Sèvresko Ituna

Sevresko ituna» orritik birbideratua)

Sèvresko Ituna Otomandar Inperioaren eta Lehen Mundu Gerrako aliatuen arteko ituna izan zen (Errusiak eta Estatu Batuek ez zuten parte hartu)

Sèvresko Ituna
Irudia
Motabake itun
multilateral treaty (en) Itzuli
Honen izena daramaSèvres
Data1920ko abuztuaren 10a
KokalekuSèvres
HerrialdeaFrantzia
Parte-hartzaileak
Lanaren edo izenaren hizkuntzafrantses
KausaParisko Bake Biltzarra

Sèvresen (Frantzia) izenpetu zen 1920ko abuztuaren 10ean. Itunaren arabera, Otomandar inperioak bere lehengo jabetza gehienak galdu zituen eta eremua Konstantinoplara eta Anatoliaren zati batera murriztu zuen. Ekialdean, kurduentzako estatu autonomoa eratzekoa zen (Kurdistan) eta zenbait eremu Armeniaren esku geratzen ziren (Armeniako Errepublika Autonomoa, Errusiatik 1918an banandua), eta hala, Armenia Handia sortu zen. Greziak Ekialdeko Trazia, Imbros, Tenedos eta Esmirnako eskualdea bereganatu zuen. Egiptoko, Al-Hijazeko eta Yemeneneko banaketa onartu zen; Mosul, Palestina eta Transjordania britaniar administraziopean geratu ziren; Siria, Libano eta Hatay (Alexandreta) frantses administraziopean geratu ziren, gehi eragin eremu bat Zilizian; Zipre, jadanik britainarrek administratua, britainiarren esku geratu zen eta italiarrentzat Kastellorizo uhartea eta Antalya eskualdean eragin zonalde bat. Itsasarteen nabigazioa librea egitea erabaki zen eta nazioarteko batzorde batek kontrolatu behar zuen.

Sultanak eta gobernu otomandarrak ituna onartu zuten baina horren kontra nazionalistak altxatu ziren, Mustafa Kemal Atatürk buru zutela. Boterea bereganatu eta greziarren eta armeniarren aurkako borrokan hasi ziren. Anatolia osoko eta Ekialdeko Traziako hainbat eremu mantentzea lortu zuten eta Frantziak eta Italiak zituzten eragin eremuak amaitu. Hori guztia Lausanako Hitzarmenean berretsi zen 1923an.

Kanpo estekak aldatu