Tonkingo golkoa

Tonkingo golko» orritik birbideratua)

Tonkingo golkoa[1] (vietnameraz: Vịnh Bắc Bộ; txinera tradizionalez: 東京灣) Hegoaldeko Txinako Itsasoaren besoa da. Bere 126.250 km² azalera honako mugak ditu, ipar-mendebaldean, mendebaldean eta hego-mendebaldean Vietnam, iparraldean Txina kontinentala eta ekialdean Hainan uhartea. Golkoak ez da sakona (60 metro baino gutxiago). Eskualdeko hiri nagusiak Vietnamgo Hai Phong eta Txinako Beihai dira. Ipar-mendebaldeko aldean uharte txiki ugari ditu, handienak Vietnamgo Bach Long Vi eta Cat Ba eta Txinako Weizhou izanik. Bere ibai nagusia Ibai Gorria da.

Tonkingo golkoa
Datu orokorrak
Motabadia eta Golko
Zabalera240 km
Geografia
Map
Koordenatuak19°45′N 107°45′E / 19.75°N 107.75°E / 19.75; 107.75
Hidrografia
Betebidea

Tonkin izena, txineraz 東京 eta vietnameraz Đông Kinh 'Ekialdeko hiriburua' esan nahi du eta Hanoiko, Vietnamgo hiriburua, antzinako toponimoa da. (Kasualitatez txineraz "Tokio" era berean idazten da.)

1964ko abuztuan, AEBetako Presidentea Lyndon B. Johnson esan zuen Ipar Vietnamgo Armadak Tonkingo golkoan destruktore estatu batuarrak bitan eraso zituztela.[2] Benetan, behin eraso zituzten, AEBetako Hego Vietnamgo Armadaren aldeko operazio isilak erantzuten. Baina hori zela eta, AEBak Vietnamgo gerran aho betean sartu ziren, betirako Gulf of Tonkin Incident edo Tonkingo golkoaren gertaera aitzakia izanda.

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-11).
  2. (Ingelesez) LBJ tape 'confirms Vietnam war error', Martin Fletcher, The Times, 2001eko azaroaren 7

Kanpo estekak aldatu