Sexualitatea taoismoan

Antzinako Txinan sexua gizakiaren oinarrizko behartzat eta naturarekiko interakzio kosmikotzat hartzen zen. Osasuna hobetzeko eta plazera areagotzeko erabiltzen zuten txinatarrek, “bizitza elikagarriaren arteetan” edo Yangshengan gomendatutako sexu-garapeneko teknikak sortuz. Txinako Medikuntza Tradizionalean budismoak, konfuzionismoak eta taoismoak eragina izan zuten, eta azken hau izan zen garrantzitsuena. Energia kontserbatzeko eta gizakiak bere ingurunearekin harreman harmoniatsua izateko interesa zuten taoistek. Hauek hainbat modu aztertu zituzten Tao eta sexualitatea elkarrekin lotzeko. Metodo baliotsua zen osasuna, bizitza eta errealizazio espirituala lortzeko, eta errespetuz praktikatzen zen, sendagai gisa hartzen baitzen. Sexu-ekintzan Energia sexualarekin (Ching Qi) elkarreragiten dela da estimazio horren arrazoia ; Qi mota oso ahaltsua da, eta esperman eta obarioetan gordetzen da. Sexu-praktika taoista honetan emakumeek beren sexu-jariakinak xurgatzen dituzte berriro, eta gizonek eiakulazioa ekiditen dute, energia hori gorde eta aipatutako onura guztiak lortzeko.[1]

Txinatar margolan bat.

Praktika sexual taoistak (literalki, "Logelako arte txinatarra" esan nahi duena) antzinako Txinan garatutako praktika zaharrak dira, literarioki "energiaren batasuna" edo "esentzien batasuna" eran aipatzen direnak. Praktikanteek, arte sexualen teknika jakin batzuk erabiliz, osasun ona eta bizitza luzeagoa izan zezaketela uste zuten.

Historia aldatu

Dinastia garaian, sekta taoista batzuek, ariketa izpiritualen moduko harreman sexualak zituzten, "energia batasuna" deituak. Bizirik iraun duten lehen testuak Mawangdui hilobietan daudenak dira. Garai horretan taoismoa filosofia bezala erabat garatu ez zen arren, testu hauek, Tang dinastiako testu berantiarragoekin antzekotasun nabarmenak dituzte.  Beharbada, arte sexualek mugarri bat lortu zuten Han dinastiaren amaieraren eta Tang dinastiaren amaieraren artean. K.a. 1000. urtearen ondoren, puritanismo konfuziarra gero eta indartsuago bihurtzen hasi zen, eta, beraz, Qing dinastiaren agerpenean, sexua gai tabu bat zen bizitza publikoan. Konfuziarren doktrinak argudiatzen zuenez, bi mila urte lehenagotik zegoen sexuen arteko banaketa gizarte jardueretan, eta honek arte sexualak baztertu zituen. Sexua inguratzen zuen tabuaren ondorioz, zentsura handia egon zen Qing dinastiako literaturan, eta arte sexualak bizitza publikotik desagertu ziren. Honen ondorioz, testu batzuk Japonian bakarrik biziraun zuten, eta intelektual askok ez zuten jakin Txina goiztiarrean horrelako sexu kontzeptu ezberdin bat egon zenik.

Antzinaroko eta Erdi Arko praktikak aldatu

"Qi" (气), bizi indarra; eta "jing" (精), bizi esentzia aldatu

Pentsamendu taoistaren sistema osoaren oinarrian dago "Qi" delakoa, existitzen den guztiaren parte dena. Medikuntza tradizional txinatarraren arabera, "Qi" giza gorputzean dagoen beste substantzia energetiko batekin lotuta dago, "Jing" moduan ezagutzen dena, eta hau guztia xahutu ondoren, gorputza hil egiten da. Pentsamendu korronte honek "Jing"a modu askotan gal daitekeela, baina batez ere gorputzeko jariakinen galeraren bidez galtzen dela dio. Horregatik erabiltzen zituzten taoistek beren gorputzeko jariakinak ahalik eta gehien suspertzeko, areagotzeko eta kontserbatzeko praktikak. Jing gehiena zuen jariakina semena zen. Beraz, pentsamendu taoistak uste du komenigarria dela eiakulazioaren maiztasuna murriztea, edo, are gehiago, erabat saihestea, "Bizi-esentzia" kontserbatzeko.

Eiakulazioaren kontrol maskulinoa aldatu

Praktikante taoista askok eiakulazio-fluidoen galera bizi-indarraren galerarekin lotzen zuten: gehiegizko jariakin-galerak zahartze goiztiarra, gaixotasunak eta neke orokorra eragiten zituztela zioten. Taoista batzuek diote inoiz ez litzakeela eiakulatu behar; beste batzuek, berriz, berariazko formula bat ematen zuten, osasuna zaintzeko eiakulazio kopuru maximoa zehazteko.

Ideia orokorra jariakinen galera ahalik eta gehien mugatzea zen nahi zen sexu-jardunaren mailan. Praktika sexual horiek mendeetan zehar transmititu ahala, zenbait medikuk garrantzi gutxiago eman zioten eiakulazioa mugatzeari. Hala ere, semenaren atxikipena sexu-praktika taoistaren funtsezko printzipioetako bat zen.

Bi metodo daude taoistek agindutako eiakulazioa kontrolatzeko. Eiakulazioa saihesteko, gizonak zakila estimulatzeari utz diezaioke orgasmoa baino lehen. Metodo hori Joseph Needham (1900-1995) historialari britainiarrak proposatu zuen. Bigarren metodo bat zakilaren oinarrian presioa aplikatzea da. Teknika horrek eiakulazio atzerakoia eragiten du, non taoistek uste dute Jinga burura doala eta «garuna elikatzen» duela.

"Jing" (精)-aren kontzeptua aldatu

"Esentzien batasunaren" beste kontzeptu garrantzitsu bat zen gizon baten eta emakume baten batasunak "Jing" bat sortzea ekarriko zuela, energia sexual mota bat. Ekintza sexualaren unean, "Jing" a sortuko litzateke, eta gizonak "Jing" horren zati bat "Qi" bihur lezake, bere bizi-indarra berrezartzeko. Ahalik eta sexu gehien izanda, gizonek gero eta "Jing" gehiago eraldatzeko aukera izango lukete, eta, ondorioz, osasunerako onura asko lortuko lituzkete.

 
Yin eta Yan

"Yin" (阴) eta "Yang" (阳)-aren kontzeptua aldatu

Yin eta yang kontzeptua garrantzitsua da taoismoan, eta, beraz, sexuan ere garrantzi berezia du. "Yang" -a maskulinoa da, eta "Yin" a, berriz, femeninoa. Gizona eta emakumea Zeruaren eta Lurraren baliokideak ziren, baina deskonektatuak. Beraz, Zerua eta Lurra betierekoak diren bitartean, gizona eta emakumea bizitza hilgarriaren menpe daude. "Yin" eta "Yang" -en arteko elkarrekintza bakoitzak garrantzia zuen. Ikuskera horren ondorioz, sexu-ekintzako jarrera eta jarduera bakoitzak esanahia zuen. Testu taoistek gaixotasunak sendatzeko edo prebenitzeko balioko luketen jarrera sexual berezi asko deskribatzen dituzte.

Emakumearen eginkizuna aldatu

Taoisten ustez, sexuak ez zuen soilik gizonaren gustukoa izan behar. Emakumea ere estimulatu eta ase egin behar zen, sexu-ekintzaz baliatzeko. Sexu-ekintza bi aldeek nahi izanez gero bakarrik gertatu beharko litzateke. Sexua horrela eginez, emakumeak "Jing" gehiago sortuko lituzke, eta gizonari errazagoa izango litzaioke "Jing" a xurgatzea bere "Qi" propioa handitzeko. Emakumeei ere leku nabarmena ematen zitzaien Ishinpōan, tutorea emakumea izanik. Koitoaren ondoren sexu-indarra ez galtzea zen emakumeek indar handia zutela uste zen arrazoietako bat. Emakumeak bizia emateko ahalmena zuen, eta ez zuen arduratu behar eiakulazioaz edo aldi errefraktarioaz.

Emakumeei, askotan, sexu-praktikan gutxiagotasun-jarrera eman zitzaien. Testu askok sexua ikuspuntu maskulinotik lantzen dute, sexuak emakumeei nola mesede egin liezaiekeen eztabaidatzea saihestuz. Gizonak emakume bakar batengana ez mugatzera bultzatzen zituzten, seme-alabarik izan ez zuten emakume ederrekin bakarrik sexu harremanak izatea gomendatuz. Gizonak emakumeari sexualki atsegin eman behar bazion ere, emakumeak helburu bakarra izaten jarraitzen zuen. Ming dinastiaren ondorengo testu sexualetan, emakumeei buruzko erreferentziek, giza aurpegiaren zantzu guztiak galdu zituzten, eta "bestea", "Arragoa" edo "sukaldaritza" bezala adierazten ziren, bizitasuna lantzeko. Emakumeari atsegin ematearen garrantzia ere murriztu egin zen ondorengo testuetan.

Emakumeak ere gizonen bizitza-luzera handitzeko bitarteko gisa hartu ziren. Antzinako testu asko, gizon batek bere bizitza zabaltzeko sexua nola erabil zezakeen azaltzen aritu ziren. Hala ere, bizitza luzeagoa izateko, emakumearen bizi-energiak xurgatu behar ziren ("Jing" eta "Qi"). Taoista batzuek "lapurretaren eta indartzearen borroka" deitzen zioten sexu-ekintzari. Metodo sexual hauek, metodo militar taoistekin korrelazioan egon zitezkeen: etsaiaren ateak zuzenean eraso beharrean, guduaren estrategia eta etsaiaren erresistentzia ahulduko zuen maniobra fin batzuetan zetzan.

