Sidon
Sidon[1][2] (arabieraz: صيدا, Ṣaydā; fenizieraz: , Ṣydwn; antzinako grezieraz: Σιδών; latinez: Sidon; hebreeraz: צידון, Ṣīḏōn; turkieraz: Sayda) Libanoko hirugarren hiririk nagusiena da. Antzinako Feniziako hiria zen, Mediterraneo itsasoaren ertzean.
Sidon صيدا | |
---|---|
hiria | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Libano |
Eskualdea | Hegoaldeko eskualdea |
Izen ofiziala | صيدا |
Jatorrizko izena | صيدا |
Geografia | |
Koordenatuak | 33°33′38″N 35°22′33″E / 33.5606°N 35.3758°E |
Azalera | 7 km² |
Demografia | |
Biztanleria | 200.000 163.554 (2022) Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" () |
Metropolia | 266.000 |
Dentsitatea | 0 bizt/km² |
Informazio gehigarria | |
Ordu eremua | Ekialdeko Europako Ordua |
Hiri senidetuak | Konstantza, Sofia eta Sotxi |
1900ean 10.000 biztanle inguruko hiria bazen ere, 2000. urtean 200.000 inguru zituen, gehienak musulman suniak. Hiritik gertu, garia eta barazkiak lantzen dira, eta fruta ekoizten da. Antzinako portua ontzi txikiek erabiltzen dute. Hirian findegi bat dago.
Historia
aldatuK.a. 2000. urtean Ekialdeko Mediterraneoko porturik garrantzitsuena izan zen, itsasoko herriek suntsitu zuten arte (K.a. 1200 inguru). Harrezkero, Tirok beretu zuen itsasoko nagusitasuna. Asurbanirpal II.aren denboretatik Asiriaren mende izan zen; nagusien aurka matxinaturik, K.a. 678an Asaradonek desegin zuen. Akemenestarrekin Feniziako satrapiako hiriburua izan zen, harik eta Artaxerxes II.aren erregealdian matxinatu ziren arte; K.a. 344an hark su eman zion hiriari. Helenismoaren garaian eta erromatarren denboran indarberritu zen. 637an arabiarren esku geratu zen, eta XII. mendean hartaz jabetzearren gogor borrokatu ziren gurutzatuak eta Saladinoren gudarosteak. Gurutzatuek XIII. mendearen amaieran alde egin zuten handik. XVII. mendean, Fakhredin drusoen emirrarekin, hiria berriro bizkortu zen.
Herri eta hiri senidetuak
aldatuErreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.