Tigist Assefa Tessema (Adis Abeba, Etiopia, 1996ko abenduaren 3a)[1] etiopiar atleta da, distantzia luzeko lasterketan aritzen dena. 2023ko Berlingo maratoian munduko errekor berria ezarri zuen, bi ordu, 11 minutu eta 53 segundoko marka eginda.[2]

Tigist Assefa

Bizitza
JaiotzaAddis Abeba1996ko abenduaren 3a (27 urte)
Herrialdea Etiopia
Jarduerak
Jarduerakdistantzia erdiko korrikalaria eta maratoilaria
Atletismoa
Kirol diziplinak maratoia
800 metroko lasterketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marathon world record progression (en) Itzuli2023ko irailaren 24a7.913
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua53 kilogramo
Altuera168 zentimetro

IAAF: 14388506 Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

Gaztetan 800 metroetan lehiatzen zen, eta 2013an Afrikako Junior Txapelketako brontzezko domina lortu zuen. 2016an, Rio de Jaineroko Olinpiar Jokoetarako sailkatzea lortu zuen, baina lehenbiziko txandan kanporatu zuten. Horren ostean, Akilesen tendoian izan zuen lesio batek pista albo batera uztera behartu zuen, eta orduan hasi zen errepideko lasterketak prestatzen.[2]

COVID-19 pandemia zela-eta, bi urte igaro zituen lehiatu gabe. 2022ko apirilean egin zuen debuta maratoian, Riaden (Saudi Arabia), eta bi ordu, 34 minutu eta segundo bateko marka egin zuen. Sei hilabete geroago, ezustean, garaipena erdietsi zuen 2022ko Berlingo maratoian historiako hirugarren denborarik azkarrenarekin, bere marka hemezortzi minutuz hobetuta. 2023ko Berlingo maratoian, emakumezkoen munduko errekorduna bihurtu zen, 2:11:53.1 markarekin.[3][4][5][6][2]

Askoren ustez, Adidas markako Adizero Adios Pro Evo 1 oinetakoak gakoa izan ziren errekor berria ezartzeko: karbonozko plaka dute, 138 gramoko pisua, eta behin bakarrik erabil daitezke. Maratoia amaitutakoan, Assefak berak erantzi, altxatu, eta musu eman zien.[2]

Palmaresa aldatu

2012 Afrikako Atletismo Txapelketa Porto-Novo, Benin 19.a 400 m 55.58
2013 Junior mailako Afrikako txapelketa Bambous, Maurizio 3.a 800 m 2:05.6h
2.a 4×400 m 3:42.2h
2014 Afrikako Atletismo Txapelketa Marrakex, Maroko 4.a 800 m 2:00.43
IAAF Continental Cup Marrakex, Maroko 4.a 800 m 2:00.57
2016 Pista Estaliko Munduko Atletismo Txapelketa Portland, AEB 12.a 800 m 2:04.55
Olinpiar Jokoak Rio de Janeiro, Brasil 20.a 800 m 2:00.21
World Major maratoiak
2022 Berlingo maratoia Berlin, Alemania 1.a Maratoia 2:15:37 NR
2023 Berlingo maratoia Berlin, Alemania 1.a Maratoia 2:11:53 WR

Erreferentziak aldatu

  1. Tigst Assefa. worldathletics.org (Noiz kontsultatua: 2023-9-25).
  2. a b c d Ostolaza, Paulo. Tigist Assefaren errekorra: 400 metro 105 aldiz 1:15era egitea bezala. Berria, 2023ko irailak 25, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2023-9-25).
  3. «Kiosko y Más» lectura.kioskoymas.com (Noiz kontsultatua: 2023-09-27).
  4. (Gaztelaniaz) «La etíope Assefa eclipsa a Kipchoge en Berlín con un récord del mundo estratosférico» MARCA 2023-09-24 (Noiz kontsultatua: 2023-09-27).
  5. (Gaztelaniaz) «Assefa, con unas zapatillas de 138 gr y 500 euros... para batir un récord del mundo» MARCA 2023-09-24 (Noiz kontsultatua: 2023-09-27).
  6. (Gaztelaniaz) «La etíope Assefa bate el récord del mundo en el maratón de Berlín» La Voz de Galicia 2023-09-24 (Noiz kontsultatua: 2023-09-27).

Kanpo estekak aldatu