Tannenbergeko gudua (1914)

Tannenbergeko bigarren gudua» orritik birbideratua)
Artikulu hau Bigarren gudari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Grunwaldeko Gudua».

1914ko Tannenbergeko gudua  edo baita ere Tannenbergeko bigarren gudua deitua Errusiar (1. eta 2. Armada) eta Alemaniar (8. Armada) Inperioak elkarren aurka borrokatu ziren Lehenengo Mundu Gerraren hasieran, Allenstein herritik hurbil, Ekialdeko Prusian. Guda honek Gerra Handiaren gudarik erabakigarrienetako bat izan zen eta 1914ko Abuztuaren 26tik 30era iraun zuen.

Tannenbergeko gudua
Lehen Mundu Gerra
Ekialdeko Frontea
Atxiloturiko errusiarrak
Data1914ko abuztuaren 26a - 1914ko abuztuaren 30a
LekuaTannenbergetik gertu, Ekialdeko Prusia
Koordenatuak53°29′45″N 20°08′04″E / 53.495833333333°N 20.134444444444°E / 53.495833333333; 20.134444444444
EmaitzaAlemaniar garaipen erabakigarria.
Gudulariak
Alemaniar Inperioa  Errusiar Inperioa
Buruzagiak
Paul von Hindenburg
Erich Ludendorff
Max Hoffmann
Hermann von François
Alexander Samsonov
Paul von Rennenkampf
Indarra
8. Alemaniar Armada:
166 000 soldadu
1. Errusiar Armada:
210 000 soldadu
2. Errusiar Armada:
206 000 soldadu
Galerak
12 000 hildako eta zauritu 170 000 hildako baino gehiago

Guda honen ondorioz Errusiarren 2. armada ia osoa desagertu zen, eta guda hau amaitu eta egun gutxietara gertatu ziren bataila txikien ondorioz 1.Armadaren gizon gehienak hil ziren. Errusiar Inperioaren egoera militarra ez zen hobetuko 1915ko Udaberrira arte. Guda hau ezaguna da Alemaniarren armadaren garraioaren abiadurarengatik trenbideen bidez, honi esker armada bakar batek Errusiarren bi armadei aurre egin ahal izan zuen fronte bakar batean. Beste aldetik, Errusiarren kode sistema oso ahula zen eta Alemaniarrek erraz lortzen zituzten, haien mugimenduak antzematen.

Nahiz eta borroka Allenstein herriko kanpoaldean gertatu eta Tannenberg 30 kilometrotara egon mendebalderantz, Alemaniar Inperioaren agintariak gudari "Tannenbergeko gudua" esan zioten publizitate helburuetarako, izen bereko 1410ean gertatutako porrotaren oroimena desagerrarazteko. Guda hartan Ordena Teutonikoa Polonia-Lituaniaren aurka galdu zuen.[1]

Aurrekariak aldatu

Aliatuen gerra aurreko plana Frantzia eta Erresuma Batua Alemaniarrak motelduko zituztela Errusia bere armada erraldoiak aurrerantz mugitzen zituzten bitartean zen. Emandako zifrak harrigarriak ziren, Errusiarrek hilabete batean gutxi gorabehera hamar armada elkartu ahalko zituztela esaten zen, Alemaniarrek bi frenteetan zituzten soldaduak baino gehiago, baina Tannenbergeko guduan proportzio erreala Errusiar eta Alemaniarren artean 1,9tik 1,6ra zen.[1]

Aipatutako planaren arazo nagusiena Errusiarren trenbide falta zen, gainera, Errusiarren trenak Alemaniarren pista zabalera ezberdina zuten, Errusiarren tropak mugaraino soilik iritsi ahal izango zutela esan nahi zuen, Alemaniarren lurrera iritsi eta gero ibiltzen joan beharko ziren. Gainera Austro-hungariar armaden presentzia mehatxatzailea hegoaldean eta Japoniar armaden presentzia ekialdean Ekialdeko Prusia konkistatzeko plana moteldu zuen.

Alemaniarrek, bere aldetik, Errusiar Inperioa mehatxu nagusia bezala ikusten zuten. Schlieffen Plan osoa Frantzia eta Britania Handia garaitzearen ideian oinarrituta zegoen, gero ekialdera eramateko armadak, Ekialdeko Frontera. Errusiar armadak moteltzeko Königsberg inguruko area, Errusiar mugatik hurbil, lan eremuekin gotortu zen. Frantziak trenbide ugari eta eraginkorrak zituztenez Reichsheerrean Frantziaren kontrako ofentsibari lehentasuna ematea erabaki zen, Errusiar armadek aste askoko atzerapena izango zutelako.

Gerra hasi aurretik egoera aurreikusitako moduan garatu zen, Alemaniar 8. Armada Königsbergen hego-ekialdean kokatuta zegoen, Errusiarren bi armadak Polonia babesten zuten bitartean. Errusiarren gerra planak 1.Armadaren berehalako aurrerapen bat Prusian eskatzen zuen, Paul von Rennenkampfen aginduak jarraituz." Armada, Aleksandr Samsonoven agindupean, Masuriako aintziren mendebaldera zuzenduko luke, orduan iparraldera biratuko zuten eta Alemaniar lerroak hautsi. Plana ondo ateratzen bazen Alemaniarrek Ekialdeko Prusian inguratuta geratuko lirateke.