Denbora eta lekua aldatu

Logelaren Osasunerako Onurak ("Fangzhong buyi") testuan, une jakin batzuk koitorako beste batzuk baino hobeak zirela adierazten da. Pertsona batek ez luke sexu-harremanik izan behar ilargi beteetan edo geletan, ezta haize bortitzak, euria, lainoa, hotza edo beroa, trumoiak, tximistak, zeru eta lurraren gaineko iluntasuna, eguzki edo ilargi eklipseak, ostadarra eta lurrikarak izango liratekeen egunetan ere. Garai hauetan sexu-harremanak izateak gizon baten izpiritua kaltetuko luke eta emakumeak gaixotu egingo lirateke. Garai hauetan sortutako haurrak eroak, ergelak, gaiztoak edo inozoak izango lirateke; mutuak, gorrak, herrenak edo itsuak, erruki gabeak eta bortitzak.

Garrantzitsua zen, halaber, koitorako egun egokia aukeratzea, pertsona batek seme-alabak izan nahi bazituen. Emakume baten hilerokoaren ondoren, lehen, hirugarren eta bosgarren egunak ziren onenak. Egun hauetan gizonak gauerdia jo ondoren eiakulatzen bazuen, haurra ziurrenik gizonezkoa izango zen. Neskato bat nahi izanez gero, gizonak eiakulatu egin beharko luke emakumeak denboraldia amaitu eta bigarren, laugarren edo seigarren egunean. Sexu-ekintzaren lekua ere garrantzitsua zen. Maitaleek saihestu egin beharko lukete eguzkiaren, ilargiaren edo izar baten distira, tenpluen barnealdea, tenplu, putzu eta komunen hurbiltasuna, berogailuak, eta hilobi edo hilkutxen hurbiltasuna. Arau horiei jarraituz, familiaren ondorengoak onak, jakintsuak eta bertutetsuak izango zirela suposatzen zen. Aitzitik, aginduak betetzen ez baziren, ondorengoak gaiztoak izango ziren, eta azkenean familia iraungi egingo zen.

Luzarotasuna eta hilezkortasuna aldatu

Ming dinastiako sekta taoista batzuek, gizakiek, bizitza luzea lor zezaketen modu bat, birjinekin harreman sexualak izatea zela uste zuten, bereziki birjina gazteak. Sexu-liburu taoistak, hala nola Hsuan Wei Hshin ("Sexu-tekniken misterio eta sotiltasunen irudi mentalak") eta San Feng Tan Cheueh ("alkimia fisiologikoko Zhang Sanfengen jarraibideak"), Zhao Liangpik eta Zhang Sanfengek idatziak, hurrenez hurren (Zhang Sanfengekin nahastu behar ez dena). Zhao Liangpik ondorioztatu zuen ding ideala 14 urte baino gutxiagoko birjina premenartikoa zela eta 18 urtetik gorako emakumeak saihestu egin beharko liratekeela. Eta kategoriarik altuena 14 urteko birjina premenarkikoei zegokien. [2]

Ge Hong laugarren mendeko kimikari taoistaren arabera, hilezkortasuna bilatzen dutenek funtsezko elementu absolutuak hobetu behar dituzte. Hau, "Jing" -a bildu, "Qi" -a zirkularazi eta botika handia kontsumitzean datza. Sexu-arteek garrantzi berezia dute lehen aginduagatik," Jing "-a gordetzea, neurri batean, "Jing" a aurrezteak hau garunera bidaltzea suposatzen zuelako. "Jing" -a garunera bidaltzeko, gizonak ez zuen eiakulaziorik egin behar sexu-ekintzan. Taoistetako batzuen arabera, hori egiten bazen, "Jing"ak bizkarrezurrean bidaiatuko zuen eta garuna elikatuko zuen, gorputza ahultzen utzi beharrean. Hala ere, Ge Hongek zioen erokeria dela pentsatzea arte sexualen gauzatze soila aski dela hilezkortasunera iristeko, eta arte sexualei buruzko mito zahar batzuk gaizki ulertu eta gehiegikeriaz ulertu zirela. Izan ere, arte sexualak alkimiarekin batera praktikatu behar ziren bizitza luzeagoa lortzeko. Era berean, Ge Hongek ohartarazi zuen praktika horiek arriskutsuak izan zitezkeela behar ez bezala egiten baziren.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) «Sikhism: beliefs about love and sex» AHCAF (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).
  2. (Gaztelaniaz) Toro, María Paula Córdoba; Macías, Mauricio Ángel; Pedroza, Manuel Esteban Mercado. (2018-04-01). «La sexualidad: desde el taoísmo a la medicina china» Revista Internacional de Acupuntura 12 (2): 62–67.  doi:10.1016/j.acu.2018.07.001. ISSN 1887-8369. (Noiz kontsultatua: 2020-05-27).

Kanpo estekak aldatu