Suzanne Malherbe

Ilustratzaile, diseinatzaile eta argazkilari frantsesa

Suzanne Malherbe (Nantes, Frantzia, 1892ko uztailaren 19a - Jersey, 1972ko otsailaren 19a)[1] artista frantsesa zen, Marcel Moore izenez ezaguna. Claude Cahunen bikote-laguna zen, Nanteseko artista hura ere.

Suzanne Malherbe

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSuzanne Alberte Malherbe
JaiotzaNantes1892ko uztailaren 19a
Herrialdea Frantzia
BizilekuaNantes
Paris
Saint Brelade (en) Itzuli
HeriotzaJersey1972ko otsailaren 19a (79 urte)
Hobiratze lekuaSt Brelade's Church (en) Itzuli
Heriotza moduasuizidioa
Familia
AitaAlbert Malherbe
Ezkontidea(k)Claude Cahun
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaLycée Gabriel Guist'hau (en) Itzuli
Nantes School of Art (en) Itzuli
Hizkuntzakfrantsesa
alemana
Jarduerak
Jarduerakargazkilaria, ilustratzailea eta diseinatzailea
Lantokia(k)Zwolle eta Geneva
KidetzaHollandse Hoogte (en) Itzuli
Association des Écrivains et Artistes Révolutionnaires (en) Itzuli
Mugimenduasurrealismoa
Izengoitia(k)Marcel Moore

Biografia aldatu

Jatorria eta haurtzaroa aldatu

Suzanne Malherbe Albert Malherberen (1845-1915, medikua, Nantesko Medikuntza Eskolako zuzendaria, Nantesko alkateordea 1892an) eta Marie Eugénie Rondeten (1859an jaioa, “jabea”) alaba zen.[2] Suzannek anaia bat zuen, Jean, 1890ean jaioa.

Albert Malherbe inguru politiko errepublikanokoa zen; horren erakusgarri, Suzanneren jaiotza-adierazpenaren bi lekukoak alkateordeak ziren, besteak beste, Hippolyte-Étienne Étiennez, Nantesko alkate izan zena (1896tik 1899ra). Suzanne Alsaziako gobernari batek hezi zuen, eta alemana oso gazterik ikasi zuen.

Nantesko Lycée Gabriel-Guist'hau lizeoan ikasi zuen.[3]

Schwob familiarekiko harremanak aldatu

Albert Malherbe Maurice Schwoben laguna zen, Le Phare de la Loire Nantesko egunkari nagusiko zuzendaria. Suzannek Lucy Schwob ezagutu zuen 1900eko hamarkadaren hasieratik, bi familiak elkartzen baitziren.

1908-1909 ikasturtean, Lucyk Ingalaterran egonaldia egin ondoren 1907-1908an, Suzannek eta Lucyk gordezkako maitasun-harreman bat izan zuten, eta gero erdigordezkakoa, 1917ra arte. 1917an, Suzanneren ama, Marie Rondet (alargundua) eta Maurice Schwob (dibortziatua) ezkondu egin ziren; ordutik, Suzanne eta Lucy elkarrekin bizi izan ziren Le Phare de la Loire kazetaren eraikineko apartamentu batean, Commerce plazan.

 
St Brelade eliza eta hilerria, Jersey

Suzanne Nantesko Arte Ederren Eskolan matrikulatu zen 1915ean, eta 1918ra arte jarraitu zituen eskolak. Lucy 1918an hasi zen ikasten, Sorbonan, eta Suzanne Parisera elkartu zitzaion, 1920an.

Garai horretan, Suzannek eta Lucyk Le Phare de la Loire kazetan kolaboratu zuten: Suzanne modari buruzko atalaz arduratu zen. Marcel Moore ezizena erabiltzen hasi zen, eta Lucy, berriz, Claude Cahun ezizena, 1910 hamarkadatik aurrera.

Paris aldatu

Marcel Moore Claude Cahunen bikote artistiko gisa hasi zen lanean. Vues et visions liburuko ilustrazioak (1919) eta Aveux non avenus liburuko hamar collage-estanpak (1930) egin zituen, Claude Cahunen argazkietatik abiatuta. Claudek askotan ateratzen zizkion argazkiak, besteak beste, 1928an ispilu baten aurrean, bere autoerretratuaren oihartzun gisa.

Jersey aldatu

 
Jerseyko St Brélade hondartza, Eliza etxetik gertu

Marcel Moore eta Claude Cahun Jersey uhartera joan ziren bizitzera 1937an, Saint-Bréladeko etxe batera, hondartzara begira.

Uhartea armada alemanak okupatu zuen 1940an, uharte anglo-normandar guztiak bezala. Marcel Moore eta Claude Cahun erresistentzia-ekintzetan engaiatu ziren "soldat sans nom" (izenik gabeko soldadua) izenaren pean. Lau urtetan 600 dokumentu baino gehiago zabaldu zituzten biek uhartean, propagandaren aurka.[4] 1944ko uztailaren 25ean atxilotu zituen Gestapok, salaketa jarri eta heriotzera kondenatu zituzten. Uhartearen okupazioa amaitu eta gero askatu zituzten, 1945eko maiatzean.[5]

Cahun hil ondoren 1954an, Moore beste egoitza batera joan zen bizitzera.

1972ko otsailaren 19an, bere buruaz beste egin zuen.

Claude Cahunekin hilobiratuta dago St Breladeko hilerrian, haien antzinako etxetik oso gertu.

