarkak batezbesteko 0.065 GFLOPSeko emaitza ematen du doitasun sinpleko koma higikorreko errendimenduan, eta batezbesteko 0.041 GFLOPSeko emaitza doitasun bikoitzeko koma higikorreko errendimenduan, Raspberry P B modelo bakarrarentzat. "Iridis-pi" izendun 64 Rasperry Pi Bz osatutako cluster batek 1.14 GFLOPS eko emaitza eman zuen.[15]

2. belaunaldiko Raspberry Pia askoz ahaltsuagoa da, GPU berbera izanik.

Overclocking aldatu

Lehen belaunaldiko Raspberry Piaren txipak 700 MHz-etan egiten zuen lan modu lehenetsi bezala, eta overclockingik egiten ez zen bitartean ez zen bero trukagailurik edo hotzitzeko medio berezirik behar izateko lain berotzen. Bigarren belaunaldiak 900 MHztan egiten du lan, eta honek ere ez du behar bero trukagailurik edo hozteko medio berezirik overclockingik egiten ez zen bitartean. Overclockingak SoC-a ohikoa baino gehiago berotu dezake.

Raspberry Pi txip gehienak 800 MHz-tara eta batzuk 1000 MHz-tik gora jazo zitezkeen. Bigarren belaunaldikoak antzera jazo daitezkeela dioten kontaketak daude, muturreko kasuetan 1500 MHz-etara ere (tenperatura seguritateak eta tentsio mugak desaktibatuta). Raspbian Linux banaketan overcloking aukerak sudo raspi-config" komandoarekin hautatu daitezke Raspberry Piaren bermea baliogabetu gabe. Kasu hauetan Raspberry Piak automatikoki jaisten du overclockinga txipa 85 °C-tara heltzen bada, baina posible da tentsio eta tenperatura gainditzeen arau automatikoak desaktibatzea (kasu honetan Raspberryaren bermea baliogabetu egiten da). Hau egin nahi bada, tamaina egokiko bero trukagailu bat jartzea komeni da txipa 85 °C-tik gora ez berotzeko.

28-10-2012-wheezy-Raspbian firmware bertsiotik aurrera bost overclock ("turbo") aukera daude SoC-aren errendimendua hobetzeko, Raspberry Piaren bizitza denbora laburtu gabe. Txiparen tenperatura eta PUZaren lan-karga monitorizaturik daude, eta hauen arabera erloju abiadurak eta nukleoaren lan-tentsioa dinamikoki aldatzen dira: PUZean lan eskari txikia badago edo hau oso bero badago errendimendua automatikoki jaisten da, baina PUZak lan-karga handia badu eta tenperatura onargarria bada abiadurak jaso egingo dira, aukeratu den "turbo" moduaren maximora heldu arte. Bost aukerak hauek dira:

  • none; 700 MHz ARM, 250 MHz core, 400 MHz SDRAM, 0 overvolt,
  • modest; 800 MHz ARM, 250 MHz core, 400 MHz SDRAM, 0 overvolt,
  • medium; 900 MHz ARM, 250 MHz core, 450 MHz SDRAM, 2 overvolt,
  • high; 950 MHz ARM, 250 MHz core, 450 MHz SDRAM, 6 overvolt,
  • turbo; 1000 MHz ARM, 500 MHz core, 600 MHz SDRAM, 6 overvolt.[16][17]

"Turbo" aukera altuenean SDRAM erlojua originalki 500 MHz-era jartzen zen, baina geroago 600 MHz-era aldatu zen, 500 MHz-etan batzutan SD txartelean erroreak gertatzen zirelako. Aldi berean, high moduan nukleoaren erloju abiadura 450etik 250 MHz-era jaitsi zen, eta medium moduan 333tik 250 MHz-era.

BIOS aldatu

Raspberry Piak ez dauka ordenagailu pertsonal konbentzionaletan aurkitu daitekeen BIOSa. Tradizionalki BIOSean konfiguratu eta gordetzen diren parametroak config.txt izeneko fitxategi batean gordetzen dira. Fitxategi hau GPUak irakurtzen du ARM PUZa (eta Linux) abiarazi aurretik. SD -edo MicroSD- txarteleko lehen partizioan -boot partizioan- egon behar da.[18]

RAM memoria aldatu

Raspberry Pian RAM memoriaren erabilpena PUZaren eta GPUaren artean banatzen da, bakoitzari ematen zaion kopurua konfigurazioaren araberakoa izanik.

