The Magnificent Seven
The Magnificent Seven (euskaraz Zazpi apartak) 1960ko John Sturges estatubatuar zinema zuzendariaren westerna da, Akira Kurosawa japoniar zinema zuzendariaren Zazpi Samuraiak filmean oinarritua. Soinu banda Elmer Bernstein musikagileak ondu zuen. Yul Brynner, Eli Wallach, Steve McQueen, Horst Buchholz, Charles Bronson, Robert Vaughn, James Coburn eta Brad Dexter aktoreek antzeztu zuten.
Hiru jarraipen izan zituen: Return of the Seven (1966), Guns of the Magnificent Seven (1969) eta The Magnificent Seven Ride (1972), nahiz eta hiruretako bakar batek ere ez izan jatorrizko filmak izan zuen bezainbesteko arrakasta. 1998-2000 bitartean filma horretan oinarritutako The Magnificent Seven telesaila ere telebistaz aireratu zen, bai eta 2016ko izenburu bereko berregokitzapen filma ere.
Argumentua
aldatuMexikoko herrixka bateko biztanle apalak nekazaritzatik bizi eta beren uzta eskatzen dien gaizkile talde batek izuturik daude. Beren burua defendatzeko gai ez direnez, zazpi pistolari treberen zerbitzuak kontratatzea erabaki dute, haietako bakoitzak armen erabileran berezko trebezia berezia baitu.
Aktoreak
aldatu- Yul Brynner: Chris Adams
- Eli Wallach: Calvera
- Steve McQueen: Vin
- Horst Buchholz: Chico
- Charles Bronson: Bernardo O'Reilly
- Robert Vaughn: Lee
- James Coburn: Britt
- Brad Dexter: Harry Luck
- Vladimir Sokoloff: Gizon Zaharra
- Jorge Martínez de Hoyos: Hilario
- Rosenda Monteros: Petra
- Whit Bissell: Chamlee ehorztzailea
- Rico Alaniz: Sotero
- Natividad Vacío: Miguel
- Robert J. Wilke: Wallace
- Val Avery: Henry, kortse saltzailea
- Bing Russell: Robert, Henryren bidaikidea