Sofía Casanova
Sofía Guadalupe Pérez Casanova de Lutosławski (Almeiras, Culleredo, 1861eko irailaren 30a – Poznań, Polonia, 1958eko urtarrilaren 16a) galiziar kazetaria, korrespontsala eta idazlea izan zen, baita poeta ere.
Sofía Casanova | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Sofía Guadalupe Pérez y Casanova |
Jaiotza | Coruña, 1861eko irailaren 30a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Poznań, 1958ko urtarrilaren 16a (96 urte) |
Hobiratze lekua | Jean-Marie Vianney cemetery in Poznań (en) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Wincenty Lutosławski (mul) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, idazlea, aktorea eta poeta |
Jasotako sariak | |
Kidetza | Real Academia Galega Real Academia Galega |
Genero artistikoa | olerkigintza kronika |
Sofía atzerriko herri bateko korrespontsal iraunkor bihurtu zen lehen espainiarra izan zen. A Coruñako kazetari honek Trotski elkarrizketatu zuen eta frontetik kronikak bidali zituen Lehenengo Mundu Gerran.
Sofíaren aita, Vicente Pérez Eguía, haren emakumea eta hiru seme-alabak uzten ditu Sofia oso txikia zenean, eta baliabide eskasekin geratzen dira. San Julián Almeirasen Pazo del Hombren bere haurtzaroa pasatzen du eta bere ikasketak hasten ditu Doña Concha ikastetxean. Hamabi urterekin bere amarekin, anai-arrebekin eta ama-aitona-amonekin Madrilera aldatu zen, non bere ikasketak amaitu zituen hiriburuaren kontserbatorioan.
Haren lehenengo poemak Faro de Vigo egunkarian argitaratu ziren 15 urte zituenean. Egunkarira ez zituen hark bidaltzen, bere ama baizik, Sofiaren logelan gordeta aurkitu ostean. Sofíak poesiarako duen trebetasuna aldian-aldian joaten den literatura-zirkulu hautatuenetan aitortzen da.
1885ean Alfonso XII.ak bere lana Poesías finantzatzen lagundu zuen eta 1913an Benito Pérez Galdósek bere lehenengo antzerki lana, La madeja, aurkeztu zuen Teatro Españolen.
Biografia
aldatu1887an Wincenty Lutosławski filosofo poloniarrarekin ezkondu zen eta horrek bere bizitza aldatu zuen. Sofiak bere senarrarekin zeregin akademiko desberdinak egiten zituelako Europako Ekialdeko herrietan, Varsovian, Londresen, Kazanen edo Moskun bezalako hirietan bizi izan zen.
1894an, hiru alaba zituela, haren lehen nobela argitaratu zuen: El doctor Wolski. Honen ostean, Polonian eta Errusian egiten den bizitzari buruzko ipuin eta iritzi-artikuluak egin zituen, Revista Gallega, Galicia moderna, España Artística eta Revista contemporánea egunkarietan agertu zirenak. 1895ean, bere alaba baten heriotza goiztiarra eragin zuen Lutoslawsky senar-emaztea urte batzuetan zehar Galiziara bizitzera joatea, non bere laugarren eta azken alaba jaioko zen. 1899an, Sofia haren alabekin Krakoviara bueltatzen da. Han, literaturan eta kazetaritzan inplikatzen da. 1907an, Madrilera itzultzen da eta herrialdean gehien nabarmendutako prentsan kolaboratzaile gisa lan egiten du (El Liberal, El Imparcial, La Tribuna eta Prometeo). Gainera, 1907an, Exóticas deitutako artikulu-multzo bat argitaratzen du.
Poloniara bidaiatzen du maiz. Bidaia horietako batean, 1914ko uztailean, Lehen Mundu Gerra hasi zen. ABC egunkariari idatzitako gutun batean bere herrikideak alemaniarrenganako miresmena justifikatuta ez dagoela justifikatuta konbentzitzen saiatu eta ondoren berriemaile bihurtzeko proposamena egiten diote.
Ospitalean lan egiten du Errusiara ihes egin arte non Iraultzaren lekukoa izango denda, berriz ere bere idazlanetan partekatzen duelarik.
Uztailaren 3ko matxinada herrikoian Sofiak ustekabeko kolpe bat jasotzen du begitan kale tiroketatik ihes egiten. Istripu horren ondorioak kaltegarriak izan ziren idazlearentzat; izan ere, zaindu behar izan zuen arren, ez du berriro ondo ikusiko. Hala eta guztiz ere, etengabe idazten du.
1918an Poloniak independentzia lortu zuen eta Sofia itzul daiteke. 1919an Espainiara itzuli zen eta omendu ugari zituen heroina bezala hartu zuten.
1920 eta 1930 artean sei aldiz itzuli zen Espainiara. Laurehun artikulu eta lau liburu baino gehiago idazten ditu. 1925ean bere izena Literaturako Nobel sarirako hautagai espainiarren artean aipatzen da. Urte berean Alfontso XIII.aren Ongintzako Ordena Zibileko Gurutze Handia jaso zuen, Gurutze Gorriarekin Mundu Gerran izan zuen lankidetzagatik.
1931n Espainiako Bigarren Errepublikaren aldarrikapenaren lekuko da. ABC egunkariaren itxierarekin, lana galduko du hilabete batzuetan. Hori dela eta, errepublikanoei gorroto die, eta sentimendu hori areagotu egiten da 1936an egunkariarekin izan zuen lankidetzaren azken artikuluetako bat idatzi zuen arte: Mirando a Rusia. Espainiako Gerra Zibila bizi du Varsoviatik, eta handik, ABC atzemanda, gutunak eta kronikak mugitzen ditu bando nazionalaren defentsan.
1958ko urtarrilaren 16an hil zen. Ia itsu zegoen arren, ilobek lagunduta idazten jarraitzen zuen, eta horiei diktatu zizkien bere azken bizipenak. Ez zuen beterik ikusi Espainian bere egunak amaitzeko zuen nahia.