Haien artxibo pertsonalak gorde egin dira, eta Jerseyko Artxiboan daude kontsultagai.[6]

Lankidetza Claude Cahunekin aldatu

Marcel Moore, batez ere, Claude Cahunen bikote-laguna izateagatik da ezagun. Cahun Moore baino artista entzutetsuagoa da, zeinak gaur egun oraindik ezagunak diren poema eta autorretratuak sortu baitzituen. Hala ere, hainbat adibidek erakusten dute Moorek Cahunen zenbait lan sortzen lagundu zuela.[7]

Vues et visions - 1919 aldatu

Liburu hau Moore eta Cahunen arteko lehen lankidetza da. Cahunek idatzitako olerkien bilduma bat da, Mooreren ilustrazioekin. Liburu hau 1914an argitaratu zen lehen aldiz, Mooreren ilustraziorik gabe, baina 1919an berrargitaratu zenean, Cahunek Mooreri dedikatu zion liburua, eta honelaxe idatzi zuen: “Marcel Mooreri. Prosa pueril hauek eskaintzen dizkizut, liburu osoa zuretzat izan dadin, hala, zure marrazkiek nire testua barkaraziko digutelakoan", Mooreren ekarpenaren garrantzia aitortuz horrela.

Aveux non avenus - 1930 aldatu

Claude Cahunen autobiografia surrealista da liburu hau, zeinak gizartea kritikatzen baitu fotomuntaketak eta testua erabiliz. Beste instantzia horretan, Cahunen testua indartzen duten irudiak sortu zituen Moorek. Kapitulu bakoitza Claude Cahunen ikurrak, hitzak eta irudiak biltzen dituen collage batekin hasten da. Moorek sortutako collageak oso garrantzitsuak dira, kapituluko ideiak adierazten baitituzte. Adibidez, eleberriaren bigarren kapituluan, Cahunek bere buruaren irudiaren kontzeptua aztertzen du, eta Mooreren collagean kontzeptu hori erakusten duten irudiak ikusten dira: ispiluak eta Cahunen irudi bat begi batean. Liburua Cahun izenarekin argitaratzen den arren, Marcel Moorek ongi pentsatutako bere collage kreatiboekin laguntzen du.

Omenaldiak aldatu

 
Claude Cahun-Marcel-Moore sarrerako plaka (Parisko 6. barrutia).

2005ean, Acting Out: Claude Cahun & Marcel Moore erakusketa antolatu zuen Tirza True Latimer-ek Berkeleyko Judah L. Magnes museoan, bi artisten lan komunari buruz; Barbara Hammerren Lover Other dokumentalak ere gai bera du ardatz.

Nantesko hiriak -bertakoa zen Moore- lan artistiko komun hori nabarmendu izan du.[8]

2018an, Parisko Kontseiluak erabaki zuen “Allée Claude - Cahun-Marcel-Moore” izena jartzea Parisko seigarren barrutiko korridoreari, Notre-Dame des Champs kaletik gertu, non bizi baitziren Claude eta Marcel Parisen[9] zirenean.

2022an, Rotterdameko proposatutako Claude Cahun, Under the Skin erakusketak leku zabala eskaini zion elkarbizitzan bi artistek elkarrekin egin zuten obrari.[10]

Erreferentziak aldatu

  1. Date du décès : février et non janvier. Cf. inscription sur la pierre tombale (Fichier:Chînm'tchiéthe Saint Brélade Jèrri Schwob Malherbe Claude Cahun.jpg).
  2. Dépendant de l'université de Rennes.
  3. Nantes44000 47.21636200 -1.56846595, Adresse : Où ? Lycée gabriel Guist'hau 3 rue Marie Anne du Boccage. Écrire avec Marcel Moore, après Claude Cahun en 2020 - Journées du Patrimoine 2021. .
  4. Christine Bernard (Coordination) Veronique Lamendour (Réalisation). (12 juin 2021). Série « Claude Cahun et Marcel Moore : une résistance surréaliste » Épisode 1/2 : Le soldat sans nom. .
  5. Christine Bernard (Coordination) Veronique Lamendour (Réalisation). (13 juin 2021). Série « Claude Cahun et Marcel Moore : une résistance surréaliste » Épisode 2/2 : L'incroyable vérité. .
  6. Claude Cahun, Collection HighLights, Jersey Heritage. .
  7. Oberhuber, Andrea. (2004). «Aimer, s’aimer à s’y perdre? Les jeux spéculaires de Cahun-Moore» Intermédialités : histoire et théorie des arts, des lettres et des techniques / Intermediality: History and Theory of the Arts, Literature and Technologies (4): 87–114.  doi:10.7202/1005478ar. ISSN 1705-8546..
  8. Patrimonia, Site Nantes. Claude Cahun et Marcel Moore. .
  9. Délibération du Conseil de Paris. .
  10. Claude Cahun - Kunsthal. .

Iturriak aldatu

  • Erregistro zibila (archives municipales de Nantes):
    • Suzanne Alberte Eugénie Malherberen jaiotza-agiria: Nantes, 1892, 5. kantoia, uztailaren 21a, 29. ikuspegia (bi egun lehenago jaioa)
    • Lucy Renée Mathilde Schwoben jaiotza-agiria: Nantes, 1894, 5. kantoia, urriaren 26a, 39. ikuspegia (aurreko egunean jaioa)

Bibliografia aldatu

  • Louise Downie, Don't kiss me. The art of Claude Cahun & Marcel Moore, Aperture, New-York, 2006 ISBN 1597110256
  • Tirza True Latimer, Women Together/Women Apart: Portraits of Lesbian Paris, Rutgers University Press, New Brunswick (NJ), 2005 ISBN 0813535956
  • François Leperlier, Claude Cahun: l'exotisme intérieur, Fayard, Paris, 2006

Kanpo estekak aldatu