Ireki menu nagusia

Tatiana Vasilievna Kazankina (errusieraz: Татья́на Васи́льевна Каза́нкина; Petrovsk, Errusiako SESF, Petrovsk, 1951ko abenduaren 17a) iraupen ertaineko lasterketetan aritzen zen sobietar atleta ohia da. 1970eko hamarkadaren amaieran eta 1980ko hamarkadaren hasieran munduko zazpi errekor hautsi eta Olinpiar Jokoetan urrezko hiru domina irabazi zituen[1].

Tatiana Kazankina
Bizitza
Jaiotza Petrovsk Itzuli1951ko abenduaren 17a (67 urte)
Herrialdea  Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusia
Heriotza  (67 urte)
Hezkuntza
Heziketa San Petersburgoko Estatu-Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerak distantzia erdiko korrikalaria eta ekonomialaria
Atletismoa
Kirol diziplinak middle-distance running Itzuli
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua 47 kilogramo
Altuera 162 zentimetro
Jasotako sariak

1500 metroko lasterketa 4 minuturen azpitik egin zuen lehenbiziko emakumea izan zen (1976). 1980ko abuztuan 3:52.47an utzi zuen 1500 mko munduko errekorra, eta distantzia hori Paavo Nurmik baino lasterrago korritzen zuen aurreneko emakume bilakatu zen. Bere kirol ibilbidea bat-batean amaitu zen 1984ko irailan, dopingaren aurkako kontrol bat egiteari uko egin ziolarik. Arau hauste horregatik 18 hilabeteko zigorra ezarri zioten eta ez zen pistetara itzuli[2].

Lortutako sari nagusiakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. Tatyana Kazankina 2012. Encyclopædia Britannica Online. Retrieved 14 August, 2012
  2. Tatyana Kazankina Sports-reference.com

Kanpo loturakAldatu