Ireki menu nagusia


Thapsos (Antzinako grezieraz Θαψός') Sizilia protohistorikoaren gune garrantzitsuenetariko bat da, Sizilian Brontze Aroarekin identifikatzen dena. Lekua Magnesiko penintsulan dago (arabieratik Mismar, iltze), Priolo Gargalloko udalerrian, Sirakusako probintzian.

Thapsos
Priolo-Panorama.JPG
Magnesiko penintsula
Thapsos hemen kokatua: Italia
Thapsos
Thapsos
Thapsos (Italia)
Lekua Priolo Gargallo (Sizilia)
Eskualdea  Sizilia
Koordenatuak 37° 09′ 00″ N, 15° 14′ 00″ E / 37.15°N,15.23333333°E / 37.15; 15.23333333Koordenatuak: 37° 09′ 00″ N, 15° 14′ 00″ E / 37.15°N,15.23333333°E / 37.15; 15.23333333
Historia
Garaia(k) Brontza Aroa
Kultura(k) Thapsos kultura
Oharrak
Indusketa datak 1880
Arkeologoa(k) Saverio Cavallari, Paolo Orsi, Giuseppe Voza, Luigi Bernabò Brea
« Thapsos itsasora irteten den itsmo estu baten lur-mihiaren eta hiri baten izena da. Sirakusatik urrun samar da oinez nahiz itsasontziz. (Tuzidides)[1] »

HistoriaAldatu

Kronologia zehatza ez bada ere, kultura honek Brontze Aroko hasieratik K.a. VIII. menderarte iraun zuen, hau da, ekialdeko Sizilian greziar kolonizazioa hasi zenean.

Saverio Cavallarik aztertu zuen tokia 1880an, geroago Paolo Orsik eta XX.mendeko 70ko hamarkadan, Giuseppe Vozak eta Luigi Bernabò Break.

Lekuan, Brontze Arotik bizi ziren, hots, K.a. XIV-XIII. mendeetatik. Kultura horri Thapsosko kultura deitu zitzaion, Castelluccioko kulturaren ondokoa zen, baina Siziliako ipar-ekialdeko Milazzoko eta Eoliar uharteetakoen garaikidea.

Tokia perfektua zen porturatzeko, itsmoko iparraldean eta hegoaldean bi golko zituelako. Honela, Mediterraneoko merkataritza-gune garrantzitsu bat bilakatu zen.

Thapsosen aurkitu dira Egeoko beste lurraldetako objektuak (Mizenas eta Txipre), Egeo eta Siziliaren arteko merkataritza adierazten dutenak. Aurkitutako Borġ_in-Nadur kulturako objektuek agerian uzten dute Maltako artxiplielagoarekin harremanak zeudela.

Thapsosen aurkitutako gehiena, Sirakusako Eskualdeko Museo Arkeologikoan[2].

Tuzididesen arabera, Thapsos aipatu zuen lehena, Thapsos Megarako kolonia galkor bat izan zen. Lamis oikista hil ondoren, kolonoek lekua bertan behera utzi zuten, ur faltarengatik, eta hurbileko Megara Hiblea fundatu (K.a. 728-727).

Atenastar armada Thapsosen kanpatu eta porturatu zen Peloponesoko gerran (K.a. 415-413), Sirakusa setiatu baino lehen.

K.o. 1625ean Pietro della Vallek, Cataniarantz zihoala, urrutian muino bat ikustean, laboratutako uhartetxoa deitu zion:

« Sirakusatik irtenda eta itsasotik hurbil, gure eskuinean landutako uhartetxo bat utzi genuen Manghesì penintsularen ondoan. Virgiliok Tapsumque Iacentem deitu zitzaion guztia laua eta oso baxua zelako.[3] »


Interesgarria da Magnisiko dorre zirkularra, britainiarrek eraikita 1806an frantziarren beldur, irla protektoratu bat zenean. Bigarren Mundu Gerrako bunker bat dago ere.

XX. mendeko 50eko hamarkadan tokia industrializatu zenean, EniChem enpresak nasa bat eraiki zuen hegoaldean, baina gaur egun ez da erabiltzen.

NekropoliaAldatu

 
Enchytrismosko hilobia
 
Thapsosko hilobi zirkularra

Nekropoli bat identifikatu da, hiru aldetan banaturik. Hauetariko bietan hilobiak egin dira haitzean koba artifiziak zulatuz, hilobi-ganbera biribilak egin arte. Zenbait hilobi-ganbera zirkularrak oso handiak dira, tholos itxura izanik. Hauen gela zirkularrera eta atondora dromos baten bitartez heltzen da, hau da, haitza laua zen tokian, induskatutako putzu karratu baten bidez.

Lurperatze hauek jende askorentzat ziren, zenbaitetan, 50 gorpu lurperatzen ziren. Hilotzei haien tresnekin lurra ematen zitzaien. Hilobiak kostaren aldean egin ziren, itsasora begira, Magnesi itsasargiaren hurbil. Hauek ubide bat zuten ura zirkulatzeko, baina ekaitzek igatu eta hilobi-estalkiak (zurezkoak edo harrizkoak) estali dituzte. Hori da Thapsosko nekropliaren ezaugarririk nagusiena. Ubide horiek satelitetik ikusgai dira[4].

Penintsulako erdialdean, beste nekropoli batean, enchytrismòs itxurako hilobiak aurkitu dira. Hor gorpuak ontzi oboideetan sartu ziren (pithos) eta harkaitzeko hutsunetan sartu.

BizilekuaAldatu

 
Thapsosko txabola

Hiria itsmoan kokatuta zegoen. Indusketei esker, eraikinen zimenduak agerian geratu dira, bi fasetara dagozkionak. Antzinenaren lurzorua K.a. XIV.-XII. mendekoa da, morterorik gabeko harriz eginda zegoen, eta hormak edo teilatuak egiteko, zura, lastoa eta buztina zerabiltzaten. Hurrengo fasean, eraikin errektangularrak eraiki ziren, zolaturiko patioekin. Dirudienez, etxeak plan urbanistiko baten arabera egin ziren. Eraikin-antolamendu hori bertan behera utzi zen Thapsosko azken fasean, K.a. XI.-IX. mendeen artean. Ondoren, eraikitako txabolek ez zuten irizpide urbanistikorik.

Hiria defendatzeko, tarteka, 5 metroko dorre erdizirkularrak altxatu ziren.

ArazoakAldatu

Thapsosko penintsulan, industrializazioko aztarnak daude. Hegoaldean, ontziralekuaren ondoan, Enichem enpresak biltegi bat egin zuen produktu industrialekin, gaurko jabea Enimed da. Itsmoaren sarreran, poliziak pirita-hauts multzo batzuk deskubritu zituen, baina gaur egun toki berean jarraitzen dute.

EgitasmoakAldatu

Noizean behin, itsmoaren birkalifikatzeari buruz hitz egin da natura-erreserba egiteko. Gaurdaino, bakarrik bidezidor eta antikuario bat egin da gune-arkeologikoan.

GaleriaAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. TUZIDIDES: VI., 97
  2. Sirakusako Eskualdeko Museo Arkeologikoa
  3. Viaggi di Pietro della Valle: il pellegrino, G. Gancia, 1º gennaio 1843. 2019.03.13an kontsultatuta.
  4. Thapsosko satelitetiko bista

BibliografiaAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Thapsos