The Alamo (1960ko filma)
The Alamo (euskaraz The Alamo) 1960ko John Wayne estatubatuar zinema zuzendari, ekoizle eta aktoreak zuzendutako western filma bat da. Berak, Richard Widmark eta Laurence Harvey aktoreek antzeztu zuten.
Izenburuak ongi adierazten duen bezala 1836ko El Álamoko guduari buruzko filma bat da, betiere estatubatuarren ikuspuntutik kontatua. Aurretik gudu honi buruzko The Alamo: Shrine of Texas Liberty (1936) filmatu zen, ondoren The Alamo: 13 Days to Glory (1987) telefilma eta The Alamo (2004) izeneko berregokitzapena ere izan direlarik.
Zazpi Oscar Sarietarako izendapenak jaso zituen eta azkenean Soinu onenaren Oscar Saria (Fred Hynes eta Gordon Sawyer) irabazi zuen.
Argumentua
aldatu1836ean Texasko 125 estatubatuar kolono Mexikoko gobernuaren aurka matxinatu ziren, haien artean Davy Crockett eta Jim Bowie zeudelarik. El Alamoko guduan mexikar gudarostearekin borrokatu ziren.
Aktoreak
aldatu- John Wayne: Davy Crockett kolonela
- Richard Widmark: Jim Bowie
- Laurence Harvey: William B. Travis kolonela
- Frankie Avalon: Smitty
- Patrick Wayne: James Butler Bonham kapitaina
- Linda Cristal: Graciela Carmela Maria 'Flaca' de Lopez y Vejar
- Joan O'Brien: Sue Dickinson andrea
- Chill Wills: Beekeeper
- Joseph Calleia: Juan Seguin
- Ken Curtis: Almeron Dickinson kapitaina
- Carlos Arruza: Reyes tenientea
- Jester Hairston: Jethro
- Veda Ann Borg: Blind Nell Robertson
- Ruben Padilla: Antonio López de Santa Anna jenerala
Kanpo estekak
aldatu- The Alamo filmaren IMDBko fitxa irakurgai (Ingelesez)