Artikulu hau Irudi geometrikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Poligono (argipena)».

Geometrian, poligonoa azal bat biltzen duen ondoz ondoko zuzenkien segida finitu batez osatuta dagoen irudi geometriko planoa da. Zuzenki horiei aldea deitzen zaie, eta ebakitzen duten puntuei erpinak. Hitza greziarretik dator: polys-asko eta gwnos-angeluak.

Poligono batzuk

Poligono erregularrakAldatu

Artikulu nagusia: «Poligono erregular»

Alde guztiak berdinak dituen poligonoak poligono erregular izena hartzen du.

n baldin bada alde kopurua poligono horrek dituen diagonal kopurua   formulak ematen du.

Poligono erregular baten azalera modu honetan kalkula daiteke:

A = Azalera
n = alde kopurua
l = alde baten luzera
a = apotema
Hurrengo formulak izango ditugu:

  •  
  •  
  •  

Definizioz alde gutxien dituen poligonoa hirukia da, 3 alderekin. Alde kopurua infinitua izan daiteke.

LaukiakAldatu

Lau aldeko eta lau angeluko poligonoak dira. Lau angeluen baturak 360º ematen du.

  • Paralelogramoak: Aldeak binaka paralelo dituzten laukiak dira.
    • Karratua: Lau alde berdin eta lau angelu berdin (zuzenak).
    • Laukizuzena: Aldeak binaka berdin eta lau angelu berdin (zuzenak).
    • Erronboa: Lau alde berdin eta angeluak binaka berdin (Bi zorrotz eta bi kamuts).
    • Erronboidea: Aldeak binaka berdin eta angeluak binaka berdin (Bi zorrotz eta bi kamuts).
  • Ez-paralelogramoak: Binaka paraleloak ez dituzten laukiak dira.
    • Trapezioa: Bi alde paralelo eta beste biak paraleloak ez dituzten laukiak dira.
    • Trapezoideak: Aldeen paralelorik ez duten laukiak dira.

Kanpo estekakAldatu