Nyassa edo Malawi[1] Afrikako Aintzira Handien artean hegoalderen dagoen aintzira da, Malawi, Mozambike eta Tanzania artean kokatua. Nyassa da Afrikako aintzira handienen artetik hirugarrena hedaduraz, eta mundukoen artetik bederatzigarrena. Tokiko bantu hizkuntzetako batean —yaoerannyassa izenak «aintzira» esan nahi du.

Nyassa (aintzira)
Datu orokorrak
Garaiera474 m
Motaaintzira
Luzera570 km
Zabalera75 km
Azalera29.600 km²
Sakonera704 m
Bolumena8.400.000 hm³
8.400 km³
Geografia
Map
Koordenatuak12°11′00″S 34°22′00″E / 12.183333333333°S 34.366666666667°E / -12.183333333333; 34.366666666667
Honen parte daLake Malawi National Park (en) Itzuli
Afrikako Aintzira Handiak
Rift Valley lakes (en) Itzuli
Hidrografia
Betebidea
HustubideaShire River (en) Itzuli
Arroaren azalera6.593 km²
Arro hidrografikoaZambezi Basin (en) Itzuli

Geografia

aldatu

Aintzira 560 kilometro luze eta 75 kilometro zabal da, hots, 29.600 km²-ko eremua du. Nyassaren kostan Afrikako hiru estatu daude: Mozambike, Malawi eta Tanzania.

Aintziraren zatirik handiena Malawiren barnean dago, baina Malawiren eta Tanzaniaren arteko ur-muga oraindik erabakitzeke dago. Tanzaniak 1914 baino lehenagoko alemaniar eta britainiar kolonien arteko mugak aldarrikatzen ditu.

Malawik, ostera, 1919az geroztiko britainiar Administrazioak zituen mugak aldarrikatzen ditu. Orduko britainiar Nyassalandiak ez zuen Nyassa aintziran beste administraziorik nahi, eta mugak ia Tanzaniako kostetan jarri zituen. Iraganean, auziak gatazkak sortu izan ditu.

Mozambikek ia uren laurdena du. Likoma eta Chizumulu uharteak, Mozambikeko uretan dauden arren, Malawiko barrendegiak dira.

Europako kolonizazioa

aldatu

David Livingstone izan zen Nyassara heldu zen lehendabiziko europarra, 1859an. Horrenbestez, Britainiar Inperioak aintzira inguruko eskualdea beretzat aldarrikatu zuen, eta Nyassalandia kolonia sortu. Portugalek ekialdeko kostak kolonizatu zituen arren, gertuko Likoma eta Chizumulu uharteak Nyassalandiatik etorritako eskoziar kolonoek okupatu zituzten, eta britainiar boterearen mende geratu ziren.

1914an Nyassan borroka txiki bat izan zen: britainiar itsasontzi batek, Lehenengo Mundu Gerra hasi zela jakinda, alemaniar itsasontzi bat eraso zuen Tanzaniako uretan, artean Mendebaldeko Alemaniar Afrikako kolonia baitzen Tanzania.

Uharte nagusiak

aldatu
 
Nyassa, Likoma uhartetik ikusita

Nyassan bi uharte nagusi daude: Likoma eta Chizumulu. Likoman katedral anglikano handia dago, XX. mendearen hasieran misiolariek eraikia. Uharte bietan baobab arbola asko daude.

Uharte bietan milaka pertsona bizi dira. Ekonomia banana, mangondo, tapioka ustiapenetan eta arrantzan datza.

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


Afrikako Aintzira Handiak
 
Afrikako Aintzira Handien mapa

Aintzirak:
A – Albert • E – Edward • K – Kivu • T – Tanganyika • Y – Kyoga • V – Victoria • M – Nyassa
Eskualdeko estatuak:
UG – Uganda • KE – Kenya • CD – Kongoko Errepublika Demokratikoa • RW – Ruanda • BI – Burundi • TZ – Tanzania • ZM – Zambia • MW – Malawi • MZ – Mozambike