Snatch
Snatch edota Snatch, Txerriak eta Diamanteak[1][2] (jatorrizko izenburua ingelesez Snatch) 2000ko Guy Ritchie ingeles zinema zuzendari eta gidoilariak zuzendu eta idatzitako ekintza film bat da. Jason Statham, Stephen Graham, Brad Pitt, Alan Ford, Dennis Farina, Rade Šerbedžija, Lennie James, Vinnie Jones, Benicio Del Toro eta Jason Flemyng aktoreek antzeztu zuten.
Lock, Stock and Two Smoking Barrels (1998) film ez hain ezagunaren jarraipenatzat jo ohi da.
Argumentua
aldatuIngalaterra, Londres. Franky "Lau Hatz" (Benicio Del Toro) lapurrak Anberesen ostu berri duen diamante bikaina Avi (Dennis Farina) estatubatuar nagusiari ematekotan da, bienbitartean Boris "Labana" (Rade Šerbedžija) errusiar arma trafikatzaileak Franky "Lau Hatzek" legezkanpoko boxeo borroka batean apostua egin dezan tentatzea lortuko du. Azken hau, Franky atrakatzeko azpijoku bat besterik ez da. Avi honetaz ohartzean, Franky eta diamantea aurkitzeko Tony "Bala Hortz" (Vinnie Jones) izeneko tipo bortitz bat kontratatuko du.
Laister Frankyren zorigaiztoko amaiera argituko da, gertakari honek harribitxiaren ehiza eta aurkitze laisterketa abian jarriko du, honetan jende guztiak parte hartuko du. Azkenean deskontrolatzeko arriskua izango duen ero joko bat bilakatuko da: engainua, txantaia eta iruzurra era odoltsuan nahasten dira. Pertsonai ugari agertuko dira: "Adreilu" ezizeneko Gangster anker eta zitala, bere amari karabana bat erosteko borrokatuko den Mickey (Brad Pitt) irlandar ijitoa... bai eta elementu ugari ere: aurrez prestaturiko boxeo borrokak, txakur goseti bat eta sarraski batera eramango duten arma mota asko ere... Nahas-mahas honen erdian denek gura duten diamante handia dago.
Aktoreak
aldatu- Jason Statham: Turkiar, lizentziarik gabeko boxeolarien managerra.
- Stephen Graham: Tommy, Turkiarraren negoziokidea.
- Alan Ford: Adreilua, izaera zakarreko britainiar mafiosoa.
- Dennis Farina: Abraham "Lehengusu Avi" Denovitz, amerikar bitxi trukatzailea.
- Brad Pitt: Mickey O'Neil, irlandar ijitu buruzagi arduragabea eta lizentziarik gabeko boxeolaria.
- Adam Fogerty: George Itsusia, Turkiarraren boxeolaria
- Mike Reid: Doug Burua, bitxidenda baten jabea den bitxi trukatzailea.
- Vinnie Jones: Tony Bala Hortz, mertzenarioa, zor kitatzailea eta alokairuko pistolaria.
- Robbie Gee: Vinny, bahietxe txiki bateko jabea.
- Lennie James: Sol, Vinnyren negoziokidea.
- Ade: Tyrone, Sol eta Vinnyren auto gidari baldarra.
- Rade Šerbedžija: Boris Labana, KGBeko agente ohia eta arma saltzaile uzbekiarra.
- Benicio del Toro: Franky Lau Hatz, Aviren languntzailea.
- Jason Flemyng: Darren, Mickey ijituaren laguna
- Ewen Bremner: Mullet
Soinu banda
aldatuSnatch filmaren soinu banda Guy Ritchie zuzendariak enkarguz hainbat artistei eskatutakoa da, hortaz honetan ingeles eszenatoki musikaleko hainbat musikari eta taldeek parte hartzen dute. Filmaren solasaldi esanguratsu edo aipagarrien lagungarri gisa Massive Attack, Oasis, Mirwais eta Madonna (Ritchieren emazte-ohia) abestiak entzun daitezke, besteen artean.
Abestien zerrenda
aldatu- Kuasehfgaiurgh (Solasaldia) - Brad Pitt
- Diamond - Klint
- Supermoves - Overseer
- Hernando's Hideaway - The Johnston Brothers
- Golden Brown - The Stranglers
- Dreadlock Holiday - 10cc
- Hava Nagila - John Murphy
- Avi Arrives (Solasaldia) - Dennis Farina
- Cross The Tracks (We Better Go Back) - Maceo & The Macks
- Disco Science - Mirwais
- Nemesis (Diálogo) - Alan Ford
- Hot Pants (I'm Coming, Coming, I'm Coming) - Bobby Byrd
- Lucky Star - Madonna
- Ghost Town - The Specials
- Are You There - Klint
- Sensual Woman - The Herbaliser
- Angel - Massive Attack
- F**kin' In The Bushes - Oasis
- Don't You Just Know It - Huey 'Piano' Smith & The Clowns
- Avi's Declaration (Solasaldia) - Dennis Farina
Ikus gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Snatch:Txerriak eta Diamanteak filmaren emanaldia ETB1ean. Berria egunkaria.
- ↑ Ipar Euskal Herrian frantsesez Snatch : Tu braques ou tu raques, Hego Euskal Herrian gaztelaniaz Snatch: Cerdos y diamantes