Ibai Gorria
Ibai Gorria[1] (txinera tradizionalez: 红河, pinyinez: Hónghé; vietnameraz: Sông Hồng edo Hồng Hà) hego-ekialdeko Asiako ibaia da, hego-ekialdeko Txina eta iparraldeko Vietnam zeharkatzen dituena.[2] 1.149 kilometroko luzera du,[3] horietatik 510 Vietnamen,[4] eta 143.700 kilometro koadroko arroa dauka.
Ibai Gorria | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 1.149 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 25°50′00″N 101°19′00″E / 25.8333°N 101.3167°E |
Estatu burujabe | Vietnam |
Province of Vietnam | Lào Cai |
Hidrografia | |
Ibaiadarrak | ikusi
|
Arroaren azalera | 158.000 km² |
Ur-emaria | 900 m³/s |
Iturburua | Yunnan |
Bokalea () | Tonkingo golkoa eta Hegoaldeko Txinako itsasoa |
- Artikulu hau Asiako ibaiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ibai Gorria (argipena)».
Geografia
aldatuIbai Gorriak Txinako Yunnan probintzian du iturria, 1.776 metroko garaieran. Ipar-mendebalde hego-ekialde norabidean Honghe prefektura zeharkaturik, Vietnamen barneratzen da. Bertan Ibai Beltzaren eta Lo ibaiaren emariak jasotzen ditu. Hanoi zeharkatu eta gero, Hego Txinako itsasora isurtzen da Tonkingo golkoan.
Oso delta zabala eratzen du bokalean, 3.000 kilometro koadro ingurukoa;[2] Batzuetan ibaiak, bat-batean, gainezka egiten du eta lur sail handiak hartzen ditu urpean. Deltako lurra nekazaritzan erabiltzen da eta ibaia ureztapenerako eta garraiorako.[5] Nam Dinh, Thai Binh eta Hai Phong hiriak daude eskualde horretan.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindia. (2012-06-29). 171. araua: Asiako toponimia. (Noiz kontsultatua: 2013-02-10).
- ↑ a b Cima, Ronald J.. Geography. Vietnam: A Country Study. Washington: GPO for the Library of Congress, 1987, countrystudies.us (Noiz kontsultatua: 2022-7-20).
- ↑ 1.126 km Bách khoa Toàn thư Việt Nam-en arabera
- ↑ 556 km Bách khoa Toàn thư Việt Nam-en arabera
- ↑ Lur entziklopedietatik hartua.