Culleredo
Culleredo A Coruñako probintziako udalerria da, 2004an 24.640 biztanle zituena eta A Coruñako eskualdean kokatua dagoena. 11 parrokia ditu eta udalerriaren hiriburua Tarrion kokatuta dago. Culleredon dago Coruñako aireportua.
Culleredo | |||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Espainiako udalerria | |||||||||
![]() | |||||||||
| |||||||||
Administrazioa | |||||||||
Estatu burujabe | ![]() | ||||||||
Autonomia | ![]() | ||||||||
Probintzia | Coruñako probintzia | ||||||||
Alkatea | Julio Sacristan de Diego (en) ![]() | ||||||||
Izen ofiziala | Culleredo | ||||||||
Posta kodea | 15189 | ||||||||
INEk ezarritako kodea | 15031 | ||||||||
Herriburua | Culleredo | ||||||||
Geografia | |||||||||
Koordenatuak | 43°16′40″N 8°24′43″W / 43.2777°N 8.4119°W43°16′40″N 8°24′43″W / 43.2777°N 8.4119°W | ||||||||
![]() | |||||||||
Azalera | 63 km² | ||||||||
Altuera | 570 m | ||||||||
Mugakideak | Coruña, Arteixo, A Laracha, Cerceda, Carral, Cambre eta Oleiros | ||||||||
Demografia | |||||||||
Biztanleria | 30.758 (2021)![]() | ||||||||
| |||||||||
Dentsitatea | 488,22 bizt/km² | ||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 | ||||||||
Matrikula | C | ||||||||
culleredo.org |
Inguru naturalaAldatu
Culleredo A Coruñako hiriarekin egiten du muga iparraldean, eta Burgoko itsasadarretik zehar, hegoaldean Cercedako udalerriarekin, ekialdean Oleiros, Cambre eta Carralekin, eta mendebaldean Arteixo eta Laracharekin. Bestalde, A Coruñaren ondoan kokaturik dagoenez, herriko biztanle gehienak bertan egiten dute lan, beraz eragin zuzena dauka hiri horrek Culleredoko herriaren garapenean.
A-9 autobideak iparraldetik hegoaldera zeharkatzen du Culleredo. Beste errepide garrantzitsu bat N-550 errepidea da A Coruña eta Santiago e Tui bitartean. Trenbide garraioari dagokionez bestalde, A Coruña, Santiago eta Vigo elkartzen dituen trenbideak geltokia dauka Breguan.
ParrokiakAldatu
Culleredoko udalerria honako parrokiek osatzen dute, Almeiras (San Xián), O Burgo (Santiago), Castelo (Santiago), Celas (Santa María), Culleredo (Santo Estevo), Ledoño (San Pedro), Orro (San Salvador), Rutis (Santa María), Sésamo (San Martiño), Sueiro (Santo Estevo) eta Veiga (San Silvestre).
O Portazgo, Fonteculler eta O Burgo A Coruñako hiriari erabat loturiko auzoak dira gaur egun.
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
- (Galizieraz) Culleredoko udalerriaren webgune ofiziala.