Bakterizida bakterioak deuseztatu edo hiltzen dituen substantziari deritzo. Bakterizidak antimikrobiano mota bat besterik ez dira.

Esterilizatzeko edota desinfektatzeko erabiltzen diren eragile asko bakterizidak dira. Ohikoenen artean eragile fisikoak daude (beroa, izpi ultramoreak, erradiazio ionizatzailea...), kimikoak (fenolak, alkoholak, metal halogenoak, laugarren mailako amonioa duten konposatuak,...), gasak (etileno oxidoa, ozonoa...), etab.

Bakterizidak dira ere lisozima bezalako substantzia naturalak (muki, malko eta listuan dagoena) eta kimioterapian erabiltzen diren antibiotiko batzuk ere. Kontuan hartu behar dira bakterioak hiltzen dituzten antibiotikoak ez direla oso ugariak, ugariagoak izanik bakterioen hazkundea galarazten dutenak (azken hauek bakteriostatikoak dira, baina ez bakterizidak).

Substantzia bakterizida baten eraginkortasuna neurtzeko hainbat teknika erabiltzen dira laborategian. Inhibizioa eragiteko gutxieneko kontzentrazioarena (MIC, ingelesez) da erabiliena.


Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu