Ekialdeko Prusiako ofentsiba (1914)

Ekialdeko Prusiaren lehen errusiar inbasioa edo Ekialdeko Prusiako lehen ofentsiba Lehen Mundu Gerraren hasieran gertatutako gatazka militar bat izan zen; 1914ko abuztutik irailara iraun zuena. Ofentsiba honetan errusiar armadek alemaniar armadak eraso zituzten Ekialdeko Prusiako lurretan, handik bere izena. Erabateko abantaila izan arren, errusiar armadek porrot erraldoia jaso zuten bere unitateak luzeegi zabaltzean, Tannenbergeko eta Masuriar lakuen lehen guduan galera izugarriak jasotzea eragingo zuen.   

Ekialdeko Prusiako ofentsiba
Lehen Mundu Gerra
Ekialdeko Frontea
Atxiloturiko errusiarrak
Data1914ko abuztuaren 17a - 1914ko irailaren 14a
LekuaEkialdeko Prusia
EmaitzaAlemaniar garaipena.
Gudulariak
 Alemaniar Inperioa  Errusiar Inperioa
Buruzagiak
Alemaniar Inperioa Paul von Hindenburg
Alemaniar Inperioa Erich Ludendorff
Alemaniar Inperioa Maximilian von Prittwitz
Errusiar Inperioa Paul von Rennenkampf
Errusiar Inperioa Alexander Samsonov 
Errusiar Inperioa Yakov Zhilinsky
Indarra
8. Alemaniar Armada 1. Errusiar Armada
2. Errusiar Armada
Galerak
37 000-100.000 hildako eta zauritu 270.000–320.000 hildako baino gehiago

Alemaniar plangintza aldatu

Alemaniak Errusiaren kontrako prestatutako estrategiak kokapen defentsiboetan oinarritu ziren 1888tik aurrera; Helmuth von Moltkek, Alemaniako Estatu Nagusiaren agintariak, hala erabaki zuenean. 1888ra arte ofentsiba boteretsu batekin Errusia osoa garaitzea posiblea zela sinetsi zuten baina aurrerapen teknologiko azkarrek pentsatzeko modu atzeratu hau alde batean utzi zuten. Alemaniar inteligentzia zerbitzuek ziotenez, Poloniako lurraldean kokatutako trenbide sistemek hiru aukera soilik ematen zieten: Alemaniaren kontrako defentsa gogorra posizio gotortuetan, Vistulan behera ofentsiba bat Berlinerantz zuzenean edo Ekialdeko Prusiaren inbasio bat bi armadekin; bata Narew ibaiaren ertzetik etorria eta bestea Niemen ibaiatik. Frantziarren kezkak lehenengo aukera ezinezkoa egin zuten eta bigarren aukera ez zen aurretik inoiz frogatu, ondorioz, hirugarren aukera izango zen errusiarrek aukeratuko zutena ziurrenik.

1894an Alfred von Schlieffenek, momentu hartako Estatu Nagusiaren buruzagiak, 1914an Tannenbergeko guduan gertatuko zen eszenario oso antzeko bat sortu zuen gerra joku batean. Errusiako Niemen armadak Ekialdeko Prusiaren erdia jada zeharkatuta zuenean, alemaniar tropak kontrolatzen zituen jeneralak bi armaden arteko zuloa ustiatzeaz segurtatu zuen. Bere soldaduekin Narew armadaren eskuineko hegala erasotu eta gorputz osoarekin akabatzea lortu zuen. Schlieffenek ariketaren kritika egitean alemaniarrek Vistularen atzean defentsa lerro bat erraz ezar zezaketela esan zuen. Hala ere, errusiar armada guztiak suntsitzeko aukera zegoenean, azken aukera hau nagusitu beharko litzake.  

