Tenporak kristau liturgia egutegiko aldiak dira, urtaro bakoitzaren hasieran, bereziki otoitz eta penitentziarako. Tradizionalki, egun hauetako eguraldia urtaroko eguraldia iragartzeko erabili izan da herri meteorologian. Epe luzerako eguraldia iragartzeko herri metodoa da.

Izena aldatu

Jatorriz, tenporak latinezko Tempora hitzetik dator, tempus hitzaren plurala denbora edo aroa esan nahi duena. Jatorriz paganoak izanik Elizak tenporak hartu zituen bazkoaldiak egiteko, urtaro bakoitzaren hasiera eta bukaera ziren eta. Horrexegatik, Kalisto I.a aita sainduak Quatrotemporas sortu zituen penitentzia eta baraua egiteko.

Noiz aldatu

Antzinako tenporak zein Quatrotemporas aste bereko hiru egun daramatzate: eguaztena, barikua eta zapatua. Urtaro bakoitzak bere tenporak ditu:

Irailaren 14 edo abenduaren 13 eguaztena bada, hurrengo asterako uzten da.

Beste batzuen arabera, tenporetako eguaztena, barikua eta zapatua beti “garizumaren lehenengo astea, Mendekostearen astea, irailaren hirugarren astea eta abenduaren hirugarrena” direla.

Eguraldiaren iragarpenerako fidagarritasuna aldatu

Ez dago oinarri zientifikorik tenporek eguraldia iragartzeko baliozkoak direla baieztatzean. Epe luzeko iragarpenak egitea ia ezinezkoa izateaz gain, tenporen egunak ere aldakorrak dira, egutegi liturgikoan oinarrituta eta, lekuan leku, aldakorrak[1]. Euskal Herrian, Pello Zabalak horiekiko interesa atxikitzen lagundu du. Jazinto Sagarna Gorbeiako artzainaren eta Miel Sukuntzaren iragarpenak famatuak izan dira eta egunkari askotan argitaratuak izan dira.

Erreferentziak aldatu

  1. «Sobre témporas y predicciones. El Correo» www.elcorreo.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).

Kanpo estekak aldatu