A modeloetan eta lehenengo 256 MBeko B modeloetan hiru banaketa posible zeuden: banaketa lehenetsia 192 MBekoa PUZarentzat eta 64MB GPUarentzat zen. Hau 1080p bideoa deskodetzeko gai izan beharko litzake, edo 3D sinplea, baina ziurrenik biak batera ez; beste aukera bat 224 MB Linuxentzako eta 32MB GPUarentzako, ziurrenik edozein bideo edo 3Drekin huts egingo lukeena; eta azkenik 128 MB PUZarentzat eta 128 MB GPUarentzat, 3D pisutsua eta bideoa deskodetzeko (adibidez XBMCn).

512 MBeko B modeloarentzat hasiera baten hiru banaketa estandar atera ziren: 256 MB PUZ / 256 MB GPU, 384 MB PUZ / 128 MB GPU eta 496 MB PUZ / 16 MB GPU. Baina astebete inguru geroago Raspberry Pi Fundazioak aukeratutako RAM memoria banaketa dinamikoki izendatu zezakeen bertsioa atera zuen. config.txt fitxategian ezartzen denaren arabera, GPUari 16 MB eta 256 MB arteko balioa ezarri al zaio, 8 MBeko pausuetan, aurreko banaketak zaharkituak gelditu zirelarik. [19]

Bigarren belaunaldiko Raspberry Piak 1 GBeko RAM memoria kopurua dauka. PUZ eta GPUaren arteko memoria banaketa config.txt fitxategian ezartzen da. Modu lehenetsian 64 MB ematen dizkio GPUari, 16 eta 944 arteko balioa eman ahal zaiolarik. [18]

Sare konexioa aldatu

A eta A+ modeloek RJ45 Ethernet atazarik ez daukaten arren, sare lokalera erabiltzaileak gehitutako USB-Ethernet egokigailu bidez edo WiFi egokigailu bidez konektatu daitezke. B eta B+ modeloetan Ethernet ataza txertaturiko USB-Ethernet egokigailu bidez dago eskuragarri.

Periferikoak aldatu

USB teklatu eta sagu generikoak Raspberry Piarekin bateragarriak dira. [6]

Bideoa aldatu

Bideo kontrolagailuak telebistako bereizmen estandar modernoak atera ditzake, HD eta Full HD bezalakoak, monitore bereizmen desberdinak, eta izpi katodikozko hodi (CRT) telebista zaharretako bereizmen estandarrak.

HDMI irteeraren bitartez, bereizmen hauek atera ditzake: 640×350 EGA; 640×480 VGA; 800×600 SVGA; 1024×768 XGA; 1280×720 720p HDTV; 1280×768 WXGA aldaera; 1280×800 WXGA aldaera; 1280×1024 SXGA; 1366×768 WXGA aldaera; 1400×1050 SXGA+; 1600×1200 UXGA; 1680×1050 WXGA+; 1920×1080 1080p HDTV; 1920×1200 WUXGA. [20]

Irteera analogikoaren bitartez (RCA konektorea), 576i eta 480i bideo seinale konposatuak sor ditzake, PAL-B/G/D/K/I, PAL-M, PAL-N, NTSC eta NTSC-J formatuetan.

Denbora errealeko erlojua aldatu

Raspberry Piak ez dauka denbora errealeko erlojurik, eta honen ondorioz ezin dezake orduaren jarraipena egin elikadurarik gabe dagoenean. Aukera moduan, NTP protokoloaren bidez hartu daiteke ordua, edo erabiltzaileak ezarri dezake sistema abiarazterakoan.

