Jerusalemgo Gobernazioa

Jerusalem ekialdea hartzen duen Palestinako estatuaren gobernazioa, Israelek Zisjordanian erantsia

Jerusalemgo Gobernazioa (arabieraz: محافظة القدس‎Muḥāfaẓat al-Quds; hebreeraz: נפת אל-קודס‎) Palestinako Estatuko hamasei gobernazioetako bat da (arabieraz Muhafazah). Zisjordaniaren erdialdean dago.[1]

Jerusalemgo Gobernazioa
 Palestina
Administrazioa
Izen ofizialaمحافظة القدس
Estatu burujabe Palestina
Mendeko lurraldeZisjordania
ISO 3166-2PS-JEM
HiriburuaEkialdeko Jerusalem
GobernuburuaAdnan Ghaith (en) Itzuli
Geografia
Koordenatuak31°48′N 35°18′E / 31.8°N 35.3°E / 31.8; 35.3
Azalera[convert: invalid number] km²
MugakideakBetleemgo Gobernazioa, Jerikoko gobernazioa, Ramala eta Al Birehko Gobernazioa eta Mendebaldeko Jerusalem
Punturik altuenaHar Gilo (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria600.000 (2007)
DentsitateaAdierazpen errorea: Ustekabeko < eragilea bizt/km²
Hizkuntza ofizialaarabiera
Ordu eremuaUTC+02:00 eta UTC+03:00

Jerusalem ekialdea hartzen duen Palestinako estatuaren gobernazioa, Israelek Zisjordanian erantsia dago.Palestinako Aginte Nazionalak bere hiriburua Ekialdeko Jerusalem izatea aldarrikatzen du (70 km²koa eta Israelek 1967tik okupatua).

Ezaugarriak

aldatu

Probintziaren azalera osoa 331,6 km²koa da.

Palestinako Estatistika Bulego Nagusiaren arabera, 2005ean 429 500 biztanle zituen probintziak, eta Palestinan bizi diren biztanle arabiarren % 10,5 ziren.

Politika

aldatu

Ekialdeko Jerusalem Israelgo Estatuaren kontrol administratibo eta militarraren pean dago. Israelek 1967an erantsi zuen Sei Eguneko Gerran. Mugimendu hori ez du munduko ezein herrialdek onartu, eta Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren 478. ebazpenak gaitzetsi zuen. Ebazpen horrek «nazioarteko zuzenbidearen urraketa» eta «Ekialde Hurbilean bake osoa, bidezkoa eta iraunkorra lortzeko oztopo larria» zela adierazten zuen.[2]

Palestinako egoiliarrek posta bidez bozkatzen dute Palestinako Aginte Nazionaleko hauteskundeetan.

2006ko Palestinako Kontseilu Legegilerako hauteskundeetan, Hamasek 4 eserleku irabazi zituen, eta Fatahko hautagaiek kristauentzat gordetako beste bi eserlekuak irabazi zituzten. Fatahren hautagaiak Imil Jarjoui eta Ivivian Sabella izan ziren.[3]

Lekuak

aldatu

Hiriak

aldatu

Udalerriak

aldatu
  • Biddu
  • Beit 'Anan
  • Bir Nabala
  • Hizma
  • Kafr Aqab
  • Qatanna

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu