Setako gaztelua

Gaztelua Balones udalerrian (Alacant)

Setako gaztelua, Jostunaren gaztelua bezala ere ezaguna (castell de la Costurera) Alacanteko Balones udalerrian dagoen eraikin historikoa da.[1]

Setako gaztelua
Kultura ondasuna
cultural heritage in Alicante
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Valentziako Erkidegoa
ProbintziaAlacanteko probintzia
Valentziar Herrialdeko eskualdeakComtat
UdalerriaBalones
Koordenatuak38°44′54″N 0°19′11″W / 38.748386°N 0.319642°W / 38.748386; -0.319642
Map
Arkitektura
EstiloaErdi Aroko arkitektura
Ondarea
BICRI-51-0010572

Geografia eta toponimia aldatu

 
Setako gaztelua, urrunetik ikusita

Gaztelua Balones udalerriaren erdigunetik 4 km ekialderantz dago, La Costurera izeneko jabego baten gainean; horregatik izen honekin ere ezagutzen da.[2]

Mendixka Almudainako mendizerrako[3] partea da, eta gaztelua itsasoaren gainean 750 metrotako altueran dago.

"Seta" izatez bailararen izena da (Vall de Seta); baita bertatik pasatzen den errekarena (Serpis ibaiaren afluentea).

Seta bailara Comtat izeneko eskualdean dago. Bertako udalerriak Balones, Benimassot, Fageca, Famorca, Gorga, Quatretondeta eta Tollos dira, eta Valentziako Erkidegoaren barnealdeko gune populatuenetako bat da. Halere, herri guztien artean 700 biztanle inguru baino ez dituzte biltzen.[4]

Historia aldatu

 
Dorre karratua.

Muinoan aurkitu diren aztarnarik zaharrenak Brontze Arokoak dira. Erromatar Inperioko aztarnak ere aurkitu dira (II. eta III. mendekoak).

Lehen eraikuntza XI. mendean egin zen, musulman garaiko landetxe bat.[5]

XII. mendean datatutako aztarna zeramiko asko aurkitu dira bertan.

Uste denez, XIII. mendeko hasieran bihurtu zen gotorleku (Almohade dinastiaren menpean),[5] Millena eta Serrellako gazteluekin batera, Seta bailararen kontrola zuen helburu.[4]

XIII. mende erdi aldean jada kristauen menpean zegoen. Gotorlekuaren lehen erreferentzia idatziak ordukoak dira:[4]

  • 1258an, gaztelu hau, Xeroles-ekoarekin batera, Golzalvo Ferrández de Medrano-ri saldu zitzaizkion 1200 besanteren truke.
  • 1259an, Gonzalvo Ferrández alkaideari gazteluaren errenten gaineko zenbait agindu gordetzen dira.
  • 1270ean, Jakue I. Aragoikoak gaztelu hau eta Xeroles-ekoa Isabella d'Amichi-ri eta bere seme Roger de Llúria-ri eman zizkion.

1609an moriskoak Espainiatik egotziak izan zirenean, herria eta gaztelua biztanlerik gabe geratu ziren. Lehena birpopulatua izan bazen ere, gazteluak hutsik jarraitu zuen, urteekin suntsituz.[5]

Deskribapena aldatu

 
Dorre nagusia

Gotorlekua oinplano poligonal irregularrekoa da, topografiara egokitua. Gordetzen diren harresiaren zatiak lokatzez eta harlanduz eraikita daude, eta harlangaitzez eginiko sei dorre karraturen aztarnak dituzte. Haietatik bik, ipar aldean, zutik diraute: karratua bata, hormari erantsitako zilindro erdi formaduna bestea. Azken hau zen dorre nagusia, itxuraz, eta gaur egun ere gazteluko punturik altuena da (8 m); bere ondoan hormaz itxitako esparru karratu bat aurkitzen da; ikerlarien arabera, gazteluan zegoen San Frantziskori eskeinitako elizarena.[4]

Erreferentziak aldatu

  1. dir., Sánchez Jiménez, Máximo,. (DL 1995). Castillos, torres y fortalezas de la Comunidad Valenciana. Prensa Valenciana PMC 807859297. (Noiz kontsultatua: 2021-04-17).
  2. Perea, Guillem Torres I.. (2012-06-24). «Guillem Torres i Perea: Castell de Seta o Costurera» Guillem Torres i Perea (Noiz kontsultatua: 2021-04-17).
  3. «serres d´almudaina, cantacuc i alfaro» almudainaalfaro.blogspot.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-17).
  4. a b c d Cocentaina), Exposicio. Fira de Tots Sant (650ª. 1996.. (1996). El comtat : una terra de castells. Centre d'Estudis Contestans; M.I. Ajuntament de Cocentaina; Regidoria de Cultura-Regidoria de Fira PMC 1123576713. (Noiz kontsultatua: 2021-04-17).
  5. a b c Rico, Ximo G.. (2014-01-12). «Guía de los Castillos, Torres y Fortificaciones de Alicante: Castillo de Seta o Costurera (Balones) CA-080» Guía de los Castillos, Torres y Fortificaciones de Alicante (Noiz kontsultatua: 2021-04-17).

Kanpo estekak aldatu