The Eagle Has Landed (euskaraz Arranoak lur hartu du) 1976ko John Sturges estatubatuar zinema zuzendariak zuzendutako gerra eta espioitza film bat da. 1975eko Jack Higgins ingeles idazlearen izenburu bereko eleberrian oinarritua dago. Michael Caine, Donald Sutherland, Robert Duvall, Jenny Agutter, Donald Pleasence, Anthony Quayle, Larry Hagman, Treat Williams, Judy Geeson, Jean Marsh eta Anthony Dawson aktoreek antzeztu zuten.

The Eagle Has Landed
Jatorria
Argitaratze-data1976
IzenburuaThe Eagle Has Landed
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaErresuma Batua
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoaespioitza-filma, film dramatikoa, gerra-filma eta eleberri batean oinarritutako filma
Iraupena135 minutu
Koloreakoloretakoa
Deskribapena
OinarrituaThe Eagle Has Landed (en) Itzuli
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)John Sturges
Gidoigilea(k)Tom Mankiewicz
Jack Higgins

Antzezlea(k)
Michael Caine
Donald Sutherland
Robert Duvall
Jenny Agutter
Donald Pleasence
Anthony Quayle
Jean Marsh
Judy Geeson (en) Itzuli
Sven-Bertil Taube
Treat Williams
Larry Hagman
Joachim Hansen (en) Itzuli
Siegfried Rauch (en) Itzuli
John Standing
Michael Byrne







[[Kategoria:Judy Geeson (en) Itzuli antzeztutako filmak]]



[[Kategoria:Joachim Hansen (en) Itzuli antzeztutako filmak]]
[[Kategoria:Siegfried Rauch (en) Itzuli antzeztutako filmak]]

Ekoizpena
EkoizleaDavid Niven, Jr. (en) Itzuli
[[Kategoria:David Niven, Jr. (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Konpainia ekoizleaITC Entertainment (en) Itzuli
[[Kategoria:ITC Entertainment (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaAnne V. Coates (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaLalo Schifrin
Argazki-zuzendariaAnthony B. Richmond
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaIngalaterra
Argumentu nagusiaBigarren Mundu Gerra

IMDB: tt0074452 Filmaffinity: 937916 Allocine: 32077 Rottentomatoes: m/1006392-eagle_has_landed Allmovie: v15062 TCM: 73796 Metacritic: movie/the-eagle-has-landed TV.com: movies/the-eagle-has-landed Edit the value on Wikidata

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

1943, Bigarren Mundu Gerra. Alemania Nazian agintari militarrek beren espioien bidez urte amaiera aldera Winston Churchill britainiar agintaria Norfolk konderriko bere etxaldean egongo dela jakin dutenean, hura bahitu eta Alemaniara eramateko egitasmo ausarta antolatu dute, Britainiar Gobernua Adolf Hitlerrekin negoziatzera derrigotzeko.

Heinrich Himmlerrek (Donald Pleasence) Max Radl kolonelari (Robert Duvall) ekintzaren xehetasun guztiak antolatzeko ardura eman dio. Radl kolonelak Steiner alemaniar militarra erreklutatu du (Michael Caine), aurrez matxinatzeagatik espetxeratua eta heriotza zigorra noiz ezarriko zaion zain dagoen soldadua, ekintzan parte hartzearen truk bizitza salbatuko duela aginduz. Liam Devlin (Donald Sutherland) IRAko kidea ere ekintza hartarako hartu dute, britainiarrak biziki gorrotatzen ditu eta.

Steiner eta taldekideak hegazkinez garraiatu dituzte eta paratxutez eta poloniar militarren jantziez Ingalaterrako Norfolk konderriko Studley udalerrira jauzi eta lur hartu dute. Herritarrek maniobretan ikustean, poloniar aliatuak direla uste dute. Bestalde, alemaniarren aldeko ezkutuko ingeles espioien laguntza ere dute, tartean Joanna Grey (Jean Marsh) ingeles etxekoandearena; gainera Aita Verecker (John Standing) herriko apaizaren gogokoak izatea ere lortu dute. Biitartea,n Churchillen etorreraren zain daude.

Baina erreka batean dabiltzala, haiei begira dagoen neskato bat uretara erori da: itotzear dagoela, soldadu batek salbatu du, baina nahigabean alemaniar uniformearen zati bat ikusgai jarri zaio. Horrek benetako nortasuna herritarrei agertu die.

Steiner kolonelak, ekintzak arrakasta izan dezan, herritar guztiak bahitu eta elizan giltzaperatzea beste irtenbiderik ez du. Dena ikusi duen herriko neska gazte bat Grey andrearen etxera joan da, alemaniarrek herria bereganatu dutela esatera, hura alemaniar espioia dela jakin gabe. Hortaz Grey neska tiroz hiltzen saiatu da, baina neskak ihes egin eta herritik hurbil dagoen estatubatuar unitate militar baten kanpalekuraino iritsi eta arazoaren berri eman die.

Horrenbestez, eskarmenturik gabeko Pitts kapitainak (Larry Hagman) bere goi agintariei deus ere informatu gabe eta bera buru dela estatubatuar militar talde batekin herrira bertaratu da, alemaniarrak aisa menperatuko dituelakoan: estatubatuarrek horretan saiatzean, alemaniarrak tiroka hasi eta estatubatuar asko hil eta zauritu dituzte.

Aktoreak aldatu

Kanpo estekak aldatu