The Magnificent Seven (2016ko filma)
The Magnificent Seven (euskaraz Zazpi apartak) 2016ko Antoine Fuqua estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako akziozko western film bat da. Berez, 1960ko izenburu bereko filmaren berregokitzapena da, biak ere 1954an Akira Kurosawak zuzendutako Zazpi Samuraiak filmean oinarrituta. Denzel Washington, Chris Pratt, Ethan Hawke, Vincent D'Onofrio, Byung-hun Lee, Manuel Garcia-Rulfo, Martin Sensmeier eta Peter Sarsgaard aktoreek antzeztu zuten.
2016ko irailaren 8an Torontoko Zinemaldian mustu zen.
Argumentua
aldatu1870eko hamarkadan, behin AEBetako Gerra Zibila amaitu ostean, Rose Krick herria Bartholomew Bogue (Peter Sarsgaard) enpresaburua eta bere morroien setiopean dago. Herritarrek haiengandik babestu eta defendatzeko zazpi legez kanpoz osatutako eta Sam Chisolm (Denzel Washington) sari-ehiztaria buru duen taldea kontratatu dute: horrek bi taldeen arteko sekulako bortizkeriaz beteriko gatazka dakar. Halere, herritarrekin batera egon ondoren, Zazpi Apartak, diru sariaz gain, beren buruengatik ere borrokatu dira.
Aktoreak
aldatuZazpi apartak
- Denzel Washington: Sam Chisolm, afroamerikar sari-ehiztaria, Zazpi aparten burua
- Chris Pratt: Josh Farraday, lehergailuenganako zaletasuna duen karta jokalaria
- Ethan Hawke: Goodnight Robicheaux, eliteko tiratzailea
- Vincent D'Onofrio as Jack Horne, arrasto miatzailea
- Byung-hun Lee: Billy Rocks, hiltzailea
- Manuel Garcia-Rulfo: Vasquez, mexikar legez kanpokoa
- Martin Sensmeier: Red Harvest, komantxe gerlaria
Bestelakoa
- Peter Sarsgaard: Bartholomew Bogue, enpresaburu ustela
- Haley Bennett: Emma Cullen, Zazpi apartak kontratatzen dituen emakume gaztea
- Matt Bomer: Matthew Cullen, Emmaren senarra, Boguek hila
- Luke Grimes: Teddy Q.
- Sean Bridgers: Fanning
- Billy Slaughter: Josiah
- Cam Gigandet: McCann
- Vinnie Jones: Krediturik gabe
Ikus, gainera
aldatu- Shichinin no samurai (1957, Zazpi samuraiak, Akira Kurosawa)
- The Magnificent Seven (1960, Zazpi apartak, John Sturges)