Testuingurua aldatu

Gerra hasi zenean guda Errusiako planaren arabera garatu zen. Alemaniarrek 8. Armadaren erdia mugimenduan jarri zuten, Königsbergko garnizioaren laguntzaz, eta errusiar mugara bidali ziren. Stalluponengo guduan Hermann von François jenerala errusiarrak garaitu zituen, hala ere Maximilian von Prittwitz Komandantea erretiratzea agindu zuen Gumbinnen herrira. Mugatik 20 kilometrotara. Von Françoisek kontraeraso bata agindu zuen, baina Errusiarrek garaitu zieten. Gumbinnengo guduaren ondorioz alemaniarrak Königsbergko hegoaldera erretiratzera behartuta zeuden.

Gumbinnengo gudarengatik eta Samsonoven etengabeko aurrerapenengatik von Prittwitz jeneralak Vistula ibairaino erretiratzea agindu zuen, Ekialdeko Prusia osoa utziz. Helmuth Johan von Moltkek, alemaniar armadaren agintari gorena, Prittwitz deuseztatu eta haren postua Paul von Hindenburgi eman zion.

Plangintza aldatu

 
Paul von Hindenburg jeneralaren erretratua, 1914

Max Hoffmann koronela, Prittwitzen laguntzailea, bazekien Errusiarren morala oso altua zegoela eta nola honek borrokan eragina izan ahalgo zuela. Hoffmannek armada guztien mobilizazioa proposatu zuen, Königsbergko babes lerroan zeudenak izan ezik hego-mendebaldera bidaltzeko trenbideen bidez. 1. eta 17. Erreserba armadak hegoalderago bidaliko ziren Samsonoven 6. Armadaren eskuineko hegalarekin topo egiteko. Alemaniar Zaldizko 1. dibisioa Errusiako mugan geratuko zen Rennenkampfen Armada nahasteko.

Teorian, plana oso arriskutsua zen. Rennenkampfen errusiar 1. Armada hego-mendebaldera biratuko balu aurrerantz ibili ordez 8. Alemaniar armadaren hegalarekin topo egingo zuten, alemaniarrak egoera txarrean egonda Königsberg babesgabe geratuko zen.[2]

Borroka aldatu

Abuztuaren 26an,egunsentian Errusiako 1.Armada Mendebalderantz abiatu zen, Königsbergerantz, hasieran erresistentzia txikia aurkitzen, Alemaniako tropa gehienak hegoaldean kokatuta zeudelako. Seeburg eta Bischofstein herrietatik hurbil Alemaniarren infanteriak eta zalditeriak kargatu zuen eraso frontal batean, gudari hasiera ofiziala ematen. Eraso honetan Alemaniarrek irabazi zuten. Eraso hau gertatzen zen bitartean beste Alemaniar armadaren talde bat Errusiar 2. armada moteltzen zuen Königsberantzko bidean. Eguna bukatzean Errusiar ofentsiba ez zen bakarrik gelditu, 2. Armadaren suntsipenarekin bukatu zen.

Abuztuaren 27an, François errusiarren ezkerreko hegala erasotu zuen haren artilleria indartsuaren laguntzaz, ilunabarrean, errusiarrak erremedio gabe ihes ari ziren. Linea egonkortzeko Sansonovek 1. Armada geldiarazteko agindua eman zuen eta Tannenberg aldera joateko.

Abuztuaren 28an arratsaldean, Samsonov-ek egoera hain ezegonkorrean zegoenez haren armada hego-ekialdera bidali zuen berrantolatzeko baina oso berandu zen. François ekialdera iritsi zen Errusiarren hegoaldean linea bat sortzeko, erretirada mozten. Errusiarrak Tannenbergko herriaren ekialderantz setiatuta geratu ziren eta Alemaniarren artilleria suntsitu zituen Abuztuaren 29an. Egunaren arratsaldean bizirik iraun izan zuten hamar mila Errusiarrek Alemaniarren setiotik ahal zuten moduan ihes egin zuten.[2]

Abuztuaren 30an, borroka bukatu zenean, Samsonoven 2. Errusiar Armada deseginda zegoen borroka latzaren ondorioz. Laurogeita hamabi mila preso eta hirurogeita hamazortzi mila zauritu edo hila, bakarrik hamar mila Errusiar bizirik iraun zuten guztira. Alemaniarrek, beste aldetik, bakarrik hogei mila hildako jaso zituzten. Erretretan egiten saiatu izan zen arren, zaurituta eta denbora luzez ibili eta gero asmarengatik ahituta, Aleksandr Samsonov bere laguntzaileei aurrera jarraitzeko agindu zien eta jarraian tiro batez bere buruaz beste egin zuen. Beldur zen Nikolas II.a Tsarraren mendekuaz.[1]

Ondorioak aldatu

Tannenbergeko gudua eta egun batzuk eta gero Masuriako aintziren gudua gertatu zen, alemaniarrak berriro garaile atera ziren eta Errusiarrak Prusiatik kanporatu zituzten gerra osorako.

Bestalde, arrakasta handia lortzean Hindenburgen eta Ludendorffen prestigioa asko igo zen eta azken honen boterearen igoera erraztu zuen, alemaniar gobernua diktadura militar bat bihurtzen.

Erreferentziak aldatu

  1. a b c (Ingelesez) Hastings, Max. (2013). Catastrophe: Europe Goes to War 1914. Knopf Press ISBN 9780307597052..
  2. a b (Ingelesez) Showalter, Dennis. (1991). Tannenberg: Clash of Empires, 1914. Brassey's ISBN 9781574887815...

Kanpo estekak aldatu