Ireki menu nagusia

The Money Pit (euskaraz Diru Galera) 1986ko Richard Benjamin estatubatuar zinema zuzendariaren komedia filma bat da. Tom Hanks, Shelley Long, Joe Mantegna, Maureen Stapleton eta Alexander Gudonov aktoreek antzeztu zuten.

The Money Pit
Jatorria
Argitaratze-data 1986
Jatorrizko izenburua The Money Pit
Jatorrizko hizkuntza ingelesa
Jatorrizko herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Ezaugarriak
Genero artistikoa film komikoa
Iraupena 91 minutu
Kolorea koloretakoa
Grabazio lekua(k) New York
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k) Richard Benjamin
Gidoigilea(k) Shelley Long Itzuli
[[Kategoria:Shelley Longek Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Tom Hanks
Shelley Long
Alexander Godunov
Maureen Stapleton
Joe Mantegna
Tetchie Agbayani
Philip Bosco
Josh Mostel
Mike Starr
Frankie Faison
Nestor Serrano
Michael Jeter
Tzi Ma
Wendell Pierce
Yakov Smirnoff
John van Dreelen
Michael Starr
Leslie West

[[Kategoria:Shelley Longek Itzuli antzeztutako filmak]]



[[Kategoria:Tetchie Agbayanik Itzuli antzeztutako filmak]]






[[Kategoria:Tzi Mak Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Yakov Smirnoffek Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:John van Dreelenek Itzuli antzeztutako filmak]]

[[Kategoria:Leslie Westek Itzuli antzeztutako filmak]]
Ekoizpena
Ekoizlea Steven Spielberg
Konpainia ekoizlea Amblin Entertainment
Bestelako lanak
Musikagilea Michel Colombier
Argazki-zuzendaria Gordon Willis Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokia New York
Kanpo loturak

Izenburuak literalki Diru Zuloa edo Diru Putzua esan nahi du, dirua zeozertan alferrik botatzen den zulo edo putzuaren esanahiarekin, Hego Euskal Herrian "Etxe Hau Hondamendi Bat Da" (gaztelaniaz "Esta casa es una ruina") izenburuaz estreinatu zen, Ipar Euskal Herrian aldiz, "Hausteko Zorian Dagoen Etxola" (frantsesez "Une baraque à tout casser").

ArgumentuaAldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Anna (Shelley Long) biolinjole erakargarria Walter (Tom Hanks) mutilagunarekin batera Max (Alexander Godunov) senar ohiaren solairura bizitzera joan berri da. Senarra hortaz ohartzean bikote gaztea beste etxe batera lekualdatzera derrigortua egongo da.

Walterren adiskidea den eskrupulurik gabeko etxe-saltzaile batek bikoteari etxe bat salgai dagoela adieraziko die, etxe hori hiriaren kanpoaldean dagoen sekulako "pagotxa" omen da. Bikotea etxearen jabea den Estelle (Maureen Stapleton) izeneko emakume bitxiarekin elkartu eta hark Carlos senarra (John van Dreelen) israeldarrek Hitlerren igerilekuko langilea izatea leporatu eta atxilotu omen dutenez etxea salgai jarri beharra izan duelako istorio xelebrea kontatuko die. Bikoteak etxea erostea erabaki eta bertan bizitzen jartzen diren unetik aurrera heuren etxe "berriarekin" sekulako komediak pasako dituzte...

AktoreakAldatu

Kanpo loturakAldatu