Alfred von Waldersee, Schlieffenen aurrekoak, errusiarrak bere mobilizazio motela hastean erasotzeko ideia izan zuen eta orduan, mobilizazioa bukatuta zegoenean, tropak gelditzea eta mendebaldetik etorritako errefortzuak itxaron. Schlieffenek, bestalde, operazio mugikor bat aurreikusi zuen, alemaniar trenbide sistema aurreratuaz ahalbidetuz. Trenbide hauek tropen mugikortasuna errazten zuten eta ondorioz, orokorrean Errusiak tropa gehiago bazituen ere, fronte zehatzetan Alemaniak nagusitasuna izan ahal zuen. Era berean, ezin da ahaztu ofentsiba Prusian garatzen ari zen bitartean Austria-Hungariar mugan beste hainbat borroka ematen ari zirela, errusiar errekurtsoak banatzen zutenak.[1]

Indarren konparaketa aldatu

Inbasioa bi errusiar armadek gidatu zuten: 1. Armada Paul von Rennenkampf jeneralaren agindupean zegoen eta 6,5 infanteria dibisio, 5,5 zalditeria dibisio eta 500 metrailadore zituen. 2. Armada, Alexander Samsonov jeneralaren agindupean, 11 infanteria dibisio, 3 zalditeria dibisio eta 720 ametrailadore zituen. Biek alemaniar VIII. Armadaren aurka egin zuten, Maximilian von Prittwitz jeneralak aginduta, eta 14,5 infanteria dibisio, zalditeria dibisio bakarra eta 1.000 metrailadore soilik zituena. [2] Etsaiak baino bi aldiz soldadu eta ekipamendu gehiago izan arren, hainbat faktoreek parte hartu zuten errusiar porrotean: Gerra hasteko momentuan errusiak ez zegoen prest gerra luze baterako eta bere birrarmatzeko proiektua ez zegoen oraindik amaituta, [3] [4] alemaniarrek ezagutzen zuten bezala. [5] Soldadu askok entrenatu gabe zeuden, [6] bere garraio zerbitzuak ez ziren eraginkorrak izan eta tropen mugimendua alemaniarrekin alderatuta oso motela zen. Bere indarrak lurralde zabal batean hedatu behar ziren eta elkarren artean koordinazio falta larria zegoen; etsaiari armadaren zati bakoitza erasotzeko aukera emanez, [7] Tannenbergeko [8] edo Stallupönengo guduetan gertatu zen bezala. [9] Azken faktorea eta garrantzitsuena, errusiar informazio-jasotze teknikak alemaniarrena baino askoz kaskarragoak zirela izan zen errekonozimendu unitateen faltarengatik. [10] Inbasioaren plangintza presaka egin zen frantziar armadaren egoera ahalik eta azkarren laguntzeko. [11]

Ofentsiba aldatu

 
Alemaniar infanteria Tannenbergeko guduan

Aurrekoa kontuan izanda ere, Errusiak tropa nahiko mobilizatzea lortu zuen Ekialdeko Prusian inbasio mehatxugarria egiteko. Inolako Prusiako inbasio bat alemaniar populazioaren moralaren kontrako kolpe handia izango zen Prusia (Ekialdeko Prusia barne) Alemaniar reich-aren bihotza zelako. Alemaniar armaden kokapena gerra hastean 8. armada 10 dibisioekin soilik utzi zuen, Maximilian von Prittwitz jeneralaren agindupean. Errusiarrek, berriz, Lehenengo armada osoa mobilizatzea lortu zuten, Paul von Rennenkampfen agindupean eta bigarren armadaren zati handi bat ere mobilizatu zen, Samsonov jeneralaren aginpean geratu zena. Abuztuaren 7-9an Ekialdeko Prusiako muga gurutzatu zuten. Stallupönengo gudua, 1914ko abuztuaren 17an gertatu zena, Lehen Mundu Gerrako Ekialdeko Fronteari hasiera eman zion. Alemaniar garaipen txiki bat izan zen baina ez zuen errusiar armadaren mugimendua gelditu. [12]

Gumbinnengo gudua, alemaniarren partetik hasi zena 1914ko abuztuaren 20an, Lehen Mundu Gerrako Ekialdeko Fronteko lehen ofentsiba izan zen. Alemaniarrek erasoa presaka prestatu zutenez porrota jaso zuten eta errusiar armadak aurrera jarraitu zuten. Alemaniarrek atzera egin behar izan zuten Masuriar lakuetara babes ekintzak burutzeko asmoarekin eta hauek porrotean amaitzen bazuten armada osoa erretiratzera behartuta egongo ziren Vistula ibairantz, Ekialdeko Prusiako irtengunea Errusiarren eskuetan geratuz. Gertaera hauek Lehen Mundu Gerra hasi baino lehenagoko planifikazioan sartzen zen. Aurrekoa izanda ere, alemaniar armadak ezin zuen Königsbergeko hiria errusiarren eskuetan erortzen utzi. Hiriaren balio morala, sinbolikoa eta militarra (Prusiako gune militar nagusiena zen) ikusita, hiria galtzea hondamendi erraldoia izango zen alemaniar moralarentzat. Bestalde, errusiarrek posizio estrategikoak lortuko zituzten hiria erortzean, alemaniarren atzeraguardiako gotorlekuak erasotzeko ezinhobeak. Arrazoi guzti hauengatik errusiarren aurka kontraeraso bat ezinbestekoa zen; hala ere, Pritzzwitz eta bere Estatu Nagusi "koldarkeriaz" aritu ziren.[13]

