Nabarralde

Euskal Herriko kultura elkartea

Nabarralde Fundazioa, Nafarroako memoria kolektiboa berreskuratu eta ezagutaraztea helburu duen elkarte bat da. Izen berdineko aldizkaria ere argitaratzen du.

Nabarralde
Nabarralderen logoa.
Sorrera2001eko urria
LekuaBidankoze kalea, 3, Arrotxapea
Iruñea, Nafarroa, Euskal Herria
WebguneaWebgunea

Egoitza Iruñeko Arrotxapea auzoan du.

Helburua

aldatu

Nabarralde Fundazioa, herri ekimenaren burujabetasunetik sortutako erakunde soziala da, euskaldunon nafartasunetik subjektu politiko garenaren kontzientzia aktibatzea helburu duena. Alor kulturalean jarduteko asmoa duen ekimena da. Subjektu egiten gaituen euskal identitatearen ikuskera guztiak kontutan izanik: bizitza interpretatzeko era, beharrei erantzutekoa eta erabaki egitura propio bidez geu izaten jarraitzea bermatzekoa. Hau da, osotasun horretatik subjektu euskaldun bizi eskarmentua dugun nafartasunetik garenaren kontzientzia pizteko moduan Transmisioa eta Proiekzioa lantzea. 2001eko urrian sortua, urteetara, fundazio egiturarekin eman zaio jarraipena.

Euskal Herria kontzeptu kulturala eta Nafarroa kontzeptu politikoa, txanpon berbera osatzen duten bi aurpegi diren ideian oinarrituz.

Oinarriak

aldatu

Nabarralde fundazioak bere garapena hiru gunetan ardazten du:

  1. Transmisio gunea, eremu akademikotik garena egin gaituen eskarmentua dugun jatorria, euskaldunon historia, ginena geuretik gogoan izanez, garena gogoko izatea, hau da kontzientzia aktibatzeko, izaten jarraitzeari gogotsu ekiteko. Garena izaten jarraitzeko beharrezko ur jarioak, ezinbestekoa bait du iturburura konektaturik egotea.
  2. Gune prospektiboa, etorkizunari aurrea hartzeko Gogoeta Laborategian sortzaile bidez etengabe ildo ideologikoa landuz, garapena modu eguneratuan bizi-indartzeko.
  3. Erabaki antolaketa gunea, erakundea osatzen duen talde sozialaren subjektu izaeratik, erabakia egituratu eta oinarrizko ikuskera eta jarduera irizpide jakinetan ehundu, garapena bere osotasunean bermatzeko. Hau da, Fundazioa zertarako, zer eta nola egiten dugun bere osotasunean etengabe bizi-indartzea.

Irizpideak

aldatu

Bere jardunerako ipar-oinarri eta estiloa, irizpide hauetan oinarritzen ditu:

  1. Etengabe bizi-indartuz argi dugun ipar-oinarri nagusia, nafartasunaren  eskarmentutik, euskaldunon  subiranotasuna  berreskuratzea  herri ekimenetik lantzea.
  2. Subjektu politiko izaera iparra eta euskalduntasuna lurraldetasunarekin  oinarri bihurtzea: euskaldunak gara  Nafarrak garelako.
  3. Euskaldun/nafar subjektu  imajinario propioa zehaztasun zientifikoz transmitituz, herritarrengan eta nazioartean hedatzea.
  4. Herrigintzatik belaunaldiak ehunduz, genero gainetik, historialari, ikertzaile, ideia sortzaile eta sustatzaileen  partaidetzan oinarritzea.
  5. Erakunde sozial eta politikoekin, bakoitza norbere independentziatik elkarkidetzan aritzea.

Kanpo estekak

aldatu