Irish Travellers

Tinker» orritik birbideratua)

Irish Travellers edo Pavees (irlanderaz: Lucht siúil) izendapenaz usadioz irlandar jatorria duten jende talde nomada bati deritzo, hauek nagusiki Irlanda, Britainia Handia eta Ameriketako Estatu Batuetan bizi dira. Eurak euren buruei Pavees deitzen diete. Irlandan oso ohikoa da herri honetako kideak hiri nahiz udalerrietako kale edo bide bazterretan kanpaleku, roulotte edo gurdietan ikustea.

Irish Travellers

Irish Travellers edo irlandar ijitoak 1954an.
Biztanleak guztira
65.000–95.000
Biztanleria nabarmena duten eskualdeak

Hizkuntza
Irlandako ingelesa, Irlandako gaelera, Shelta
Erlijioa
Katolizismoa (gehiengoa)
Zerikusia duten beste giza taldeak
Irlandarrak

Sarritan euretakoak ez diren gainontzeko biztanleek gutxietsi edo mespretxatu asmoz ezizen edo izendapen ugariz deitu izan dituzte: 'tinkers', 'pikeys', 'knackers', 'gypsys' eta 'gypos'. Betidanik irlanderaz, Pavees edo Travellers jendea Lucht Siúil (literalki, "jende ibiltaria") izendapenaz deitu izan da. Travellers taldekoa ez den jende askok euretaz mintzatzeko ingeleraz 'Itinerants' ("Ibiltariak") hitza "lekuz leku doan jendea" esanahiarekin edota 'tinkers' ("letoilariak") izendapena erabiltzen dituzte, azken izendapen horren jatorria "tinsmiths" hitza delarik; edonola ere, gerora izendapen hori mespretxagarritzat jo zen.

Maiz Irish Travellers talde hau era okerrean Irish Gypsies bezala izendatua da ("Irlandar Ijitoak") Europa eta mundu osoan zehar hedatuak dauden ijitoekin nahastu izan dira, bi herri hauek antzeko bizimodu nomada eta askea baitute, baina nahiz eta Travellers taldeak ijitoen bizimoduarekin antza handia eduki, etnikoki edo itxura fisikoz ez dira bizi modu arrunta edo ez-ibiltaria daramaten gainontzeko irlandarrengandik ezberdintzen.

Hizkuntza eta ohiturak aldatu

 
Irish Travellers edo Pavees herriko ama eta bere haurra 1946an.

Irish Travellers herria edo taldeak euren berezko hizkuntza du, hau Shelta zeltiar hizkuntza da, eta bi dialektoetan banatuta dago: Gammon (edo Gamin) eta Cant. XVIII. menderako bazelako testigantzak eta erregistroak badaude, baina ziurrenik antzinakotasun handiagoa izan lezake.

Traveller edo Pavee herriak txakur hezitzaileen ospe bikaina du, batez ere ingeles erbi-txakur eta lurcher arrazako txakurrak heztean. lurchers. Horretaz gain aspalditik zaldi salerosketan edo tratularitzan jarduteko joera handia dute, zaldiak dauden edozein merkatu edo azoketan ikus daitezke, adibidez urtero Irlandako Ballinasloe udalerriko azokan edota Erresuma Batuko Appleby udalerriko azokan ere bai.

Pavee herriak duen beste joera bat betidanik boxeo kirolean borrokalari ugariren sehaska izatea da. Horren adibide adierazgarriak 1990eko Jim Sheridan irlandar zinema zuzendariaren The Field eta 2000ko Guy Ritchie ingeles zinema zuzendariaren Snatch filmetan ikus daitezke. Zoritxarrez, antzina eta gaur egun ere liskarzale, buru arin eta jende arazotsuen ospea ere badute.

Ikus gainera aldatu

Bideoak aldatu

Kanpo estekak aldatu