Espezifikazioak aldatu

A Modeloa A+ Modeloa B Modeloa B+ Modeloa 2. belaunaldiko
B modeloa
Compute Module
(Oharra: interfaze guztiak 200 pineko DDR2 SO-DIMM konektore bitartez).
Salneurria: 25$ 20$[21] 35$[22] 30$ (100 unitateko loteak)[23]
SoC: Broadcom BCM2835 (CPU, GPU, DSP, SDRAM, USB ataza bat)[24] Broadcom BCM2836 (CPU, GPU, DSP, SDRAM, USB ataza bat) Broadcom BCM2835 (CPU, GPU, DSP, SDRAM, USB ataza bat)[24][23]
PUZ: 700 MHz single-core ARM1176JZF-S[24] 900 MHz quad-core ARM Cortex-A7 700 MHz single-core ARM1176JZF-S
GPU: Broadcom VideoCore IV @ 250 MHz[25]
OpenGL ES 2.0 (24 GFLOPS)
MPEG-2 eta VC-1 (lizentziarekin)[26], 1080p30 H.264/MPEG-4 AVC profil altuko kodifikadore era dekodifikadorea[24]
Memoria (SDRAM): 256 MB (GPUarekin banatuta) 512 MB (GPUarekin banatuta) 2012ko urritik aurrera 1 GB (GPUarekin banatuta) 512 MB (GPUarekin banatuta)
USB 2.0 atazak:[6] 1 (zuzenean BCM2835 txipetik) 2 (txartelean txertatutako 3 atazadun USB hubaren bitartez) 4 (txartelean txertatutako 5 atazadun USB hubaren bitartez) 1 (zuzenean BCM2835 txipetik)
Bideo sarrera: 15 pineko MIPI kamara interfazea (CSI) konektorea, Raspberry Pi camera edo Raspberry Pi NoIR camerarekin erabiltzeko 2× MIPI kamara interfazea (CSI)[23]
Bideo irteerak: HDMI (rev 1.3 & 1.4),[27] 14 HDMI resoluzio, 640×350tik 1920×1200era, eta hainbat PAL eta NTSC estandar,[18] bideo konposatua (PAL eta NTSC), RCA konektore bitartez HDMI (rev 1.3 & 1.4), 14 HDMI resoluzio, 640×350tik 1920×1200era, eta hainbat PAL and NTSC estandar, bideo konposatua (PAL eta NTSC), 3.5 mm TRRS konektore bitartez (audio irteerarekin konpartitua) HDMI (rev 1.3 & 1.4), 14 HDMI resoluzio, 640×350tik 1920×1200era, eta hainbat PAL and NTSC estandar, bideo konposatua (PAL eta NTSC) RCA konektore bitartez HDMI (rev 1.3 & 1.4), 14 14 HDMI resoluzio, 640×350tik 1920×1200era, eta hainbat PAL and NTSC estandar, bideo konposatua (PAL eta NTSC), 3.5 mm TRRS konektore bitartez (audio irteerarekin konpartitua) HDMI, 2× MIPI display interfaze (DSI), LCD panel gordinentzat MIPI display interfazea (DSI), bideo konposatua
Audio sarrerak: revision 2 plaketatik aurrera, I²S
Audio irteerak: Analogikoa 3.5 mm TRRS konektore bitartez; digitala HDMI bitartez; revision 2 plaketatik aurrera, I²S Analogikoa, HDMI, I²S
Barne biltegia:[28] SD / MMC / SDIO txartel erretena MicroSD txartel erretena SD / MMC / SDIO txartel erretena MicroSD txartel erretena 4 GB eMMC flash memoria txipa;[23] konfigurazio aldaketekin kanpoko SD txartela.
Sare konexioak:[6] Ez 10/100 Mbit/s-ko Ethernet (8P8C) USB egokigailua, USB hubaren (SMSC lan9514-jzx) hirugarren/bostgarren atazean. Ez
Behe mailako periferikoak: GPIO, gehi GPIO bezala ere erabili daitezkeen hauek: UART, I²C busa, SPI busa chip select birekin, I²S audio, +3.3 V, +5 V, lurra 17× GPIO gehi funtzio espezifiko berdinak, eta HAT ID busa GPIO gehi GPIO bezala ere erabili daitezkeen hauek: UART, I²C busa, SPI busa chip select birekin, I²S audio, +3.3 V, +5 V, lurra. Beste 4× GPIO, erabiltzaileak soldadurak egin ezkero. 17× GPIO gehi funtzio espezifiko berdinak, eta HAT ID busa 46× GPIO, hauetako batzuk funtzio espezifikoetarako erabili daitezke, tartean I²C, SPI, UART, PCM, PWM
Energia: 300 mA (2.5 W) 200 mA (1 W) 700 mA (3.5 W) 600 mA (3.0 W) 800 mA (4.0 W) A+ modeloaren antzerakoa
Energia iturria: 5 V MicroUSB edo GPIO bitartez 5 V
Neurriak: 85.60 × 56.5 mm, konektore irtenak kontuan hartu gabe 65 × 56.5 mm, eta 10 mmko altuera 85.60 × 56.5 mm, konektore irtenak kontuan hartu gabe 67.6 × 30 mm
Pisua: 45 g 23 g 45 g 7 g
A Modeloa A+ Modeloa B Modeloa B+ Modeloa 2. belaunaldia
B modeloa
Compute Module

