The Thin Red Line (1998ko filma)
The Thin Red Line (euskaraz Marra Gorri Fina) 1998ko Terrence Malick estatubatuar zinema zuzendariaren gerra filma bat da. James Jones idazlearen The Thin Red Line eleberrian oinarritua dago. Bertan, Sean Penn, Adrien Brody, Jim Caviezel, Ben Chaplin, Jared Leto, George Clooney, John Cusack, Woody Harrelson, Elias Koteas, Nick Nolte, John C. Reilly eta John Travolta aktoreek antzeztu zuten.
Bigarren Mundu Gerrako Guadalcanalgo kanpainan girotua dago.
Filmak 7 Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen nahiz eta bat bera ere irabazi ez izan. 199ko Berlingo Zinemaldian Urrezko Hartza saria irabazi zuen. Filma atzerritar onenaren Cesar Sarirako izendapena ere jaso zuen.
Argumentua
aldatu1942. urtea, Bigarren Mundu Gerra, Guadalcanal uhartea. AEBko "C de Charlie" gudarosteko fusilari talde batek uharteko muino estrategiko bat bereganatzeko japoniar gudarostearen aurka borrokatu beeharko du. Talde hau borrokaldiak zeharo nekarazitako itsas armadako taldea ordezkatzeko bidalia izan da.
Aktoreak
aldatu- John Travolta: Quintard brigadier-jenerala
- Nick Nolte: Storm teniente-kolonela
- George Clooney: Charles Bosche kapitaina
- John Cusack: John Gaff kapitaina
- Elias Koteas: Staros kapitaina
- Jared Leto: Whyte bigarren sarjentua
- Sean Penn: Edward Welsh sarjentua
- John Savage: McCron sarjentua
- Woody Harrelson: Keck sarjentua
- John C. Reilly: Storm sarjentua
- Adrien Brody: Fife kaporala
- Jim Caviezel: Witt soldadua
- Ben Chaplin: Bell soldadua
- Dash Mihok: Doll soldadua
- Tim Blake Nelson: Tills soldadua
- Larry Romano: Mazzi soldadua
- Arie Verveen: Charlie Dale soldadua