Sepiolita

Mg4Si6O15(OH)2·6H20. Filosilikatoen taldeko buztin minerala. Zuntzezko habituarekin, partikula finetan edo forma solidoetan ager daiteke. Kolore zuria edo horia du.

Sepiolita filosilikatoen taldeko mineral zuri bigun bat da. Ezaguna da pipak eta iruditxoak egiteko material gisa erabiltzen delako. Bere formula kimikoa Mg4Si6O15(OH)2·6H2O da eta forma solidoan, zuntz eran edo hauts modura ageri da izadian.

Infotaula de mineralSepiolita

Sepiolita lagin bat.
Ezaugarri orokorrak
KategoriaFilosilikatoak
FormulaMg4Si6O15(OH)2·6H2O
Dana sailkapena74.03.01b.01
Nickel-Strunz sailkapena9.EE.25
Sistema kristalinoOrtorronbikoa
Klase dipiramidala
Talde espazialOrtorronbikoa
H-M ikurra: (2/m2/m2/m)
Talde espaziala: Pnna
Zelda unitateaa = 5.21 Å,
b = 26.73 Å,
c = 13.5 Å,
Z = 4
Eponimoatxibi eta harri
Aurkikuntza-lekuaBettolino (en) Itzuli
Identifikazioa
KoloreaZuri grisaxka, zuria, zuria tindu horixka edo gorrixkarekin; berde urdinxka
HabitoaNoduluduna, konpaktua, lur itxurakoa, buztinakara, masiboa; gutxitan zuntz mehe gisa
Gogortasuna
Mohs eskalan
2
DistiraMotela, lur itxurakoa
Errefrakzio indizeanα = 1.520,
nβ = 1.520,
nγ = 1.530
Ezaugarri optikoakBiaxiala (-)
Birrefringentziaδ = 0.010
2V angeluaNeurtua: 20° - 70°,
kalkulatua: 18°
MarraZuria

Jatorriz meerschaum izena eman zion Abraham Werner geologoak (alemanieratik: "itsasoko aparra"), baina 1847an Ernst Friedrich Glockerrek sepiolita deitu zuen (grezieratik: sepion, "txibia" + lithos, "harria"), Italian aurkitu zuen mea bateko sepiolitak txibien lumaren antz handia zuelako.

Dentsitate erlatibo txikia eta porotasun handia dituenez, ur gainean flotatzen du.

Iruditxoak eta pipak egiteko erabiltzeaz gain, petrolio-putzuak zulatzeko lanetan eta katuentzako kakatokien material xurgatzailea egiteko erabiltzen da. Eraikuntzan, kareoreetan erabil daiteke ur-biltegi gisa.

Kokapen geografikoa aldatu

 
Arrano formako fibula hauek VI. mendean egin ziren urre, brontze, harribitxi, beira eta sepiolitarekin.

Merkataritzan erabilitako sepiolita gehiena Turkiako Eskişehir eskualdetik erauzten da. Nodulu-masa irregularretan ageri da, metaketa alubialetan. Magnesitarekin batera agertzea ohikoa da, bien jatorria serpentina baita.

Badaude sepiolita-meak beste zenbait tokitan, baina kantitate txikiagoan. Grezian, Tebas hiritik hurbil eta Eubea eta Samos uharteetan dago. Moravian, Kromau inguruetan ageri da. Kantitate txikiagoak daude Frantzian, Espainian eta Marokon. Estatu Batuetako hiruzpalau tokitan ere badago. Afrikan, bestalde, Tanganyika lakuaren inguruetan aurkitu da sepiolita.

Sepiolitan zizelkatutako turkiar iruditxoak Viena bezalako hirietako lantegietan egin izan dira tradizionalki, baina 1970eko hamarkadan Turkiak esportazioa debekatu zuen, herrialdean bertan mineral hori lantzeko industria sor zedin.

Kanpo estekak aldatu