Konektoreak aldatu

GPIO konektorea aldatu

Raspberry Pi A+, B+ eta bigarren belaunaldiko B modeloen GPIO pinen antolamendua (J8 konektorea). [29] A eta B modeloek lehen 26 pinak bakarrik dauzkate.

GPIO
ZBKIA
bigarren
funtzioa
pin
zbkia
pin
zbkia
bigarren
funtzioa
GPIO
ZBKIA
- +3V3 1 2 +5V -
GPIO2 SDA1 (I2C) 3 4 +5V -
GPIO3 SCL1 (I2C) 5 6 GND -
GPIO4 GCLK 7 8 TXD0 (UART) GPIO14
- GND 9 10 RXD0 (UART) GPIO15
GPIO17 GEN0 11 12 GEN1 GPIO18
GPIO27 GEN2 13 14 GND -
GPIO22 GEN3 15 16 GEN4 GPIO23
- +3V3 17 18 GEN5 GPIO24
GPIO10 MOSI (SPI) 19 20 GND -
GPIO9 MISO (SPI) 21 22 GEN6 GPIO25
GPIO11 SCLK (SPI) 23 24 CE0_N (SPI) GPIO8
- GND 25 26 CE1_N (SPI) GPIO7
(A eta B modeloen pinak hemen bukatzen dira)
EEPROM ID_SD 27 28 ID_SC EEPROM
GPIO5 - 29 30 GND -
GPIO6 - 31 32 - GPIO12
GPIO13 - 33 34 GND -
GPIO19 - 35 36 - GPIO16
GPIO26 - 37 38 - GPIO20
- GND 39 40 - GPIO21

B rev2 modeloak 8 pineko panel bat dauka (P6) beste 4 GPIO konexiorekin. [30]

Funtzioa bigarren
funtzioa
pin
zbkia
pin
zbkia
bigarren
funtzioa
Funtzioa
- +5V 1 2 +3V3 -
GPIO28 GPIO_GEN7 3 4 GPIO_GEN8 GPIO29
GPIO30 GPIO_GEN9 5 6 GPIO_GEN10 GPIO31
- GND 7 8 GND -

A eta B modeloek ACT egoera LEDera atzipena daukate GPIO 16aren bitartez. A+ eta B+ modeloek ACT egoera LEDera atzipena daukate GPIO 47aren bitartez, eta energi-iturriaren egoera LEDera GPIO 35aren bitartez.

Osagarriak aldatu

  • Kamera – 2013ko maiatzaren 14an, Raspberry Pi fundazioak eta RS Components & Premier Farnell/Element 14 banatzaileek Raspberry Pi camera board kamera merkaturatu zuten, berau erabiltzeko firmware eguneraketa batekin batera.[31] Kamera txartela kable lau malgu -FFC, flexible flat cable- batekin batera saltzen da, berau ethernet eta HDMI ataken bitartean dagoen Camera interface-CSI konektorera konektatzen delarik. Raspbianen, kamera erabiltzeko azken firmware bertsioa instalatu/eguneratu, eta Raspi-config exekutatuz kamera aukera hautatu behar da. Kamera moduluaren salneurria, 2013ko irailean, 20 €koa zen. Kamerak 1080p, 720p eta 640x480p bideoa sortu dezake. Moduluaren neurriak 25 x 20 x 9 mm.-koak dira.[32]
  • Kamera infragorria– 2013ko urria, fundazioak Pi NoIR infragorri iragazkia duen kamera ekoizten hasiko zela adierazi zuen.[33]
  • Gertboard – Raspberry Pi Fundazioak onetsitako plaka, irakaskuntzarako diseinatua. Hedapen plaka hau Raspberry Piaren GPIO konektorera konektatzen da, eta LED, switch, seinale analogiko, sentsore eta beste gailu batzuekin komunikatu edo hauek kontrolatzeko balio du. Arduinoarekin bateragarria den kontrolagailua ere badu aukeran.[34]
  • HAT (Hardware Attached on Top, gainean erantsitako hardwarea) hedapen txartelakArduino hedapen plaketan inspiratuta, B+ modeloarekin batera, Raspberry Pi fundazioak HAT hedapen plakak eta berauentzat interfazea sortu zituen. HAT hedapen plakak B+ modeloarekin erabiltzeko pentsatuak daude.[35] HAT plaka bakoitzak EEPROM txiki bat dauka (tipikoki CAT24C32WI-GT3 bat)[36] plakaren datu garrantzitsuekin, [37] honela Raspberry Piaren sistema eragileak HATaren datu teknikoak hartu ditzake berau erabiltzeko.[35]

