İskenderun

Mediterraneoko hiria, Turkia

İskenderun —antzina Alexandreta[1]— (grezieraz Ἀλεξανδρέττα, arabieraz الإسكندرون al-ʼIskandarūn), Hatay probintzian dagoen egungo Turkiako hiri bat da. Bere biztanleria, 159.149 biztanlekoa da, 2000ko erroldaren arabera.

İskenderun
İskenderun
Turkiako barrutia
Administrazioa
Herrialdea Turkia
ProbintziaHatay probintzia
Izen ofizialaİskenderun
Jatorrizko izenaİskenderun
Posta kodea31
Geografia
Koordenatuak36°35′14″N 36°10′24″E / 36.5872°N 36.1733°E / 36.5872; 36.1733
Map
Azalera247 km²
Altuera4 m
MugakideakArsuz (en) Itzuli, Belen (en) Itzuli, Kırıkhan (en) Itzuli, Hassa (en) Itzuli eta Payas (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria251.682 (2022)
718 (2020)
Dentsitatea1.019 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+03:00
Hiri senidetuakLankaran (en) Itzuli
http://www.iskenderun.bel.tr/

Historia

aldatu

İskenderunek, Alexandro Handiak K. a. 333an sortutako antzinako Alexandria ad Issumen izena mantentzen du, baina, ziur asko, ez da toki berean egongo. Issosko gudua gertatu zen tokitik 40 kilometro hegoaldera dago. Alexandrok, Siriako Ateen kontrolgune bezala Myriandrus ordezkatzeko xedearekin sortu zuen. Antzinatean, hiria, Bagdad eta Indiarako ibilbide komertzialen zeharkagune garrantzitsua izan zen, Ekialdeko Britainiar Konpainiak, agentzia bat eta faktoria bat mantendu zituen 200 urtez.

Lehen Mundu Gerraren ondoren, Alexandretako Sanjaka, Siriako Agindu frantziarraren zati izatera pasa zen, estatutu berezipean, baina Turkiak itzultzeko exigitu zuen, eskualdea, turkiar, sunitar eta alawiar taldeez populatua zegoela argudiatuz. 1939ko uztailean, Siriaren kexuak kontutan hartu gabe, Frantziak, Sanjaka Turkiari eman zion, gerta zitekeen gerran turkiarren laguntza ziurtatzeko. Siriak, eskualdea aldarrikatzen jarraitzen du.

Gaur egun, Iskenderun, gune industrial garrantzitsu bat da, eta Irak iparraldetik datorren petrolio hodi garrantzitsu baten azken muturra. Gainera, Turkiak Mediterraneo itsasoan duen portu militarrik garrantzitsuena da.

      Datu klimatikoak (İskenderun)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 25.0 26.4 31.7 36.0 40.0 37.6 37.2 38.8 40.0 37.4 31.2 26.5 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 15.4 16.1 18.7 22.3 25.5 28.5 30.7 31.5 30.3 27.1 21.7 17.1 23.7
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 8.6 9.0 11.3 14.7 18.4 22.0 25.0 25.7 23.3 18.9 13.8 10.2 16.7
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -0.8 -0.3 0.4 5.1 11.2 14.8 18.6 18.6 15.4 2.5 2.4 0.8 '
Pilatutako prezipitazioa (mm) 81.7 85.6 85.9 63.8 47.0 35.4 12.1 18.9 39.4 79.8 88.8 89.4 727.8
Euri egunak (≥ 1 mm) 11.3 11.1 11.4 9.4 6.6 3.3 3.1 3.7 5.8 8.7 8.7 11.1 94.2
Eguzki orduak 130.2 142.8 189.1 216 279 309 294.5 288.3 264 232.5 168 124 2637.4
Hezetasuna (%) 61 63 66 69 72 74 74 72 67 65 63 63 67.4
Iturria (1): Devlet Meteoroloji İşleri Genel Müdürlüğü [2]
Iturria (2): Weatherbase [3]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia. Anatoliako eta Hego Kaukasoko toponimia. .. Euskaltzaindiak egindako oharra:
    • Testu orokorretan Iskenderun idatz daiteke, baina testu espezializatuetan İskenderun idatzi behar da, hori baita jatorrizko grafia.
  2. http://www.dmi.gov.tr/veridegerlendirme/il-ve-ilceler-istatistik.aspx?m=ISKENDERUN
  3. http://www.weatherbase.com/weather/weather.php3?s=7371&refer=&units=metric

Kanpo estekak

aldatu