TemucoTxilekoAraucanía eskualdean kokatua dagoen komuna eta hiri bat da, Cautin ibaiaren ertzean. Cautín probintziako hiriburua da. Apezpikutegia da. Nekazaritza (garia, oloa) eta industria (papergintza, zapatagintza, zurgintza, kimika industria) gunea. 1881. urtean eraikitako gotorleku baten inguruan sortu zen hiria. 1908. urtean sute batek hiriko alde handi bat suntsitu zuen.