Softwarea aldatu

Sistema eragileak aldatu

Raspberry Piak nagusiki Linux nukleoan oinarritutako sistema eragileak erabiltzen ditu.[3] Raspberry Pi fundazioak Raspbian gomendatzen du txartelarekin hasteko, Debianen oinarritutako eta Raspberry Piaren hardwarearentzat egokitutako Linux banaketa, lehen aldiz 2012ko uztailean argitaratu zutena.[38]

Lehen belaunaldiko Raspberry Pien bihotzean dagoen ARM11 txipa ARM arkitekturaren 6 bertsioan oinarritzen da. Belaunaldi honen garaian erabilienak diren Linux banaketa batzuren bertsio berrienek, tartean Ubuntuk, ez dute ARM11 txiparentzat euskarririk, eta beraz ezin dira lehen belaunaldiko Raspberryetan instalatu. [39] Raspberry Pi originalean ezin da Windows exekutatu, [40] bigarren belaunaldiko Raspberry Pia Windows 10 exekutatzeko gai izango bada ere. [41]

Raspberry Pi 2aren ARM Cortex-A7 txipa ARM arkitekturaren 7 bertsioan oinarritzen da. Irteerako momentuan Ubuntu Snappy Core, Raspbian, OpenELEC eta RISC OS bakarrik exekutatu ditzake.[42]

NOOBS aldatu

Raspberry Piaren instalazio kudeatzailea NOOBS -New Out of Box Software- da. 2013ko ekainaren 3an argitaratu zuen Raspberry Pi fundazioak, hasiberriei instalazioa errazteko.[43] Raspberry Piren webgunetik deskargatu eta irudia gutxienez 4 GB dituen SD (edo microSD) txartelean idazten da. Beste aukera bat irudia aldez aurretik idatzia duen txartela erostea da.

NOOBS kudeatzaileak menu bat aurkezten du, sistema eragile zerrenda batekin. Hautatutako sistema eragilea txartelari libre gelditzen zaion espazioan instalatzen du automatikoki. Kudeatzailea ez da ezabatzen, era honetan nahi denean sistema eragilea berrinstalatu edo beste bat instalatu daitekeelarik.

Aukerak Raspbian, Arch Linux ARM eta Pidora erabilera orokorreko banaketak, OpenELEC eta RaspBMC, XBMC -orain Kido- mediacenter Linux banaketak, eta RISC OS 5 sistema eragilea dira.[44]

Sistema eragile zerrenda Raspberry Pian aldatu

Beste sistema eragile batzuk:

Sistema eragile zerrenda Raspberry Pi 2an aldatu

Beste sistema eragile batzuk:

Kontrolatzaile APIak aldatu

 
Inplementatutako APIen eskema: OpenMAX, OpenGL ES eta OpenVG

Raspberry Piak VideoCore IV GPUa erabili ahal izateko, "blob bitar" -kode irekiko nukleoan txertatutako software jabeduna- bat erabiltzen du, zeina SD txarteletik GPUra Raspberrya abiarazterakoan kargatzen den, eta honetaz gain, hasieran jabeduna zen software gehigarria.[71] Kontrolatzailearen parte hau geroago askatu egin zen,[72] baina kontrolatzailearen lan gehiena kode itxiko GPU kodea erabiliz egiten da. Aplikazioek kode itxiko OpenMax, OpenGL ES edo OpenVG liburutegiak deitzen dituzte eta hauek Linux nukleoko kode irekiko kontrolatzailea deitzen dute, zeinak kode itxiko VideoCore IV GPU kodea deitzen duen. Nukleoko kontrolatzailearen APIa kode itxiko liburutegi hauntzako aproposa da. Bideo aplikazioek OpenMAX erabiltzen dute, 3d aplikazioek OpenGL ES eta 2d grafikoek OpenVG. OpenGL ES eta OpenVGk EGL eabiltzen dute, eta azken honek kode irekiko nukleoko kontrolatzailea.[73]

