Texasko Independentzia Gerra

1835eko urriaren 2tik 1836ko apirilaren 21era bitartean gertatu zen

Texasko Independentzia Gerra edo Texasko Iraultza 1835eko urriaren 2tik 1836ko apirilaren 21era bitartean gertatu zen. Gatazkan zeuden aldeak Mexiko eta Texas probintzia, garai hartan Coahuila eta Texas estatukoa zena, eta Ameriketako Estatu Batuetako zati batzuk izan ziren.

Texasko Independentzia Gerra
Irudia
MotaMatxinada
Denbora-tarte1835eko urriaren 2a - 1836ko martxoaren 2a
Data1839ko apirilaren 21a
KokalekuThe Mexican

Texasko gobernu mexikarraren eta kolono anglohiztunen arteko arazoak inguruko estatuen migrazio intentsiboarekin hasi ziren, nagusiki Mississippi, Alabama eta Tennessee; 1880rako populazioa bikoiztu ze, gehiengo estatubatuarrarekin.

1835eko konstituzio zentralistaren aldarrikapenarekin, Zazpi Legeak bezala ezagutzen dena. Mexikoko presidente Antonio López de Santa Annak aldarrikatutako legedi berri honek 1824ko Konstituzio federala eraginik gabe uzten zuen. Handik gutxira, herrialdeko zenbait eskualdetan altxamenduak sortu ziren. Gerra Texasko lurraldean hasi zen 1835eko urriaren 2an, Los Gonzáleseko guduarekin. Berehala, Texaseko indarrek La Bahía eta San Antonio Béjar hartu zituzten, handik hilabete gutxira garaituak izango ziren arren.

Mexikoko zenbait garaipenen ondoren, gerra, ustekabean, San Jacintoko guduarekin amaitu zen, egungo San Antonio hiritik 300 kilometro baino urrutiagora. Toki horretan, Samuel Houston jeneralak, Texasko matxinoak eta estatubatuar boluntarioak, Mexikoko tropen aurkako garaipen erabatekora eraman zituen, Antonio López de Santa Annaren agindupean, guduaren ondoren harrapatu zuten jenerala. Gerra amaitu ondoren, Texasko Errepublikaren anexioa formalizatu zen de facto. Mexikoko kongresuak ez zuen inoiz onartu Velascoko Ituna, preso zegoen presidente batek sinatu zuenez, legezko baliorik ez zuela argudiatuz. Horren froga da 1842 eta 1844 artean bigarren kanpaina bat egin zela Texasen, Mariano Arista jeneralaren agindupean. Bigarren espedizio hau, Anastasio Bustamante presidenteak Texas berreskuratzeko izan zuen aktibitate ezaren aurkako kritiken aurrean armadako erreakzio bat izan zen, beranduago, bere boteretik kentzea eta Santa Anna presidentetzara itzultzea eragin zuen gertaera izan zen. Texas 1845ean batu zen Amerikako Estatu Batuetara, eta bi aldeen erreklamazioak ez ziren amaitu Estatu Batuen eta Mexikoren gerra bukatu arte, 1846 eta 1848 urteen artean iraungo zuena.