Tersites
Tersites, greziar mitologian (antzinako grezieraz Θερσίτης), Agrioren semea eta Troiako Gerrako gerlari akaiar bat izan zen.
Tersites | |
---|---|
Ezaugarriak | |
Sexua | gizonezkoa |
Ogibidea | gudaria |
Familia | |
Aita | Agrio |
Anai-arrebak | Onchestus (en) , Prothous (en) , Celeutor (en) , Lycopeus (en) eta Melanippus (en) |
Homerok xehetasunez deskribatu zuen Iliadako II. liburuan, istorioan paper txiki bat duen arren, greziarren arteko itsusiena bezala. Hankaoker, herren eta sorbaldak barnealderantz bihurtuak zituela agertzen zen. Bere burua, ile xerloekin estalia zegoen, eta puntan amaitua. Zakarra, lizuna, eta leloa zen. Tersitesek, gutiziatsu deitu zion Agamemnoni eta koldar Akilesi, Odiseok, Agamemnonen zetruarekin jotzea eragin zuelarik. Horrek, gaur egun, Tersitesen Konplexua sortu zuen.
Ondorengo olerkarien arabera, amazonen erregina zen Pentesilearen gorputik begiak atera zituen, Akilesek hil zuena, eta honek Pentesileagatik sentitzen zuen atsekabeaz trufatu zen, honen ondorioz, Akilesek Tersites hil zuelarik.
Delfoseko leskean irudikatu zuen Polignotok, Palamedesekin dadoetara jolasten.
Troiako Gerrako pertsonaia nagusi askorekin batera, Tersites, Shakespeareen Troilo eta Kresidako pertsonai bat ere izan zen. Ayaxen esklabu zaragartsu bezala hasten da, hau, laster uzten duelarik, Akilesen zerbitzupean jartzeko (lan honetan, buhame antzeko zerbait bezala irudikatua), nork bere umore mingotsa estimatzen duen.