Hefestion
Hefesto eta Atena Erganeren tenplua (antzinako grezieraz: Ναός του Ηφαίστου και της Αθηνάς Εργάνης), edo Hefestion (Ηφαιστείον), haitzurdinezko tenplu greziar bat da, Atenasko agoran dagoena. Batzuetan, Teseion (Θησείον) izenez ezagutzen da, bizantziar garaian, Teseo heroi mitologikoaren hezurrak han lurperatuak izan zirela zioen bolo-bolo zebilen sinesmen baten ondorioz. Egia esan, Teseoren ustezko hezurrak, K. a. V. mendean lurperatuak izan ziren, Akropolitik gertuko beste toki batean.
Hefestion | |
---|---|
Atenasko agora Hephaesteion | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Grezia |
Erakunde autonomo | Decentralized Administration of Attica |
Eskualdea | Atika |
Unitate periferikoa | Atenas Zentrala |
Udalerria | Atenas udalerria |
Koordenatuak | 37°58′32″N 23°43′17″E / 37.975616666667°N 23.721391666667°E |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | K.a. 449 - K.a. 415 |
Izenaren jatorria | Hefesto Teseo |
Izena | Hefesto Atena |
Arkitektura | |
Materiala(k) | haitzurdin pentelikoa eta Parian marble (en) |
Estiloa | Doriar ordena Greziar arkitektura |
Atalak | Arkitrabe: |
Ondarea | |
Bere aurretik egon zen eraikinen hondarrik ez da aurkitu, eta, beraz, ez da Mediar Gerratan Atenasen gertatutako suntsipen pertsiarren ondorengo berreraikitze bat.
Oro har, eraikinen Hefesto eta Atena gurtzen ziren. Identifikazio hau, bi testigutzatan oinarritzen da: Pausaniasenean eta Harpokrazionenean.
Hobekien kontserbaturiko tenpluetako bat da, neurri batean, Atenas, lurrikarak sarri gertatzen diren toki batean aurkitzen ez delako, Peloponeso ez bezala, eta, beste alde batetik, kristauek, tenplua, eliza gisa erabili dutelako (beharbada VII. mendean). Honek, ondorengo eraikinak eraikitzeko harrobi gisa erabiltzea eragotzi zuen.
Bi azken zerbitzu erlijioso kristauak, 1834ko abenduaren 13an egin ziren: Te Deum bat Greziara errege berria zen Oto Greziakoaren iritsiera ospatzeko, eta Atenas, estatu greziar berriaren hiriburu izendatzea ospatzeko. Bigarrena, ehun urte beranduago egin zen, 1934ko abenduak 13an, aurrekoaren mendeurrena ospatzeko.
Tenplua, zizelkaturiko apainduren aberastasun berezi baten lekuko da. Bi uretarako teilatua mantentzen du, jada inongo apaindurarik ez duen frontoi batekin. Hexastilo eta peripteroa da, eta, bere zutabeak, doriar ordenakoak dira.