Soufiane El Bakkali (arabieraz: سفيان البقالي‎‎; Fez, 1996ko urtarrilaren 7a) atleta marokoarra da. Tokio 2020ko eta Paris 2024ko Olinpiar Jokoetan txapelduna izan zen.

Soufiane El Bakkali

(2016)
Bizitza
JaiotzaFez1996ko urtarrilaren 7a (28 urte)
Herrialdea Maroko
Hezkuntza
Hizkuntzakmarokoar arabiera
Jarduerak
Jarduerakdistantzia erdiko korrikalaria, oztopolaria eta lasterkaria
Atletismoa
Kirol diziplinak 3000 metres steeplechase (en) Itzuli
3.000 metroko lasterketa
1.500 metroko lasterketa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Pisua62 kilogramo
Altuera191 zentimetro
Jasotako sariak

Facebook: Elbakkaliii Instagram: soufianeelbakkaliofficiel IAAF: 14590424 Olympic.org: soufiane-elbakkali Edit the value on Wikidata

Kirol ibilbidea

aldatu

2014an hasi zen lehiatzen eta Munduko gazte mailako txapelketan laugarren egin zuen 3.000 metroko oztopo lasterketan. 2015ean krosean ere aritu zen eta gazte mailako munduko txapelketa jokatu zuen, baina 7. egin zuen. Ordutik aurrera 3.000 metro oztopotan espezializatu da.

2016an Rioko Olinpiar Jokoetan bere marka hobetu bazuen ere 4. postuan sailkatu zen[1]. 2017an Munduko txapelketan zilarrezko domina eskuratu zuen eta 2018an Mediterraneoko Jokoetan nagusi izan zen. 2019an Afrikako eta Munduko txapelketatan brontzea eskuratu zuen.

2020ko Olinpiar Jokoetan urrezko domina lortu zuen. 1987. urtetik aurreneko atleta ez keniarra da proba honetan irabazten duena, hala Olinpiar Jokoetan nola Munduko txapelketan[2].

2022 eta 2023an munduko txapelduna izan ondoren 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan berriz ere urrezko domina eskuratu zuen.

Palmaresa

aldatu

Txapelketak

aldatu
Udako Olinpiar Jokoak
Txapelketa Domina Kategoria Marka
  Rio 2016 4.a 3.000m oztopoak 8:14.49
  Tokio 2020   3.000m oztopoak 8:08.90
  Paris 2024   3.000m oztopoak 8:06.05
Munduko txapelketak
Txapelketa Domina Kategoria Marka
  Londres 2017   3.000m oztopoak 8:14.49
  Doha 2019   3.000m oztopoak 8:03.76
  Eugene 2022   3.000m oztopoak 8:25.13
  Budapest 2023   3.000m oztopoak 8:03.53
Afrikako txapelketak
Txapelketa Domina Kategoria Marka
  Asaba 2018   3.000m oztopoak 8:28.01

Markak

aldatu
  • 3.000 metro oztopoak – 7:56.68 (Rabat 2023)
  • 2.000 metro oztopoak - 5:14.06 (Zagreb 2022) - Afrikako errekorra
  • 1500 metro - 3:31.95 (Doha 2021)
  • 3000 metro – 7:33.87 (Doha 2023)
  • 5000 metro – 13:47.76 (Rabat 2014)

Erreferentziak

aldatu
  1. «El oro olímpico es el fruto de muchos años de trabajo (Soufiane El Bakkali) | MapNews» www.mapnews.ma (Noiz kontsultatua: 2021-08-03).
  2. (Gaztelaniaz) 20minutos. «El Bakkali rompe la hegemonía de Kenia en los 3.000m obstáculos 37 años y 10 Juegos Olímpicos después» www.20minutos.es - Últimas Noticias (Noiz kontsultatua: 2021-08-03).