Pipa tabakoa eta beste substanzia batzuk, hala nola kannabisa, erretzeko tresna bat, substantzia erretzeko ontzi txiki batek eta hortik ateratzen tutu batek osatua. Tutua ahoratuz eta hortik inhalatuz erre eta arnasten da substantzia. Zurezkoak nahiz buztinezkoak izaten dira.

Baserritarra pipa erretzen, 1914.

Historia aldatu

Amerikako herri indigenetako kultura batzuek pipa zeremonialetan erretzen dute tabakoa, europarrak iritsi baino askoz lehenagotik. Esate baterako, Lakota herriak pipa zeremonial bat erabiltzen du, čhaŋnúŋpa izenekoa. Amerikako herri indigenetako beste kultura batzuek tabakoa erretzen zuten modu sozialean, ez soilik zeremonialean[1]. Tabako-landarea jatorriz Hego Amerikakoa da, baina europarrak iritsi baino askoz lehenago zabaldu zen Ipar Amerikan. Tabakoa Ameriketatik sartu zen Europan XVI. mendean, eta berehala zabaldu zen mundu osora.

Tabakoa XVI. mendera arte Mundu Zaharrean sartu ez zenez[2], Ameriketatik kanpoko piparik zaharrenak beste substantzia batzuk erretzeko erabiltzen ziren, haxixa barne, substantzia arraroa eta garestia Ekialde Hurbiletik, Asia erdialdetik eta Indiatik kanpo, garai hartan han ekoizten baitzen.

Erreferentziak aldatu

  1. Cassanello, Robert. (2014-01-01). «Episode 11 Tobacco Pipes: Tobacco pipes and other artifacts at The Silver River Museum and Environmental Education Center» A History of Central Florida Podcast (Noiz kontsultatua: 2022-12-24).
  2. «The European Tobacco Trade from the 15th to the 17th Centuries · University of Minnesota Libraries» web.archive.org 2018-11-06 (Noiz kontsultatua: 2022-12-24).

Kanpo estekak aldatu