Helmuth von Moltke Gazteak, 1906tik 1914ra Alemaniako statu Nagusiaren buruak, abuztuaren 22an Prittwitz jenerala kaleratu Paul von Hindenburg agintari izendatu zuen. Erretiratuta egon arren, azken honek azkar egoera kaskarra aztertu zuen eta Erich Ludendorff jeneralarekin batera, Prittwitz ez bezala, kontraeraso bat garatzea agindu zuen. Max Hoffmann koronelaren plana jarraituz zortzi dibisio bidaliak izan ziren Samsonoven armadaren kontra geroago Tannenbergeko guduaren izenarekin ezagutuko zen gatazkan. Gudu honetan alemaniarrek garaipen ikaragarria jaso zuten eta errusiarrek 140.000 soldadu gutxi gorabehera galdu zituzten. Porrotaren ondorioz Samsonov jeneralak bere buruaz beste egin zuen. Hurrengo egunetan Masuriar lakuen lehen guduan alemaniar armadek errusiarrak Ekialdeko Prusiatik kanporatzea lortu zituzten, denbora motz batez izan bazen ere.[1]

Errusiarrentzat inbasioa izugarrizko porrota izan zen, baino ez behin betikoa. Hurrengo hilabetean egingo zen bigarren saiakera bat porrotean amaitu egin zen berriz ere eta honekin Ekialdeko Prusiari mehatxua guztiz desagertu zen. Errusiarrek gerra defentsibo bat garatzera behartuta egongo ziren, gutxienez Alemaniaren aldean, non betiereko porrotak izaten jarraitu zuten 1916ra arte, Varsoviako hiriaren erorketa nagusiena izanda. [14] [15] [16]

Ez dago adostasunik ofentsibaren galerak zenbatzeko orduan baina Alemaniak 37.000 - 100.000 hildako eta zauritu izan zituztela esaten da eta Errusiak 300.000, haietako 100.000 gerra preso izanda. [13]

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Ingelesez) Hastings, Max. (2013). Catastrophe: Europe Goes to War 1914. Knopf Press ISBN 9780307597052..
  2. Мерников А., Спектор А., Дорошкевич О., Ликсо В. Полная энциклопедия. Первая мировая война (1914-1918), АСТ, 2014, ISBN 978-5-17-084896-6. P. 40.
  3. Darby G., Culpin C. The Russian Revolution: Tsarism to Bolshevism, 1861-1924. Longman. 1998. P. 16
  4. Martel G. The Month that Changed the World: July 1914. OUP Oxford. 2014. P. 147
  5. Anderson M. S. The Ascendancy of Europe: 1815-1914. Routledge. 2014. P. 57
  6. Keegan, J. The First World War. Vintage Canada. 2000. P. 140
  7. Keegan, J. The First World War. Vintage Canada. 2000. P. 140-142
  8. Keegan, J. The First World War. Vintage Canada. 2000. P. 142ff
  9. Buttar, P. Collision of Empires: the War on the Eastern Front in 1914. Osprey. 2014. P. 120, 122
  10. Keegan, J. The First World War. Vintage Canada. 2000. P. 144-145
  11. Мерников А., Спектор А., Дорошкевич О., Ликсо В. Полная энциклопедия. Первая мировая война (1914-1918), АСТ, 2014, ISBN 978-5-17-084896-6. P. 40
  12. ISBN 080501540X..
  13. a b (Ingelesez) Hastings, Max. (2013). Catastrophe: Europe Goes to War 1914. Knopf Press ISBN 9780307597052..
  14. ISBN 184176342X..[Betiko hautsitako esteka]
  15. ISBN 1841767387..[Betiko hautsitako esteka]
  16. ISBN 0345476093..

Kanpo estekak aldatu