Sevillako Renfe Aldiriak

Sevillako aldiriko trenaren sarea

Sevillako aldiriko sarea Sevilla hiriko eta bere probintziako lurrazpiko garraiobidea edo aldiriko trena da. Sarea, Santa Justa geltokiaren inguruan izar moduan erraditzen ziren bost linez osatuta dago. Gainera, Cercanías C4 (Morado).svg  linea zirkularra da.

Cercanías Sevilla
Renfe Cercanías.svg
RN462002.JPG
Cercanías C4 (Morado).svg  lineako Padre Pío–Palmete geltokiko sartzen
Datu orokorrak
Garraio motaAldiriko tren
EskualdeakSevilla, Andaluzia
 Espainia
LineakCercanías C1.svg  Cercanías C2.svg  Cercanías C3 (Rojo).svg  Cercanías C4 (Morado).svg  Cercanías C5.svg 
Geltokiak33
Bidaiariak7 480 000 (2017)[1]
JabeaADIF
Webguneawww.renfe.es
Ustiapena
Hasiera1989[2]
EragileaRenfe Operadora
Datu teknikoak
Luzera254 km
Galiboa1 668 mm
Abiadura maximoa120 km/h
 Mapa

Gaur egun, ez dago linea berriak sortzeko planik, baina bai geltoki berriak sortzeko edo linea batzuk luzatzeko planik.

33 geltokietatik 1tan tranbiarekin lotura dago eta baita 1an metroarekin bat dator.

HistoriaAldatu

1980an, "Trenbide Aldirien Plana" onartu zen, Renfe Aldiriaken lehen 12 sareak garatzeko, horien artean Sevilla dagoelarik. 1989an, Javier Bustunduy RENFEko "aldiriko" unitate operatiboko lehen zuzendari bihurtu zen, sare horien sorrera sustatuz. Asmoa zen egungo trenbide-zerbitzuak birmoldatzea eta hiri handien inguruan beste zerbitzu berri batzuk sortzea, metropoli-garraio erakargarri eta moderno bat sortuz. Beste helburu bat zen herritarrek autoa etxean uztea eta, horren ordez, trenez joatea. Izan ere, lehen uste zen trenak erdiguneraino baino ez zirela iritsi behar, eta asmoa zen erabiltzaileek "nahierara" aukeratu ahal izatea trenetik jaitsiko ziren tokia, haien helmugaren arabera, eta beste garraiobide batzuk hartu ahal izatea, hala nola metroa.[3]

Orduan, bi linea inauguratu ziren:   linea eta   linea. Lehenak Lora del Río eta Utrera lotzen zituen, eta bigarrenak Cazalla–Constantina eta Santa Justa geltokia.

1992ko, Sevillako nazioarteko erakusketako sarearen hasierako planean aurreikusitako   linea sortu zen, La Cartuja eta Santa Justa lotzen zituena, bisitariak berehala erakusketa-esparrutik hiriaren erdigunera eramateko. Ekitaldia amaitzean, lerroa kendu zen.

2004an,   linea inauguratu zen, Sevillako begizta geltokietatik. Ordutegiaren eta ordutegiaren aurkako ibilbideak egiten zituen.

2010eko irailean,   linea Lebrijaraino zabaldu zen.

2010eko urrian,   lineako noranzko bat kendu zen, eta trenek beti geltokien ordena berean egin zituzten bidaiak.[4]

2011ko urtarrilean, tornuak jarri ziren geltokietako sarreretan, txarteldun bidaiariak bakarrik sar zitezen bermatzeko.

2011ko otsailean, El Cáñamo geltokia gehitu zitzaien   eta   lineei, La Rinconada eta Brenes artean. Hilabete geroago   linea inauguratu zen.[5]

2011ko abenduaren 2an,   linea berriz ireki zen puntualki Davis Kopako finalean zehar Estadio Olinpikoari zerbitzua emateko, bi egun beranduago berriz itxi zuen arren. Ez zen ahsta izango hurrengo urteko, 2012, otsailaren 20an, behin betiko inauguratuko zenean.[6]

2015eko azaroan, Jardines de Hércules geltokia inauguratu zen   eta   lineetan.[7]

SareaAldatu

Sevillako aldiriaren lineak 2020ko urtarrilaren 1ean[8]
Linea Ibilbidea Hasiera Azken luzapena Luzera (km) Geltokiak Trenak
   Lebrija / UtreraLora del Río 1989 2015 106 17 Renfe 446 / Renfe 464 / Renfe 465
   Santa JustaCartuja 1992 2011 13 4 Renfe 446 / Renfe 465
   Santa JustaCazalla–Constantina 1989 2011 84 13 Renfe 598
   Santa JustaPadre Pío–Palmete 2004 2010 18 5 Renfe 446 / Renfe 465
   Jardines de HérculesBenacazón 2011 2015 33 10 Renfe 446 / Renfe 465

GeltokiakAldatu

Sevillako aldiriko geltokiak Espainiako trenbide sare orokorrarenak dira eta ADIF -ek kudeatzen ditu. Hala ere, nasetan RENFE aldirikoren seinaleak ikus daitezke.