Hirugarrenen software aplikazioak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Peter Price: Can a £15 computer solve the programming gap? BBC news Click. 2011-06-11. (2015eko martxoaren 24an ikusia).
  2. (Ingelesez) Steve Bush: Dongle computer lets kids discover programming on a TV. Electronics Weekly, 2011-05-25. (2015eko martxoaren 24an ikusia).
  3. a b c Igor, Leturia Azkarate. (2022-09-01). «Raspberry Pi, ordenagailu merke baina konpletoa» Zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2023-03-27).
  4. a b (Ingelesez) FAQs. Raspberry Pi webgunea. (2015eko martxoaren 24an ikusia).
  5. (Ingelesez) Eben Upton: Model B now ships with 512MB of RAM. Raspberry Pi webgunea. 2012-10-15. (2015eko martxoaren 24an ikusia).
  6. a b c d (Ingelesez) RPi VerifiedPeripherals. Embedded Linux Wiki. (2015eko martxoaren 24an ikusia)
  7. (Ingelesez) Raspberry Pi: We are Live. (2015eko martxoaren 24an ikusia).
  8. (Ingelesez) Liz Upton: Model A now for sale in Europe – buy one today!. Raspberry Pi webgunea. 2013-02-04. (2015eko martxoaren 24an ikusia).
  9. (Ingelesez) Raspbian webgunea. (2015eko martxoaren 24an ikusia).
  10. (Ingelesez) Raspberry Pi downloads. Raspberry Pi webgunea. 2013-02-04. (2015eko martxoaren 24an ikusia).
  11. (Ingelesez) Raspberry Pi Compute Module: new product!. Raspberry Pi webgunea. 2014-04-07. (2015eko martxoaren 24an ikusia).
  12. (Ingelesez) Leo Kellon: Raspberry Pi 2 unveiled with faster processor and more memory. BBC News. 2015-02-02. (2015eko martxoaren 24an ikusia).
  13. (Ingelesez) Liz Upton: Five million Raspberry Pi sold. Raspberry Pi webgunea. 2015-02-18. (2015eko martxoaren 24an ikusia).
  14. (Ingelesez) measures of the Raspberry Pi's performance. [hackaday.com Hackaday webgunea], 2014-03-30. (2015eko martxoaren 29an ikusia).
  15. (Ingelesez) Simon J. Cox eta beste batzuk: Iridis-pi: a low-cost, compact demonstration cluster. Cluster Computing, 2013ko ekaina. (2015eko martxoaren 24an ikusia).
  16. (Ingelesez) Eben Upton: Introducing turbo mode: up to 50% more performance for free. Raspberry Pi webgunea. 2012-09-19. (2015eko apirilaren 8an ikusia).
  17. (Ingelesez) raspi-config. GitHub. (2015eko apirilaren 8an ikusia).
  18. a b c (Ingelesez) Raspberry Pi documentation: config.txt. Raspberry Pi webgunea. (2015eko martxoaren 30eanan ikusia).
  19. (Ingelesez) introducing new firmware for the 512 MB Pi. Raspberry Pi webgunea. (2015eko martxoaren 30eanan ikusia).
  20. (Ingelesez) RPiconfig. Embedded Linux Wiki. (2015eko apirialren 7an ikusia)
  21. (Ingelesez) Introducing Raspberry Pi Model A+. Raspberry Pi webgunea. (2015eko apirilaren 2an ikusia).
  22. (Ingelesez) Introducing Raspberry Pi Model B+. Raspberry Pi webgunea. (2015eko apirilaren 2an ikusia).
  23. a b c d (Ingelesez) Raspberry Pi Compute Module: New Product!. Raspberry Pi webgunea. (2015eko apirilaren 2an ikusia).
  24. a b c d (Ingelesez) Broadcom BCM2835. Broadcom webgunea. (2015eko apirilaren 2an ikusia).
  25. (Ingelesez) Gareth Halfacree: Raspberry Pi - The Model B. bit-tech.net. 2012-04-16. (2015eko apirilaren 2an ikusia).
  26. (Ingelesez) Liz Upton: New video features! MPEG-2 and VC-1 decode, H.264 encode, CEC support. Raspberry Pi webgunea. 2012-08-24. (2015eko apirilaren 2an ikusia).
  27. (Ingelesez) Embedded Linux Wiki: Hardware Basic Setup. Embedded Linux Wiki. (2015eko apirilaren 2an ikusia).
  28. (Ingelesez) RPi SD cards. Embedded Linux Wiki. (2015eko apirilaren 2an ikusia).
  29. (Ingelesez) http://www.raspberrypi.org/documentation/hardware/raspberrypi/schematics/Raspberry-Pi-B-Plus-V1.2-Schematics.pdf
  30. (Ingelesez) http://www.raspberrypi.org/documentation/hardware/raspberrypi/schematics/Raspberry-Pi-Rev-2.1-Model-AB-Schematics.pdf
  31. (Ingelesez) Rpi Camera Module. Embedded Linux Wiki. (2015eko apirilaren 8an ikusia)
  32. (Alemanez) Raspberry Pi Kamera-Board, 5MP. (2015eko apirilaren 8an ikusia).
  33. (Ingelesez) Pi NoIR. Raspberry Pi webgunea. (2015eko apirilaren 8an ikusia).
  34. (Ingelesez) Liz Upton: Gertboard is here! Raspberry Pi webgunea. (2015eko apirilaren 8an ikusia).
  35. a b (Ingelesez) B+ ADD-ON BOARDS AND HATs GitHub. (2015eko apirilaren 8an ikusia).
  36. (Ingelesez) eeprom-circuit.png GitHub. (2015eko apirilaren 8an ikusia).
  37. (Ingelesez) eeprom-format.md GitHub. (2015eko apirilaren 8an ikusia).
  38. (Ingelesez) Nancy Owano: Raspberry Pi gets customized OS called Raspbian. phys.org. 2012-07-18. (2015eko apirilaren 9an ikusia).
  39. (Ingelesez) Gareth Halfacree: Raspberry Pi interview: Eben Upton reveals all. LinuxUser & Developer. (2015eko apirilaren 9an ikusia).
  40. (Ingelesez) Booting the Raspberry Pi for the first time. Raspberry Pi HQ. (2015eko apirilaren 9an ikusia).
  41. (Ingelesez) Kevin Dallas: [http://blogs.windows.com/buildingapps/2015/02/02/windows-10-coming-to-raspberry-pi-2/ Windows 10 Coming to Raspberry Pi 2]. Windows Blogs. Building Apps for Windows. 2015-02-02. (2015eko apirilaren 9an ikusia).
  42. (Alemanez) Raspberry Pi 2 ausprobiert: Schnell rechnen, langsam speichern. golem.de. 2015-02-04. (2015eko apirilaren 9an ikusia).
  43. (Ingelesez) Liz Upton: Introducing the New Out Of Box Software (NOOBS). Raspberry Pi webgunea, 2013-06-03. (2015eko apirilaren 10ean ikusia).
  44. (Ingelesez) Documentation. Installation. NOOBS. Raspberry Pi webgunea. (2015eko apirilaren 10ean ikusia).
  45. (Ingelesez) Arch Linux ARM. Raspberry Pi. Arch Linux ARM webgunea. (2015eko apirilaren 11n ikusia).
  46. a b (Ingelesez) [https://web.archive.org/web/20201105061206/https://openelec.tv/get-openelec OpenELEC webgunea. (2015eko apirilaren 9an ikusia).
  47. a b (Ingelesez) Pidora webgunea. (2015eko apirilaren 11n ikusia).
  48. a b (Ingelesez) Raspbian – Debian optimized for the Raspberry Pi hardware. Raspbian webgunea. (2015eko apirilaren 9an ikusia).
  49. a b (Ingelesez) Raspberry Pi To Embrace RISC OS. 2011-10-31. (2015eko apirilaren 11n ikusia).
  50. a b (Ingelesez) Welcome to RISC OS Pi. RISC OS open webgunea. (2015eko apirilaren 11n ikusia).
  51. a b (Ingelesez) Raspberry Pi release RC14. RISC OS open webgunea. (2015eko apirilaren 11n ikusia).
