Sion (mendia)
- Artikulu hau Jerusalemgo mendiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Sion».
Sion[1] —Sion mendia bezala ere ezaguna— (hebreeraz הר צִיּוֹן, Har Zijon transliteratua; arabieraz: جبل صهيون, Jabel Sahyoun) Jerusalemeko muino baten izena da, Jerusalemgo Hiri Zaharretik kanpo dagoena. Sion hitza, antzinateko garaietatik, Jerusalemeko hiri osoari eta Israelgo Lurraldeari osorik erreferentzia egiteko erabili den sinekdoke bat da.
Sion | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 765 m |
Mota | muino |
Geografia | |
Koordenatuak | 31°46′18″N 35°13′43″E / 31.7717°N 35.2286°E |
Mendikatea | Jerusalem hills (en) |
Estatu burujabe | Palestina |
Mendeko lurralde | Zisjordania |
Palestina Estatuko lurralde-antolaketa | Jerusalemgo Gobernazioa |
Hiria | Jerusalem |
Sion mendiko toki azpimarragarriak, David erregearen hilobia, Zenakuloa, non, tradizioaren arabera, Azken Afaria ospatu zen, eta Holokaustoaren Kamera (Martef Hashoah). Yad Vashemaren aitzindaria ere, Sionen dago. Beste interesgune batzuk, Oskar Schindler lurperatuta dagoen hilerri kristaua da.
Sionera daroan errepide bihurgunetsua, Aita Santuaren Errepidea (Derej Ha'apifyor) bezala ezagutzen da, 1964an, Paulo VI.a aita santuak Jerusalemera egin zuen bisita historikoaren omenez asfaltatua izan zelako. 1948tik 1967 arte, lerro estu hau, Israel eta Jordaniaren artean zegoen inoren lurraldea bezala izendatua izan zen.