UstiapenaAldatu

Sarea Renfe Operadorak ustiatzen du ADIFek kudeatutako trenbide eta geltokietan.

FlotaAldatu

Sevillako aldiriko trenen sarea RENFEk ustiatzen du.

Sevillako aldiriaren ibilgailuak 2020ko urtarrilaren 1ean[9][10][11][12]
Seriea Fabrikatzailea Unitateak Urtea Lineak Luzera (m) Bidaiariak
Renfe 446 CAF / MACOSA / MTM 9 1989          75,93 240 / 759
Renfe 464 CAF / Siemens / Vossloh / Alstom 4 2004 - 2010    80,30 233 / 832
Renfe 465 CAF / Siemens / Vossloh / Alstom 8 2004 - 2010          98,05 277 / 997
Renfe 598 Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles (CAF) 3 2004    75,93 190

TarifikazioaAldatu

Sevillako Aldiriak sarearen tarifikazioa aldatu egiten da ibilbidean zeharkatutako eremuen eta erabilitako ongarrien arabera.

Sevillako aldiriak tarifak 2020an[13]
Titulua 1 gune 2 gune 3 gune 4 gune 5 gune 6 gune
Billete sencillo 1,80 € 2,00 € 2,70 € 3,55 € 4,15 € 5,30 €
Billete ida y vuelta 2,55 € 2,65 € 4,10 € 5,20 € 6,20 € 7,95 €
Mensual limitado (hiean behin, 2 bidaia egunero) 34,70 € 44,10 € 63,30 € 79,80 € 92,60 € 109,70 €
Mensual ilimitado (hiean behin, mugagabea) 40,90 € 48,75 € 70,45 € 88,55 € 103,45 € 110,65 €
Abono estudio (3 hiean behin, mugagabea) 85,95 € 108,55 € 178,60 € 214,45 € 265,25 306,50 €


Sevillako aldiriak deskontuak 2020an[13]
Titulua Deskontua
Haurrak (6 urtetik beherakoak, plaza bete gabe) doan
Taldeak (10 pertsona baino gehiago, ibilbide bera) Joan: 30% / Joan-Etorri: 40% / Haurrak: 50%
Tarjeta Dorada 40%
Familia ugaria Kategoria orokorra: 20% / Kategoria berezia: 50%

GuneakAldatu

Sevillako Aldiriak sarea sei gunek osatzen dute, Santa Justa geltokiarekiko distantziaren arabera:

Sevillako aldiriaren guneak 2020ko urtarrilaren 1ean[14]
 

EtorkizunaAldatu

Linearen luzapenakAldatu

Aurreikusita dago   linea bi frontetatik hedatzea:

  • ekialdean, Santa Justa -tik Guadaira -raino, metroaren   linearekin konektatuta,   linearen egungo trazaduratik.
  • mendebaldean, La Cartuja -tik Torretriana -ra eta Blas Infante -raino, metroaren   ,   eta   lineekin lotuz.

Bestalde, Blas Infante geltokia   linearen buru gisa utz daiteke, Jardines de Hércules kaltetan.

Horrekin guztiarekin, aurreikusten da urtean 10 000 erabiltzaile gehiago izango direla sarean.[15]

Era berean, Sevillako aireportuarekin tren-konexio bat eginez gero, aireportua metroaren   linearen bidez lotuko da, baina azkenean ez da egingo.

Geltoki berriakAldatu

Gaur egun, Sevillan 5 geltoki berri daude proiektatuta:

ErreferentziakAldatu

  1. https://www.eszaragoza.eu/2018/06/por-que-no-funciona-bien-el-cercanias.html
  2. http://zonaretiro.com/gente/fallece-javier-bustinduy/
  3. (Gaztelaniaz) País, El. (1980-01-17). «Un plan de cercanías que enlace el tren con el Metro» El País ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2020-04-19).
  4. (Gaztelaniaz) «Sin avances en Cercanías» Las Provincias 2020-02-11 (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
  5. «Apeadero de El Cáñamo, nueva estación para las cercanías de Sevilla» www.vialibre-ffe.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
  6. (Gaztelaniaz) Sevilla, Diario de. (2019-10-08). «Se regala cubierta de la Copa Davis» Diario de Sevilla (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
  7. (Gaztelaniaz) Sevilla, Diario de. (2016-11-21). «La estación Jardines de Hércules mueve 180.000 viajeros en su primer año» Diario de Sevilla (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
  8. https://www.renfe.com/viajeros/cercanias/sevilla/index.html
  9. «Listadotren.es» www.listadotren.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  10. «Listadotren.es» www.listadotren.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  11. «Listadotren.es» www.listadotren.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  12. «Listadotren.es» www.listadotren.es (Noiz kontsultatua: 2020-04-21).
  13. a b https://www.renfe.com/viajeros/cercanias/sevilla/abonos_y_descuentos/BilleteSencillo.html
  14. https://www.renfe.com/viajeros/cercanias/planos/sevilla.html
  15. (Gaztelaniaz) «El Cercanías, con 10.000 usuarios más si conecta con Los Remedios» sevilla 2012-03-25 (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu