Qinghai
Qinghai (青海 txinera sinplifikatuz), Txinako Herri Errepublikako probintzia da. 721.000 kilometro koadroko azalera dauka eta 2004ko erroldaren arabera 5.390.000 biztanle bizi ziren bertan.
Qinghai | |
---|---|
Txinako Herri Errepublika | |
Administrazioa | |
Izen ofiziala | 青海省 |
Estatu burujabe | Txinako Herri Errepublika |
ISO 3166-2 | CN-QH |
Hiriburua | Xining |
Gobernuburua | Liu Ning (en) |
Zatiketa | |
Geografia | |
Koordenatuak | 35°N 96°E / 35°N 96°E |
Azalera | [convert: invalid number] km² |
Mugakideak | Xinjiang, Tibeteko eskualde autonomoa, Gansu eta Sichuan |
Punturik altuena | Bukadaban Feng (en) |
Demografia | |
Biztanleria | 5.930.000 (2010) 5.923.957 (2020) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (2010) |
Dentsitatea | Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea bizt/km² |
Ordu eremua | UTC+08:00 |
qh.gov.cn |
Inguru naturala eta kokapena
aldatuQuinghai probintziaren mugakideak honakoak dira: Gansu probintzia ipar-ekialdean, Xinjiangko lurralde autonomoa ipar-mendebaldean, Sichuan probintzia hego-ekialdean, eta Tibeteko lurralde autonomoa hego-mendebaldean.
Probintziaren izena Qinghai lakutik eratorria da.
Geografia
aldatuQinghai, Goi-ordoki tibetarraren ipar-ekialdean dago. Txinako ibai garrantzitsu guztiek Qinghai probintzian dute iturburua, Ibai Horiak probintziaren erdialdean, eta Yangtze eta Mekong ibaiek hego-mendebaldean. Erliebea, altuerak baldintzatzen du, eta batez-beste 3.000 metrotik gora daude probintziako hiri guztiak. Qinghaiko mendilerro garrantzitsuenen artean, Tanggula eta Kunlun mendiak daude.
Eskualde autonomo ez den probintziarik handiena da eta probintzian Txinako Herri Errepublikako lakurik handiena dago, Qinghai lakua. Qaidam arroa probintziaren ipar-mendebaldean dago, eta lehengai ugari aurki daitezkeen 2.600 eta 3.300 metro arteko gune oso lehorra da.
Sanjiangyuan Natura Erreserba eta Hiru Ibaien Natura erreserba, gobernuak Qinghain sortutako bi gune babestuak dira. Hiru Ibaien erreserban, Txinako hiru ibai garrantzitsuenen iturburua dagoelarik.
Klima
aldatuKlima, altuera handiak baldintzatzen du, eta urteko batez besteko tenperatura -5 eta 8 gradu artekoa da kokagunearen arabera. Urtarrilean termometroak -18 eta -7 bitartean eta uztailean 5 eta 21 gradu artean egon ohi dira.
Prezipitazioak urriak dira urte osoan zehar, baita uda garaiko montzoia denean. Horrez gain, otsailetik apirilera hare ekaitzak ugariak izaten dira.
Banaketa administratiboa
aldatuMapa | # | Izena | Txinera sinplifikatuz | Pinyineraz | Mota |
---|---|---|---|---|---|
1 | Haixi (Mongoliar eta Tibetarra) | 海西蒙古族藏族自治州 | Hǎixī Měnggǔzú Zàngzú Zìzhìzhōu | Prefektura autonomoa | |
2 | Haibei (Tibetarra) | 海北藏族自治州 | Hǎiběi Zàngzú Zìzhìzhōu | Prefektura autonomoa | |
3 | Xining | 西宁市 | Xīníng Shì | Prefektura mailako hiria | |
4 | Haidong | 海东地区 | Hǎidōng Dìqū | Prefektura | |
5 | Hainan (Tibetarra) | 海南藏族自治州 | Hǎinán Zàngzú Zìzhìzhōu | Prefektura autonomoa | |
6 | Huangnan (Tibetarra) | 黄南藏族自治州 | Huángnán Zàngzú Zìzhìzhōu | Prefektura autonomoa | |
7 | Yushu (Tibetarra) | 玉树藏族自治州 | Yùshù Zàngzú Zìzhìzhōu | Prefektura autonomoa | |
8 | Golog (Tibetarra) | 果洛藏族自治州 | Guǒluò Zàngzú Zìzhìzhōu | Prefektura autonomoa |
Politika
aldatuQinghai probintziako gobernadorea Song Xiuyan da. Txinako Alderdi Komunistak probintzian duen ordezkaria Qiang Wei da.
Garraioa
aldatuAireportuak
aldatuKokapen Hiria | NAZE | NAGE | Aireportuaren izena |
QINGHAI | |||
Golmud | ZLGM | GOQ | Golmud Aireportua |
Xining | ZLXN | XNN | Xining Caojiabu Aireportua |
Kanpo estekak
aldatu- (Txineraz) Qinghaiko gobernuaren webgunea.
Artikulu hau Txinako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |