Ireki menu nagusia

Asurbanipal

Assurbanipal» orritik birbideratua)
Assurbanipal ehizan agertzen deneko erliebea (British Museum, Londres)

Asurbanipal[1] (K.a. 669-K.a. 631?) Asiriako erregea. Asarhaddonen semea, Tiroriak hartu zituen. Elamen eta mediarren aurka, eta Babiloniako errege zen Shamash-shum-ukin anaiaren aurka ere ibili zen borrokan, eta, hiriari su eman ondoren, azken hori bere burua hiltzera eraman zuen (K.a. 648). Elam herria menderatu zuen Susa hirian egindako lapurretan (K.a. 640). Berak zuzenean parte hartu gabeko garaipenak izan ziren horiek, gero Niniven ospatuak, gogo biziagoa erakutsi baitzuen ehizarako eta, batez ere, Niniven osatu zuen liburutegirako (zibilizazio sumertar-arkadiarreko eta babiloniarreko lan nagusiak gordetzen dituzten buztinezko 22.000 adreilu, gaur egun Londresko British Museumen daudenak).

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Asurbanipal