  52. a b (Ingelesez) XBian is a small, fast and lightweight media center distribution for the Raspberry Pi. Xbian webgunea. (2015eko apirilaren 21ean ikusia).
  53. (Ingelesez) HCL:Raspberry Pi. openSUSE webgunea. (2015eko apirilaren 21ean ikusia).
  54. (Ingelesez) "Slackware ARM on a Raspberry Pi". (2015eko apirilaren 21ean ikusia).
  55. (Ingelesez) FreeBSD/ARM on Raspberry Pi. FreeBSD wikia. (2015eko apirilaren 21ean ikusia).
  56. a b (Ingelesez) NetBSD/evbarm on Raspberry Pi. NetBSD webgunea. (2015eko apirilaren 21ean ikusia).
  57. (Ingelesez) Moebius. Minimal Linux distribution for Raspberry Pi. (2015eko apirilaren 24an ikusia).
  58. a b (Ingelesez) OpenWrt Raspberry Pi. (2015eko apirilaren 24an ikusia).
  59. a b (Ingelesez) Kali Linux downloads. (2015eko apirilaren 24an ikusia).
  60. (Ingelesez) Arch Linux ARM. Raspberry Pi 2. Arch Linux ARM webgunea. (2015eko apirilaren 11n ikusia).
  61. (Ingelesez) Raspberry Pi 2 released with OSMC support. OSMC webgunea. 2015-02-02 (2015eko apirilaren 11n ikusia).
  62. (Ingelesez) Moving from Raspbmc. OSMC webgunea. 2015-04-02. (2015eko apirilaren 11n ikusia).
  63. (Ingelesez) Ubuntu 14.04 LTS Raspberry Pi. Ubuntu wiki. (2015eko apirilaren 11n ikusia).
  64. (Ingelesez) HCL:Raspberry Pi2. openSUSE webgunea. (2015eko apirilaren 21ean ikusia).
  65. (Ingelesez) Slackware ARM on a Raspberry Pi 2 - SARPi2. (2015eko apirilaren 21ean ikusia).
  66. (Ingelesez) Run Android 5.1 Lollipop Exton build on your Raspberry Pi 2. 2015-04-05. (2015eko apirilaren 18an ikusia).
  67. (Gaztelaniaz) RaspAnd, ejecuta Android 5.1 en una Raspberry Pi 2. 2015-04-16. (2015eko apirilaren 18an ikusia).
  68. (Ingelesez) RaspAnd for Raspberry Pi 2. []. (2015eko apirilaren 18an ikusia).
  69. (Ingelesez) Docker 1.6.0 is finally released into the wild. 2015-04-16. (2015eko apirilaren 18an ikusia).
  70. (Ingelesez) Hypriot Docker for Raspberry Pi. (2015eko apirilaren 18an ikusia).
  71. (Ingelesez) Raspberry Pi warms up. 2012-03-12. (2015eko apirilaren 18an ikusia).
  72. (Ingelesez) Jon Brodkin: Raspberry Pi maker says code for ARM chip is now open source. ArsTechnica webgunea, 2012-10-24. (2015eko apirilaren 18an ikusia).
  73. (Ingelesez) Liz Upton: Libraries, codecs, OSS. Raspberry Pi webgunea. 2012-01-31. (2015eko apirilaren 18an ikusia).
  74. (Ingelesez) Raspberry Pi now includes Mathematica and Wolfram Language for free . The Verge webgunea, 2013-11-21. (2015eko apirilaren 18an ikusia).
  75. (Ingelesez) Wolfram Language™ & Mathematica ® Available for the Raspbian Operating System. Wolfram webgunea. (2015eko apirilaren 18an ikusia).
  76. (Ingelesez) Liz Upton: Mathematica 10 – now available for your Pi!. Raspberry Pi webgunea, 2014-08-01. (2015eko apirilaren 18an ikusia).
  77. (Ingelesez) Minecraft Pi Edition. 2012-12-20 (2015eko apirilaren 18an ikusia).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu

Bibliografia aldatu

Artikulu hau ingelesezko Wikipediako artikuluan oinarritzen da, 2015eko martxoan itzulia.